Aurreko ostiralean izan zen Testurak ekimeneko lehen saioa, Eibarko Andretxean, Nerea Ibarzabal gai-jartzaile lanetan eta Saioa Alkaiza, Onintza Enbeita, Izarne Zelaia eta Ainhoa Agirreazaldegi bertso kantari ginela. Egitura zehatza izango dute Testurak saioek: gai-jartzaileak, bertsoaldi bakoitzerako, emakumezko idazle baten testu zati bat irakurriko du eta, ondoren, testu horretatik abiatuta, gaia emango die bertsolariei.
Argi geratu zen lehen ekitaldian, saioak Emakumeen Etxeetan izateak eta gaiak idazleen testuetatik abiatzeak bertsolarioi eta entzuleei zukua ateratzeko moduko hainbat abagune eskaintzen dizkigula.
Izan ere, bertso saio batean beti da interesgarria gai jakin baten barruko azpi-gaiak, matizak, ikuspegi desberdinak agertzea. Hain zuzen, bertsotan horixe izaten da batzuetan zailena, hiruzpalau bertsotan guztia egin behar baitu bertsolariak: gaiaren zein alderi helduko dion erabaki, hori publikoari ahalik eta ondoen adierazi, eta bizpahiru mezu eman. Eta publikoki gehiegi landu gabeko gaiak direnean, ez da erraza bertsolariarentzat matizetaraino iristea: gaiaren azaleko geruzan geratzeko arriskua egoten da.
Idazleen hitzek testuinguru zehatz batean kokatu gintuzten Eibarren. Gertakari baten inguruko gogoetek, pertsonaien arteko elkarrizketek… kontestu aberatsa ezarri zioten gerora etorriko zen gaiari: iragan bat, orain bat, emozio bat, leku bat, tonu bat… Eta hala, gerora gai izan ziren ahotsa, amildegia, adineko emakumeen gorputza, ezkontza, ama izatearen presio soziala, oroitzen ez diren harremanak, hilerokoa, bidaietako maletak, ligeak… hainbat ñabardurekin jaso genituen bertsolari eta entzuleek, eta ñabardura konpartitu haietatik abiatuta osatu genituen bertsoaldiak. Horrek, politikoki zuzenak diren bertsoen beharra uxatu eta mami aberatsagoak sortzeko aukera ezin hobea eman zigun. Eta hala agertu ziren pertsonaia tristeak, lotsagabeak, damutuak, goxoak, asaldatuak, beldurtiak, makarrak, kontraesankorrak… umore dosi handi batek lagunduta. Azken finean, bizitzaren testurak, fikziozko egoerak ziren arren, mamitik eta zintzotasunetik asko zutenak.
Saioak izan zuen beste opari bat ere: Ixiar Rozas, Eider Rodriguez, Miren Agur Meabe, Katixa Agirre, Leire Bilbao, Karmele Jaio, Ana Urkiza, Irati Jimenez, Castillo Suarez, Irati Goikoetxea eta Ana Malagon idazleen obrak gehiago ezagutzeko egarriz atera ginen Eibarko saiotik bai entzuleak, bai bertsolariak. Zeharkakoa bada ere, ez da lorpen makala hori bera.
Eskerrik asko, beraz, Emakumeen Etxeei, geure buruak –denona eta bakoitzarena– berrasmatzeko aukera emateagatik. Hurrengo ñabarduretarako gogoz…
Testurak
Emakume Etxeek antolatutako bertso saioetan
lehena izan zen Eibarkoa, irailaren 30ean egin zena.
Hurrengo emanaldiak (denak 19:00etan):
· Urriaren 5ean Ermuako Emakume Topalekuan.
· Urriaren 28an Ondarruko Etxelilan.
· Azaroaren 9an Azpeitiko Emakumeen Txokoan.
· Azaroaren 11n Arrasateko Emakumeen Txokoan.
· Azaroaren 18an Durangoko Andragunean.
· Abenduaren 1ean Basauriko Marienean.
Euskal herritar ugari saritu ditu Espainiako zine akademiak pasa den asteburuan banatu diren Goya sarietan. Artikuluaren bigarren partean, zeresana eman duten hainbat kontu aletuko ditugu.
AEB inportatzen dituen altzairu eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiola iragarri du Donald Trumpek. Ez du zehaztu noiz sartuko den neurria indarrean.
Bien arteko su-etena indarrean sartu zenetik hiru aste bete direnean, Hamasek guztira 21 bahitu askatu ditu eta Israelek, berriz, 730. Bahitu israeldarren irudiak "gizateriaren aurkako krimen baten adibidea" direla salatu du Israelgo presidente Isaac Herzogek.
Gizarte Palestinarrarekin elkartasunean luzatutako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainak "baterajotze nazionalera" deitu du otsailaren 15erako Carrefourrek Hego Euskal Herrian dituen bost merkataritza zentrotan.
"Gaia argitu arte, irakaslea ez da campusera itzuliko", adierazi du Joxerramon Bengoetxea errektoreak, eta gehitu du "bitartekaritza" bat abiatu dutela zer gertatu den ikertzeko eta horren aurrean zer egin ikusteko. EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakari... [+]
"Adostasun zabaleko gutxieneko programa amankomun bat" oinarrian izatea posible da, EH Bilduren esanetan. Zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du Espainiako eta Europako hauteskundeetan, Frantziako Estatuko Fronte Herritar Berriaren tankera hartuta.
Bizkaiko Foru Aldundiak abiatutako proiektuak "herritarren benetako beharrei" erantzuten ez diela salatu dute, Subflubiala EZ! plataformak deituta. Autobideak eraiki ordez, instituzioek garraio publikoa sustatu behar dutela adierazi dute.
Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.
Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]
Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]
Ehunka pertsona mobilizatu ziren Maccabi Tel Aviv talde israeldarrak Gasteizen jokatu duela gaitzesteko. «Israelgo Estatuaren normalizazioari» ekarpena egiten diola kritikatu diote Baskoniaren zuzendaritzari.
Pilar Kaltzada Zedarriak taldeko kidea da. Urtarrilaren 15ean taldeak armagintza industria bultzatzeko hurrengo urteotan egongo den “aukera bikaina” aprobetxatzera deitu zuen, oihartzun handia izan zuen ekitaldi arranditsuan. Gasteizkoak talde antimilitaristaren... [+]
Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]