Praktikaren bidetik, gaitasunak barneratzen

  • Bizitzarako oinarrizko konpetentziak jorratzea helburu duen Longar proiektua garatu dute Vianako Erentzun ikastolan. Lodosako Ibaialderekin batera aurtengo Nafarroa Oinez festa atontzeaz arduratu den Erentzunera gerturatu gara, ikastolako zuzendari Maite Oterorekin egitasmoaren izaeraz, xedeez eta emaitzez solastatzera.

Ikasleek oinarrizko konpetentziak barneratzeko lan praktikoak dira bateratze-lanak, eta uneon 18 barnebiltzen ditu Longarrek, tartean zahar etxe batean aurkezteko ikuskizuna prestatzea (goiko argazkian), erabiltzen ez dituzten jostailuak Caritas elkartear
Ikasleek oinarrizko konpetentziak barneratzeko lan praktikoak dira bateratze-lanak, eta uneon 18 barnebiltzen ditu Longarrek, tartean zahar etxe batean aurkezteko ikuskizuna prestatzea (goiko argazkian), erabiltzen ez dituzten jostailuak Caritas elkarteari emateko proiektua (eskuinean) eta baratze bat planifikatzea (behean).Erentzun Ikastola

2008-2009 ikasturtean hasi ziren Vianako ikastolan oinarrizko konpetentziak lantzeko proiektua hezurmamitzen. Ekimenari herriko gain altuenaren izena jarri zioten: Longar. Ikasgelan gaitasunak jorratzeko, teoriari beharrean praktikari eman nahi zioten lehentasuna, klasean lorturiko ezagutzak praktikan jarriz eta ikasleen ekimena sustatuz.

Lehenengo, EHUko irakasle eta Didaktikan doktore Jesus Mari Goñiren aholkularitza jaso zuten irakasleek. Maila bakoitzean landu beharreko proiektu edo bateratze-lanak diseinatu zituzten, eta behin aplikatuta, hobekuntzak txertatzen joan ziren. Hala, 2014an Longar osorik garatzea lortu zuten, berau osatzen duten bateratze-lan edo proiektu guztiak burututa. Ikasleek oinarrizko konpetentziak barneratzeko lan praktikoak dira bateratze-lanak, eta uneon 18 barnebiltzen ditu Longarrek; hots, maila bakoitzeko bi, 3 urtetik 12 urte bitarte –Erentzunek ez du DBHrik–.

Maite Otero, zuzendaria:
“Erentzungo irakasleek sortutako jarduera eta proiektuetan oinarritzen da Longar, ez ditugu argitaletxe batetik hartu. Gure beharrei
begira sortu eta egokitutakoak dira”

Maite Otero zuzendariaren hitzetan, Longar sortu eta garatzea ez da erraza izan, “ikastola batean duzun ohiko lanari lan gehiago gehitzea izan baita. Curriculuma eta jarduerak sortu eta moldatu behar izan ditugu, ahalegin handia eskatu digu”. Haatik, garbi dauka ahaleginak merezi izan duela. Bateratze-lan guztiak ekoizpen propiokoak direnez, egitasmoa hagitz berezia dela dio: “Erentzungo irakasleek sortutako jarduera eta proiektuetan oinarritzen da Longar, ez ditugu argitaletxe batetik hartu. Gure beharrei begira sortu eta egokitutakoak dira. Horrek egitasmoa berezi egiten du. Gainera, ez dute soilik ikasturte jakin batean ikasitakoa aplikatzen, jaio zirenetik barneratutakoa baizik”.

Lan autonomoa giltzarri

Bateratze-lanetan teoria alboratu eta praktika dago erdigunean: unitate didaktikoetan jasotako eduki eta ezagutzak proiektu errealetara bideratzea da xedea. “Uste dugu edukiak emateak ez duela ezertarako balio, ondoren ez badira praktikan jartzen. Ikasgelan gauza pila bat ikasten dute haur eta gazteek, baina erabili ezean eduki horiek ez dira baliagarriak. Proiektu praktikoekin egoera hori aldatzen saiatzen gara”, azaldu du Oterok. Bateratze-lanak jorratzeko –bi, ikasturte bakoitzean– astebete bana hartu ohi dute, proiektuaren lanketan buru-belarri murgiltzeko. Proiektu horiek garatzerakoan, ikasgaiak, banaka beharrean, metatuta lantzen dira. “Proiektuek hainbat konpetentzia garatzea dute helburu, beraz, ikasgaiak metatu eta hauen arteko mugak lausotu egiten dira. Funtsezkoa da lana diziplinartekoa izatea”.

Proiektuetan arazo eta eginbeharrak testuinguru errealetan planteatzen zaizkie ikasleei, hauek hainbat esparrutako gaitasunak landu ditzaten, eta azken helburua soziala izan ohi da. Haur Hezkuntzako Lehen Mailan, esaterako, erabiltzen ez dituzten jostailuak Caritas elkarteari ematen dizkiote proiektuetako baten amaieran. “Umeak urratsak ematen joaten dira, helburua bete arte. Ikasleentzat metodologia oso motibagarria da. Zerbait zerbaitetarako egiten dute. Ez karpetan gordetzeko, baizik eta zerbait baliagarria egiteko”.

Proiektuak talde-lanean gauzatzen dira, baina aldi berean lan autonomoa eskatzen dute. Taldearen barruan kide bakoitzak bere zeregina dauka, modu autonomoan burutuko duena. Ikasleek beren lana portfolio edo karpeta batean gordetzen dute, eta hori da gerora ebaluatuko dena. Oteroren aburuz, lan autonomoari esker konpetentziak garatzen eta jarrera jakin batzuk bere egiten joaten dira. Jarrera horien artean leudeke, besteak beste, autonomia bera, ardura, eraginkortasuna, iniziatiba edota sormena. “Haur Hezkuntzan hasten gara Longar aplikatzen, ondoren ikasleak jarrerak garatuz joan daitezen. Egitasmo honi esker, agerikoa da ematen den garapena. Oso positiboa da, jarrera horiek ikastetxetik kanpoko bizitzarako ere balio dutelako”.

Hiru fase

Bateratze-lanak hiru fase ditu: hasiera, garapena eta bukaera. Hasierakoan jarduerak azaldu eta testuinguruan kokatzen dira, landu nahi diren konpetentziak aurkeztearekin batera. Ondoren gaiaren edo egoeraren garapena dator: eman beharreko urratsak eta erabili beharreko baliabideak http://longar.nieikastolak.com web orrian dituzte ikasleek. Azkenik, amaierako jarduerak egiten dituzte, lana baloratu eta portfolioa osatzeko. Karpeta horretan konpetentzien ebidentziak bilduko dituzte ikasleek, kasuan kasuko proiektuak eskatzen dituen gaitasunak zein neurritan berenganatu dituzten erakusteko.

Lan autonomoari esker konpetentziak garatzen eta jarrera jakin batzuk bere egiten joaten dira. Jarrera horien artean leudeke, besteak beste, autonomia bera, ardura, eraginkortasuna, iniziatiba edota sormena

Erabiltzen ez diren jostailuei buruzko proiektua hartuko dugu berriz ere adibide: lehenik gaiaren aurkezpena eta aurre-ezagutzen errepasoa egin da; ondoren ikasleek gutun bat –denen artean adostutakoa– bidali diete senideei, jostailu eske; behin jostailuak jasota, gaika sailkatu dituzte; horren ostean Caritasekin harremanetan jarri dira, jostailuak eman behar dizkietela jakinarazteko; eta amaitzeko, jostailuak eraman, egindako lana aurkeztu eta egindako ariketekin portfolioa osatu dute.

Bide horretan guztian, zer funtzio dute irakasleek? Bada, Erentzungo zuzendariaren esanetan, irakasleek batik bat gidari lana egiten dute. Dena den, “ikasleen adinaren arabera irakasleen rola ezberdina izan ohi da. Oraindik irakurketa menperatzen ez dutenean, irakasleak laguntza eskaini behar die, baina adinean gora egin ahala, lana gero eta autonomoagoa da. Zer egin behar duten azaltzen zaie ikasleei, eta ondoren proiektuak euren kasa garatzen dituzte”. Horrez gain, behatzaile ere badira irakasleak, ebaluazioaren zati bat eurei dagokielako. Beste zatia, ikasleek euren buruaz egindako autoebaluazioa da.

Lan onari aitortza

Maite Oterok dioenez, “proiektuak ohiko klaseak baino dibertigarriagoak dira ikasleentzat. Metodologia oso dinamikoa da, eta hori asko gustatzen zaie. Gogotsu aritzen dira. Gainera, konturatu ere egin gabe gauzak ikasten dituzte”. Longarren emaitza onak ikusirik, Hezkuntza Departamentuak bi bateratze-lan saritu dizkie, “1. adinetik 3.era” eta “Saski bete barazki”. Lehenengoan, 11-12 urteko ikasleek ikuskizuna prestatu dute zahar etxe batean. Bigarrenaren kasuan, 8-9 urteko ikasleek baratze bat aurrera eramateko beharrezko planifikazioa egin dute. “Ekimen hauek arrakasta handia izan dute eta sariak egindako lan guztiaren aitortza dira. Norabide onean goazela erakusten dute”.

Hezkuntza Departamentuak bi bateratze-lan saritu dizkiete: “1. adinetik 3.era”, zahar etxerako prestatuko ikuskizuna oinarri, eta “Saski bete barazki”, baratze bat planifikatzea helburu

Lizarrako Ikastolan ere badute oinarrizko konpetentziak garatzeko proiektua, Ubagua, eta bi ikastetxeek harremana mantentzen dute, esperientziak trukatzeko. “Bi zentroetan ikusi dugu metodologia honekin ikasleek eta irakasleek gozatu egiten dutela. Haiek 12 urtera arte garatu dute proiektua, DBH ere eskaintzen baitute, eta emaitza oso positiboak eskuratu dituzte”.

Longarri esker ohiko klaseak lantzeko ikuspegi berria dutela nabarmendu du zuzendariak, askoz ere praktikoagoa: “Konpetentziak lantzerako orduan eraginkorragoak izateko, unitate didaktikoak ere ikuspegi praktikotik lantzen saiatzen gara. Herriarekin edo inguruko gauzekin loturiko gaiak jorratzen ditugu, azalpenak horren trinkoak izan ez daitezen”. Bere ustez, hezkuntza ulertzeko modu hori apurka errotzen joan beharko litzateke: “Gu ez ginen kapritxo batengatik hasi. Ikerketak argi mintzo dira, eskola uztearen portzentajeak oso dira altuak, ikaskuntza birpentsatu behar da. Eta Longar bezalako ekimenek aldaketari atea zabaltzen diote”.

Zortzi oinarrizko konpetentzia eta bost orokor

Hauexek dira Longarrek jorratzen dituen oinarrizko konpetentziak:

1. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna.
2. Matematikarako gaitasuna.
3. Zientzia, teknologia eta ingurumenaren zaintzarako gaitasuna.
4. Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala.
5. Gaitasun soziala, eta aisialdirako, kontsumo arduratsurako eta osasunaren zaintzarako gaitasuna.
6. Gaitasun kultural eta artistikoa.
7. Ikasten ikasteko gaitasuna.
8. Autonomia, ekimen pertsonala eta garapen emozionala.

Euskal curriculumean zehazten diren gaitasun orokorrak ere kontuan hartzen ditu proiektuak: ikasten eta pentsatzen ikasi, komunikatzen ikasi, elkarrekin bizitzen ikasi, norbera ikasten ikasi, eta egiten eta ekiten ikasi.


Azkenak
Elon Muskek bilatzen ditu Trumpen botoak AEBetako estatu giltzarrietan

Munduko gizon aberatsenetakoa den Elon Muskek bultzatzen du America Pac ekimen politikorako batzordea, The Guardian-ek jakinarazi duen arabera. Bere zeregina da AEBetako hainbat estatu giltzarritan Donald Trump-entzat botoak biltzea.


700 hildakotik gora Libanon eta Israelen lurreko erasoa gero eta gertuago

Israelek jarraitzen du Libanoko hegoaldeari eta Beiruteko hainbat auzori airez eraso egiten eta, nazioarteko eragileen deiak gero eta handiagoak badira ere, oraingoz ez da su-etenerako aukerarik ikusten.


2024-09-27 | Gedar
Palestinako Agintaritzak erresistentziaren kontra betetzen duen lana salatu dute berriz milizianoek

Palestinako Agintaritzaren segurtasun-indarrek rol aktiboa dute erresistentziako kideen kontra: jazarpena, lapurretak, boikotak eta abar aipatu dituzte, beste behin ere.


Anglosaxoi hitza arrazista da?

Nottinghameko Unibertsitateak Anglosaxoiei eta Vikingoei buruzko Ikasketak masterrari izena aldatu dio: Ingalaterrako Goi Erdi Aroko Ikasketak. Cambridgeko Unibertsitateko Anglo-Saxon England Journal aldizkariari ere izen aldatu zioten lehenago: Early Medieval England Journal... [+]


Victoria Woodhull, lehen hautagaia

New York, 1970eko apirilaren 2a. New York Herald egunkariak Victoria Woodhull (1838-1927) ekintzaile eta brokerraren eskutitz bat argitaratu zuen, 1872ko AEBetako presidente hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emanez. Inoizko hautagai gazteena zen; 34 urte izango zituen... [+]


2024-09-27 | Ahotsa.info
Urtarrilaren 11n izanen da presoen etxeratzeko ohiko hitzordu nazionala Bilbon

Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.


2024-09-27 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia 7.eguna
Bikaintasun esplikagaitza, berriz


Zaintza eta euskara: “Korapilo handia” askatzeko tresnak bilatzen

Euskalgintzaren Kontseiluak Zaintza eta euskara. Sareak eraikitzen jardunaldiak egin ditu irailaren 26an, Donostian. Idurre Eskisabelek, Kontseiluaren idazkari nagusiak, lehen hitzaldian adierazi du “urgentziazkoa” dela gaiari heltzea. Jardunaldien helburua ez da... [+]


2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


Nafarroako Gobernuak administrazioan sartzeko euskara baloratzeko merezimenduen dekretua onartu du

Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.


Emakume* Abertzaleen X. Topaketa egingo dute azaroaren 16an Laudion

Egun osoko egitarauarekin elkartuko dira, eta Euskal Herria feministaranzko bidean, nondik, nora eta nola trantsitatu nahi duten zehazten jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi dute.


Antena 3 telebistak Donostiari buruz egindako erreportaje “arrazista eta sinplista” salatu dute

Antena3 telebista kate espainiarreko Espejo Público saioak erreportaje sentsazionalista bat eman zuen asteazkenean, Donostiako ustezko segurtasun faltaren inguruan eta fokua gazte magrebtarretan jarriz. Erreportajea publikoki salatu du Kaleko Afari Solidarioak (KAS)... [+]


Eguneraketa berriak daude