Alternatibarik gabe EAJ garaile

Hauteskunde kanpainako tenore berdineko emaitzak izan ditugu igandean. EAJri inork ez zion erabateko oposizioa egin Lehendakaritzarako alternatiba gisa aldarrikatzeko. Jeltzaleek ondo jakin dute eztabaidaren markoa definitzen eta inposatzen. Denek onartu zuten bere jokoa, denek hitz egin zuten kudeaketaz Espainiari begi bat edo bi jarriaz.

Ondorioa argia izan da, garaipen handia lortu du EAJk. Nahiz eta partaidetza jaitsi eta alderdi berri bat sartu Eusko Legebiltzarrean, jeltzaleek 13.000 boto eta bi parlamentari gehiago irabazi dituzte. 29 diputaturekin inbestidura erraza segurtatua dute, nahi izanez gero beste alderdien babesik gabe. Bestalde, legeak eta aurrekontuak aurrera ateratzeko, EAJk alderdi baten babesa baino ez du behar eta negoziatzeko lau ate ditu, horrek botere handia emango dio bere agenda eta politikak nagusitzeko edozein akordiotan. Inoiz baino gehiago euskal politikak EAJren inguruan pibotatuko du.

Herri akordioak eraikitzeko adostasunaren espazioa murriztu da, agenda independentista eta ezkertiarraren kaltetan. Beste diferentzia bat da EH Bilduk dituen emaitza desorekatuak eskualdez eskualde. 1998an EHek boto dezente gehiago zituen Bilbo Handian, gaur egun galera hau EH Bilduk konpentsatu egiten du eskualde euskaldunagoetan irabazten duenarekin. Hau kezkatzeko datua da ikuspegi nazionala duen alderdi batentzat

EH Bilduk 17 diputaturekin arnasa hartu du. Espainiako azkeneko bi hauteskundeetako emaitzak amesgaiztoa baino ez zirela izan berretsita, Otegik oso irakurketa baikorra egin du, bidean 50.000 boto eta lau diputatu utzi dituzten arren. Urruti dago baina, 2012ko agertokia. Horregatik, EH Bilduk atera dituen emaitzak ulertzeko 2015eko foru hauteskundeekin alderatzea litzateke egokiena. Urte betean 18.000 boto galdu ditu, 1998an Euskal Herritarrok-ek (EH) atera zuen boto kopuru antzekoa lortzeko. Halere, badira diferentzia garrantzitsu batzuk, oraingoan Ezker Abertzalea EArekin eta Alternatibarekin doa koalizioan eta horrek nabarmen moderatu du bere diskurtsoa. Herri akordioak eraikitzeko adostasunaren espazioa murriztu da, agenda independentista eta ezkertiarraren kaltetan. Beste diferentzia bat da EH Bilduk dituen emaitza desorekatuak eskualdez eskualde. 1998an EHk boto dezente gehiago zituen Bilbo Handian, gaur egun galera hau EH Bilduk konpentsatu egiten du eskualde euskaldunagoetan irabazten duenarekin. Hau kezkatzeko datua da ikuspegi nazionala duen alderdi batentzat.

Elkarrekin Podemos indartsu sartu da Eusko Legebiltzarrean, baina espektatibak ez ditu bete. Koalizio morea ez da gai izan 2015eko hauteskunde foraletan Ahal Duguk eta Irabazik atera zituzten emaitzak errepikatzeko, 20.000 boto inguru utzi dituzte bidean eta espainiar hauteskundeetan lorturiko botoen erdira ere ez dira iritsi. Hautagai ahulek eta mezu lausoek ez dituzte lagun izan, nahiz eta arazo nagusia Espainia osoko alderdi guztiek pairatzen duten berdina izan duten: partaidetza baxua.

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan inoiz izan dugun partaidetza baxuena 1994koa izan da, ordutik aurtengoa da kaskarrena %62,26rekin. Borroka ardatz nazionalean tentsiorik ez dagoenean, alderdi espainolistek zaila dute beren hautesleria mobilizatzea. Horregatik, kaltetu nagusia PSE-EE izan da, baina baita PP ere. Bien artean botoen %22,1 lortu dute eta Eusko Legebiltzarreko ordezkarien %24. Bestalde, erabakitze eskubidearen aldeko botoak %73,71 izan dira eta parlamentuko eserlekuen %76. Eusko Legebiltzar autodeterminazio zaleena izango da hurrengo legegintzaldikoa. Halere, gauza bat da alderdiek gai horren inguru duten posizio politikoa eta beste bat da erabakitze eskubidea lehenesteko borondatea. Ez dirudi Elkarrekin Podemosek izan duen emaitzarekin gai hau lehenesteko asmoz egongo denik eta antzera pentsa daiteke EAJri buruz. Izan ere, horrelako gaiak mahai gainean jartzeak tentsioa igoarazi dezake eta egun EAJk duen hegemonia politikoa galtzeko aukerak sorrarazi.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


2024-09-25 | Aingeru Epaltza
Zenbatek?

"Zenbatek egingo du euskaraz 2075. urtean?”. Izenburu asaldagarria du Kike Amonarrizek prentsan berrikitan argitaratu duen artikuluak. Euskal Herrian baino lehenago, galdera halakotsua egin dute Katalunian. Joan M. Serraren L’ús parlat del català... [+]


Ekin eta jarrai

"Ekin eta jarrai" da Euskaltzaindiaren goiburua. Ez dakit Akademia zergatik ez zuten ilegalizatu, hiru berba horiek agertuta bere logotipoan. Gutxiagorekin egin dira salaketak-eta (adin batekook La orquesta Mondragón-en kasetearena gogoan dugu, Martxoaren 11ren... [+]


Zergatik lotsatu?

Lotsa ahitzen ari ote zaigu? Horixe da egungo hainbat autoreren diagnostikoa. Ez da existitzen, jada, lotsarazi ahal gaituen begiradarik? Bestelakoa zen Jean-Paul Sartrek, 1943an, lotsaren inguruan deskribatutakoa: sarrailaren beste aldean, begia giltzaren zirrikituan itsatsita,... [+]


2024-09-25 | Bea Salaberri
Toponimoak ezabatzen

Euskal Herriko lekuen izenen frantsestearen arazoa ez da bakarrik seinale paneletan hizkuntza ez kontutan hartzearengatik izaten, duela zenbait urte hartu helbideratzeari buruzko erabaki baten gauzatzearen ondorioa ere bada.

Azal dezagun, administrazioko hainbat arlo... [+]


Salamiren taktikaren arriskuak

Potentzientzat salamiaren taktika erakargarria da. Xerrak apurka-apurka era finean moztean datza. Horrela AEBek NATOren zabalkundearekin, nazioarteko legediaren hausturekin, erregimen aldaketekin eta nazioartean bere base militarren ugalketarekin errusiarren segurtasuna eta... [+]


Teknologia
Zoritxarrak

Domeka euritsu honetan, arduraz bizi dugu munduan dauden gatazka askotarikoak direla ezinegonean bizi diren pertsonen zoria. Urrunetik, badirudi boterera jokatzen duen hainbat agintariren eskuetatik ezin garela askatu. Beti bere burua babestu behar duen susmoarekin bizi da... [+]


2024-09-25 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Klaseko zerrenda

Irailaren lehenetan, hasierak, nobedadeak eta estreinaldiak: estutxe eta koaderno berria, izena emandako ikastaro edota ekintzetarako taldekideekin lehen enkontrua, aktibitate emanaldi eskaintza oparoa publizitate orrietan edonon, ikasturtearen agenda betetzeko, nork berea... [+]


Materialismo histerikoa
Ezin dute euskara ikasi

Ama da, Perukoa, eta ezingo luke euskara zerotik ikasten doan hasi, egunkarietan irakurri dugun moduan (gezurra zen): hemen agian bai, gurean udalak bermatzen duelako eskubide hori (Hernani). Etortzen bazait ikasturtea amaitutakoan (etorri zaizkidan moduan), alabarekin udan zer... [+]


Eguneraketa berriak daude