Neronek tirako nizkin
Sebastian Salaberria
Auspoa, 1961
Hizki baten garrantzia: hatxea erantsi dio Auspoa argitaletxeak bilduma berriari, Hauspoa. Hizki baten garrantzia: mutua izan arren, eta batuaren sorrera garaiak horren lekuko, zenbat esaten duen, zenbat gordetzen bere baitan. Baten batek esango du berandu, baina ongi etorria egiteko modukoa da ekimena: Auspoa zaharreko alerik esanguratsuenak berritu, euskara estandarrean jarriko ditu bilduma honek. Estreinakoa, klasiko bat, Neronek tirako nizkin, Sebastian Salaberriarena. Autobiografikoa, haur-gazte denboretako berri eman ondoren, gerrako ibilerak kontatzen dituena. Oker ez gadaude, Hegoaldean euskaraz publikatu zen 1936-39ko gerraren aurreneko lekukotza.
Emailuak laburtzen digu: anaia “bestek esanda” Bilbora alde egina, abertzaleekin. Sebastian Donostian geratu, gerra berehala bukatu eta libratuko zelakoan. Kukuak oker jo: frankotarrekin frentera. Hain zuzen ere, horixe da narrazioak nabarmentzen duen gatazka: “Beti kezka horrekin ibili nintzen gerra-denbora guztian: ea nire anaia hori nonbait aurkitzen ote nuen hilda, erituta edo prisionero eginda”. Ondo azaltzen du Anjel Lertxundik, edizio batuaren hitzaurrean: “Soldadu berriak ez du bere eginkizunaren zentzu historikorik, bere jardunaren epikotasunik, sentimendu aberkoi berezirik”. Anaien artekoa da gerra, beraz –beti anaien, auskalo non sartzen ziren ahizpa-arrebak–: gerra eremu familiarrera ekarrita, karga politikorik gabe, erabat deskontestualizatuta, errebisionismoak egiten duen irakurketarekin lerratuko litzateke kontakizuna. Ez, egia da, eta eskerrak, bereziki banderizo, ez etsaiak sobera itsututa: “Jeneral agintari hura, gizon ospetsua izan arren, soldaduen mendean baitzegoen. Gauza penagarria benetan!”. Esan dezagun besteren gainetik maite duela ordena. Eta, ordurako euskal nobelagintzak egina zuen arren urratsik modernitatera –Etxaideren saio historikoak, Loidiren nobela beltz ospetsua, Txillardegiren lan existentzialak–, lehena izateagatik pasa dela nabarmen historiaren paperetara. Lertxundik, berriz: liburua irakurri zuen lehen aldian etxeko euskararekin egin zuen topo. Lehendabiziko aldiz: “Ez nuen etxeko berorik topatzen ordur a arte euskaraz irakurrita neuzkan liburuetan: batzuk garbizaletasunez zipriztinduak, eta beste batzuk, berriz, garo-usainak markatuak, urrutikoak egiten zitzaizkidan edo idealizatuak, lehorrak, kasik arrotzak”. Horixe omen liburuaren bertuterik handiena: “Ahozkotasunaren jarioa ematen jakin izana. Liburua altxor txiki bat da ahozko baliabideak idatzizko testu batean nola txerta litezkeen aztertu, ikasi eta imitatu nahi duenarentzat”. Horrexekin geratuko gara ba. Eta Hauspoaren emaitza berrien zain.
PPrekin eta EH Bildurekin negoziazioetan porrot egin ondoren etorri da Ahal Dugurekin adostutako akordioa. Indar politiko honek aitortu duenez, maximalismoak atzean utzi eta errealitateari heldu diote, errenta baxueneko herritarren aldeko akordioa lortuta.
“Posta publikoa eta kalitatezkoa. Eskubideen aldeko Hitzarmen eta Akordio baten alde” aldarrikapenarekin, LAB, ESK eta ELA sindikatuek lan-baldintzak eta posta-zerbitzu publikoaren kalitatea defendatzeko mobilizazioa egin zuten atzo, hilak 12, Bilboko Eliptika Plazan.
Herriko EH Bilduko zinegotzi eta legebiltzarkide den Ander Goikoetxeak egindako galdera parlamentario bati Jaurlaritzak emandako erantzunaren bidez jaso informazioa hau. Bi haize sorgailu ezartzeko asmoa dago eta Cluster Hernani izeneko proiektu zabalago baten barruan kokatzen... [+]
Hezkuntza bi arazo handik zeharkatzen dutela adierazi dute IAk: "ideia erreakzionarioen" gorakadak eta "ikasleen egoeraren okertzeak". Mobilizazioaren deialdia hedatzeko, goizean errepide mozketak egin dituzte Donostian, Iruñean eta Gasteizen. Bilbon, Euskal... [+]
Atapuercako aztarnategian hominido zahar baten aurpegi-hezur zatiak aurkitu dituzte. Homo affinis erectus bezala sailkatu dute giza-espezieen artean, eta gure arbasoek Afrikatik kanpora egindako lehen migrazioei buruzko teoriak irauli ditzake, adituen arabera.
Gasteizko 1 zenbakiko Auzitegi Kontentzioso-Administratiboak emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Lan poltsan parte hartzeko euskara maila altuenaren baliokide diren 3. eta 4. eskakizunak indargabetu zituen Gasteizko Auzitegiak.
Hainbat eragilek deituta, NATOren aurkako elkarretaratzea egin da Iruñeko Udaletxearen aurrean. Izan ere, gaur, martxoak 12, 39 urte bete dira Hego Euskal Herriak, Espainiar Estatua NATOn sartzeko erreferendumari ezezkoa eman ziola. Askapenako kide batek adierazi du, gaurko... [+]
Azkar! Azkar! Adi egon, ez daukat astirik eta! Ohartarazi behar zaitut, denborak agian ez baitit uzt… Pipipipi-pipipipi! Pipipipi-pipipipi!
Goiz jaiki, eguneratuta egoteko irratia piztu, dutxa hartu, ilea lehortu, orraztu, bizarra kendu edota makillatu, kafea egiten den... [+]
Europako Batzordeak 26.000 milioi euroren inportazioak zergapetuko ditu apirilaren 1etik aurrera, Donald Trumpek altzairuari eta aluminioari ezarritako muga-zergei erantzunez. Enbido-komertzialek jarraitzen badute, Euskal Herrian lehen sektoreak nozituko du gehien norgehiagoka... [+]
Ez da berria, lehen ere ezagutu ditugu horrelako egoerak. Bere garaian hartutako erabakiaren emaitzak okertzen doazenean, zuzentzeko nahiko denbora balego bezala, eta ez da egia.
Hitz politak, itxaropentsuak, euskal gizartean pozik entzuten direnak, bai, baina badut beldurra,... [+]
Azpeitiko Udalak etxebizitza hutsei ezarritako kanona abian jarri berritan –eta Euskadi osora zabal daitekeela jakinda–, etxebizitza horien jabeen eta eskuineko alderdien kexak irakurtzen eta entzuten hasiko gara. Jabetzarako Eskubidearen inguruko mantra horiek... [+]
25 bat eragilek adierazi diete elkartasuna apirilaren 11n Baionako auzitegian epaituko dituzten Intza Gurrutxaga eta Gorka Torre Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideei. Egun batzuk lehenago, apirilaren 6an Baionan eginen den manifestazioan parte hartzeko deia ere luzatu dute.
Lurrak guri zuhaitzak eman, eta guk lurrari egurra. Egungo bizimoldea bideraezina dela ikusita, Suitzako Alderdi Berdearen gazte adarrak galdeketara deitu ditu herritarrak, “garapen” ekonomikoa planetaren mugen gainetik jarri ala ez erabakitzeko. Izan ere, mundu... [+]
Asteazken eguerdian berreskuratu du askatasuna astigartarrak, zigorra osorik beteta. Espainiako Auzitegi Nazionalak otsailean inputatu zuen ETAren zuzendaritzako ustezko beste lau kiderekin batera, Gregorio Ordoñezen hilketa leporatuta.
Azora putre funts alokairua igo eta mantentze lanak alde batera utzi ditu, Isaac Lagos eta bere familia etxebizitza uztera behartuz. Kaleratzearen aldeko epai bat jaso berri du maizterrak.