Bilbao arte portua
Maggio Musicale eta Fiorentino Orkestra
Zuzendaria: Zubin Mehta.
Egitaraua: Schubert eta Bruckner-en obrak.
Lekua: Euskalduna Jauregia.
Data: irailaren 16a
Apustu txalogarria iruditzen zait Bilbao arte portua izeneko kontzertu handien ziklo berria. Baditugu Bilbon musika klasikoa disfrutatzeko aukerak, baina ongietorria ematen diogu ekimen berri honi. Halere, beldur berezia sentitu nuen ziklo honen lehenengo saioan. Orkestra on bat izan dugu, Maggio Musicale Fiorentino orkestra hain zuzen ere; Zubin Mehta bezalako legendazko zuzendari bat, eta oso jende gutxi zegoen Euskalduna Jauregiko auditorioan. Ezin nuen sinetsi. Eguraldi txarra? Sarrera garestiak? Ez dakigu, baina ez zen normala.
Nahi eta nahi ez, egoera honek hoztasun puntu bat eman zion kontzertuari, hasieratik bukaeraraino, eta, nire ustez, nabaritu egin zen Mehta maisuak emandako fruituetan.
Egitarau zinez interesgarria eskaini zuten, hori bai. Amaitu gabeko bi sinfonia paregabeak: Schubertena eta Brucknerena. Eta emaitzak guztiz desberdinak. Schuberten Sinfonia si minorrekoa D 759 Amaitu gabea” obra liriko eta poetikoa da, benetako maisulana. Eta bai, honen irakurketa gozo bat izan genuen, baina nahiko planoa eta, esango nuke, aspergarria. Bertsio soila izan genuen, soilegia agian, adorerik gabea. Zubin Mehta pasiboa aurkitu genuen, ez zuen partituratik inongo txinpartarik atera. Orkestrak soinu ona eta konpaktazioa eskaini zituen, baina handik aurrera ez genuen ezer bereziki atera.
Zorionez, beste poz bat hartu genuen kontzertuaren bigarren zatian. Bruckneren 9. Sinfonia re minorrekoa A 128 obra oso lan adierazkorra da, mila ñabardura gordetzen dituena, eta halaxe sentitu genuen. Aitortu behar dugu soiltasunaren bidean jarraitu zuela Mehtak, baina aldi honetan bai atera zuen partituraren arima. Lehenengo mugimenduak Feierlich, Gradazio misteriosoa eta interesgarria izan zuen. Bigarrena, Scherzo, lehor eta gogorra iritsi zitzaigun, behar bezala, eta une onena, dudarik gabe, hirugarren mugimenduan izan genuen. Adagio miresgarria entzun genuen, mistikoa, ederra.
Ziklo honen bigarren saioa urriaren 23an izango da. Moscow Virtuosi izango dugu Vladimir Spivakov-en batutapean. Ea publikoak erantzuten duen.
Harrera-herri euskaldun nola izan gaitezkeen galdetu zion Leire Amenabarrek bere buruari eta parean zituenei iaz, Gasteizen, harrera-hizkuntzari buruzko jardunaldietan, eta galdera horrexetan sakontzeko elkartu gara berarekin hilabete batzuk geroago. Amenabarrek argi du... [+]
Esku odoltsu bat sinbolo gisa erabilita, iazko azaro bukaeratik ustelkeriaren aurkako mobilizazio erraldoiak egiten ari dira Serbian, “blokada” izenpean, azken garaietan Europa zaharrean ikusitako handienak. Asanblearioak, masiboak, ideologiarik gabekoak... Bertatik,... [+]
Sare sozialetan badira zenbait pertsona eragin gaitasun handikoak. Jarraitzaile ugari dute, eta euren iritziak egiatzat hartzen dira. Askok, ordea, egia barik, interes propioa edo klase baten interesak iraunkortzea bilatzen dute. Ameriketan komentokrata deitzen zaie. Alegia,... [+]
1986. urtean Espainiako Estatuak NATOn jarraitzearen aurkako botoa eman zuen euskal gizarteak. Denborak ematen duen perspektibak oraindik ez du azaldu zeintzuk izan ziren gizartearen arrazoi sakonak gerra erakundean parte hartzeari uko egiteko.
Felipe Gonzálezen... [+]
Martxoaren lehenengo lanegunarekin batera, komunikabideetan azalduko ez diren aldaketak etorri dira EHUn. Azken Lan Publikoko Eskaintzaren ondorioz, ehunka langile –arlo tekniko eta administrazio zerbitzutakoak– orain arte okupatzen zuten lanpostutik atera eta beste... [+]
Bolo-bolo dabil energia berriztagarrien hedapenaren inguruko eztabaida. Sarri askotan, iritsi den proiektu zaparrada desordenatuak eragindako artegatasunak bultzatuta, albiste zein iritzi-artikulu mordoaz gain, hitzaldiak, eztabaidak, mahai inguruak, bideo emanaldiak eta abar... [+]
Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]
Unibertsitateko ikasleen artean, maiz topatzen ditugu beste lurraldetakoak ere, bereziki gradu ondorengo ikasketetan. Topaketa horiek badira errealitate berriak ezagutzeko bide, baita besteak entzun eta besteez ikasteko parada ere. Garapenerako lankidetzari loturiko gaiak izan... [+]
Kanakyko Gobernuko kide gisa edo Parisekilako elkarrizketa-mahaiko kide gisa hitz egin zezakeen, baina argi utzi digu FLNKS Askatasun Nazionalerako Fronte Sozialista Kanakaren kanpo harremanen idazkari gisa mintzatuko zitzaigula. Hitz bakoitzak duelako bere pisua eta ondorena,... [+]
Urte bat beteko da laster Pazifikoko Kanaky herriko matxinada eta estatu-errepresiotik. Maiatzaren 14an gogortu zen giroa, kanaken bizian –baita deskolonizazio prozesuan ere– eraginen lukeen lege proiektu bat bozkatu zutelako Paristik. Hamar hilabete pasa direla,... [+]
Eskolako zenbait gurasok euskalduntzeko egindako ahalegina ikusarazi, eta hezkuntza komunitatean euskararen aldeko jarrerak piztu. Helburu horiekin bultzatu du Autobiografia Linguistikoak ekimena Ramon Bajo ikastetxeko Basartea gurasoen elkarteak, Gasteizko Alde Zaharrean. Pozik... [+]
Donostiako Tabakaleran, beste urte batez, hitza eta irudia elkar nahasi eta lotu dituzte Zinea eta literatura jardunaldietan. Aurten, Chantal Akerman zinegile belgikarraren obra izan dute aztergai; haren film bana hautatu eta aztertu dute Itxaro Bordak, Karmele Jaiok eta Danele... [+]