Texaseko Unibertsitateko (AEB) ikerlari talde batek gaur egungo hegaztien bokalizazioa aztertu du, haien arbaso dinosauroek egiten zituzten soinuak ondorioztatu nahian. “Emaitzek erakusten dute ahoa itxita bokalizatzeak gutxienez hamasei arkeosaurotaraino eboluzionatu duela (taldeak hegaztiak, dinosauroak eta krokodiloak hartzen ditu barne). Egun tamaina handiko espezieek, zisneen tamainakoak gutxienez, horrela bokalizatzen dute”, dio Chad Eliason ikerlariak. Hala, ostruken estalaldiko urrumen antzeko soinuak egiten zituztela ondorioztatu dute. Dagoeneko badakigu dinosauro gehienek kolore biziko lumak zituztela. Eta orain orroen ordez urruma egiten zutela diote. Filmetako dinosauro espezie beldurgarriak desagertzeko bidean daude.