Lehen Mundu Gerra amaierako desklasifikatutako txosten baten arabera, 1914tik 1918ra 90 girl scoutek Erresuma Batuko Segurtasun Zerbitzuarentzat lanean aritu ziren, informazio sekretua pasatzen. Batez beste, neskatoek astean 50 penny jasotzen zituzten mezulari lanak egitearen truke; MI5eko arduradunek, itxuraz, erabateko konfiantza zuten nerabe haiengan, mezuetako batzuk ahoz pasarazten baitzizkieten.
Txostenaren arabera, gerraren hasieran boy scoutak ere erabili omen zituzten, baina aurrerago mutikoak baztertzea erabaki zuten, neskak baino “berritsuagoak eta zalapartatsuagoak” zirelako.