argia.eus
INPRIMATU
Suak piztu al zuen tuberkulosia?
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2016ko irailaren 15a
CONSCIENCE AND ART
CONSCIENCE AND ART

Duela 400.000 urte inguru Homo erectus-ek sua kontrolatzea lortu zuen lehenengoz eta giza eboluzioan berebiziko garrantzia izan zuen gertaera horrek lotura zuzena izan lezake tuberkulosiarekin, New South Wales (Australia) Unibertsitateko Rebecca Chisholm eta Mark Tanaka biologoen hipotesiaren arabera. Gaixotasun infekzioso gehienak (hiesa, malaria, ebola...) beste animalia batzuengandik gizakietara egin zuten jauzi. Baina, biologoen ustez, gizakiak sua kontrolatu zuenean, gizakien arteko harremanak estutu egin ziren eta birikak kearen erruz ahuldu. Baldintza horiek ezin egokiagoak izan ziren Mycobacterium tuberculosis (irudian) kaltegabea mutatu eta gaixotasun infekzioso hilgarriena bihurtzeko.