“Bizi ditugun zapalkuntza sistemek nabarmen eragiten dute gure gorputzetan. Horregatik, bizipenetan arreta jarri eta garapen pertsonal eta kolektiboa lantzeko proposamena luzatu nahi dugu”. Bilgune Feministako Edurne Epelderen hitzak dira, Osatze Feminista proiektuaren bueltan esandakoak.
Feminismoak aspalditik garatzen duen ideia praktikara ekarri nahi du Euskal Herriko Bilgune Feministak. Patriarkatuak, inperialismoak, arrazakeriak, neoliberalismoak... pertsonengan eragindako sufrimendua gainditu eta osatzea, gorputzek pairatzen dituzten zaurietan atentzioa jarriz.
Hego Amerikako feministek aldarrikatzen duten sendatze-feministatik hasi dute proiekturako bidea. Izan ere, herrialde horietako eragileen bizipenak oso baliagarriak izan zaizkie.
“Sistema zapaltzaileak eraldatzeko prest azaltzen garen moduan, beharrezkoa da aldaketa pertsonal zein kolektiboa ematea”, adierazi du Epeldek. Arlo politikoan, sozialean, emozionalean zein fisikoan eragiteaz ari da: “Kolektibo politiko zein sozialak, pertsona askeak, osoak eta burujabeak bultzatzeko espazioak ere badirela sinesten dugu”. Militantzia eta
Edurne Epelde,
Bilgune Feminista:
“Borrokan ere, edozein eten da baliagarria. Gure buru eta gorputzei plazer eta atsedenerako espazioak eman behar dizkiegu”
esperientzia, indargune, ahalduntze eta osatze bide gisa ulertzen dituzte eta ez pertsonak erraz “erretzen” dituena. “Borrokan ere, edozein eten da baliagarria. Gure buru eta gorputzei plazer eta atsedenerako espazioak eman behar dizkiegu”. Finean, aldarrikapenak bizipen bihurtzeko ahalegin praktikoa dela diote, aldaketa bi norabidetan ematekoa: indibidual zein kolektiboan.
Horretarako hamaika bide planteatu dituzte, “osasunaren autogestioak esparru guztiak hartzen baititu”. Emozioak, elikadura burujabetza, denboraren erabilera, artea eta sorkuntza, sexualitatea eta plazera kontuan hartuta ari dira materiala prestatzen, diziplina ugaritan oinarrituko dena: yoga, taichia, elikadura osasuntsua, biodantza, musikoterapia, emozioen lanketa, meditazioa...
Norberaren zein arbasoen jakintzak (aitona-amonen aholkuak, sendabelarrak...) aintzat hartuta antolatzen ari dira. Oraintsu, egonaldi batean jarri dute hau guztia praktikan: “Elikadura, loa, gure arteko afektibitatea, konplizitatea... zaindu ditugu. Tailerrak eta eztabaidak izan ditugu eta zenbait ideia praktikan jarri; bileretan gorputzari toki handiagoa egitea, esaterako”.
Momentuz Bilgune Feministaren baitan ari dira, baina Euskal Herriko eragileekin partekatzea dute helburu: “Asko sufritu duen herria da hau. Sufrimenduak utzitako zauriak osatu beharra dago”.
Arratzua-Ubarrundiako "Proiektu honi ez!" plataformak adierazpen hau kaleratu du, udalerri horretako EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa aurkeztu berritan.
Arratzua-Ubarrundia (Araba) herriko EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa eman dute Solariaren zentral fotovoltaikoagatik. Hau da hiru zinegotziek, Txetxu Zengotitabengoak, Laura Sanchok eta Javier Ruiz de Arkautek, herritarrei zuzendu dieten agur mezua.
Maiatzaren 8an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Zortzi saio bikoitz jokatuko dira maiatzeko eguenetan. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.
Iazko uztailean, ARGIAren 2.880. zenbakiko orrialdeotan genuen Bego Ariznabarreta Orbea. Bere aitaren gudaritzaz ari zen, eta 1936ko Gerra Zibilean lagun egindako Aking Chan, Xangai brigadista txinatarraz ere mintzatu zitzaigun. Oraindik orain, berriz, Gasteizen hartu ditu... [+]
Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]
Mila milioika mintzo dira agintariak. CO2 isurketak konpentsatzeko neurri eraginkor gisa aurkeztuta, zuhaitz landaketei buruzko zifra alimaleak entzuten dira azken urteetan. Trantsiziorako bide interesgarria izan zitekeen, orain arteko oihanak zainduta eta bioaniztasuna... [+]
Japonia, XV. mendea. Espioitzan eta hilketa ezkutuetan espezializatutako eliteko talde militarra sortu zen. Edo horixe uste du behintzat Stephen Turnbull historialari britainiarrak. Beste aditu batzuen ustez, askoz lehenago sortu ziren ninjak, duela 2.300-2.500 urte inguru. Eta... [+]
2022ko ekainaren 7an, Directa-k serie luze bateko lehen polizia infiltratuaren kasua argitaratu zuen. Martxoaren 5ean, Belen Hammad fikziozko izena erreta geratu zen, polizia-argotean dioten bezala. Jada hamar dira Directa, El Salto eta El Diario-k azken hiru urteetan argitara... [+]
Igande gaua. Umearen gelako atea itxi du, ez guztiz. Ordenagailu aurrean esertzeko momentua atzeratu nahi du. Ordu asko aurretik. Zazpietan jaiki da, eta, bihar ere, astelehena, hala jaikiko da. Pentsatu gabe ekiten badio, lortu dezake gauak pisu existentzialik ez izatea. Akats... [+]
Naomiren etxeko eskailerak igotzen ari dela datorkion usainak egiten dio memorian tiro. "Ez da sen ona, memoriaren eta emozioaren arteko lotura da. Baldintzapen klasikoa", pentsatzen du Peterrek bere golkorako Intermezzo-n, Sally Rooney irlandarraren azken eleberrian... [+]
Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Sailaren zuzendari berria da Maite Errarte Zurutuza (Beasain, 1995), urrian Fermin Leizaolaren lekukoa hartu ondoren. Kultura materiala aztertzen jarraitzeko beharra azpimarratu du, gizartearen memoria eta bizimodu aldaketak erregistratzeko... [+]
Oldarraldia ari du EAEko administrazioa euskalduntzeko erabakien aurka, berriz ere, enegarren aldiz. Oraingoan berrikuntza eta guzti, espainiar epaitegiak eta alderdi eta sindikatu antieuskaldunak elkarlanean ari baitira. Ez dira izan akats tekniko-juridikoak zuzentzeko asmoz... [+]
Lurraren alde borrokan dabilen orok begi onez hartu du Frantziako Legebiltzarrak laborantza lurren babesteko lege-proposamenaren alde bozkatu izana. Peio Dufau diputatu abertzaleak aurkezturiko testua da, eta politikoa eta sentimentala juntaturik, hemizikloan Arbonako okupazioa,... [+]