Europar Batasuneko (EB) enpresen %40 ez da bere profilera egokitutako langileak aurkitzeko kapaz. Badago halako “erreserba ejertzito” bat 20 milioi langabetuk osaturikoa, baina aldi berean badaude ehunka enpresa, enplegatuen bila ibiliagatik, eurentzako modukorik aurkitzen ez dutenak. 70 milioi europarrek ez du irakurtzeko, idazteko eta kalkulurako gaitasun nahikorik, eta EBko biztanleriaren %40 oinarrizko ezagutza digitalik gabe bizi da; “langabezia, pobrezia eta bazterkeria arrisku larrian” daude hortaz.
Lanbide Heziketa sustatu nahian dabilen Europar Batzordearen txosten bateko datuak dira horiek. Euskal Herrian gazteen artean langabezia gero eta gehiago dago, %50 izatera iritsi da. Unibertsitateak aldiz, urtero milaka lagun jaurtitzen ditu, arrakastarik gabe, lan merkatura. Zerbait gaizki egin da erakunde publikoen eta familien partetik. Lanbide eskolak abandonatu edo gutxietsi egin ziren, ikasturtea amaitzen zuenak lana aurkitzen bazuen ere. Eta orain, horrelaxe gaude. Enpresa askok gure ingurutik kanpora jotzen du tornugileak, ajustatzaileak, iturginak, fresatzaileak, galdaragileak, hodigileak, mekanikariak eta elektrikariak lortzeko.
Onuragarria litzateke gure gazteak hezi eta trebatzeko, Lanbide Heziketaren modernizazioaren alde ere argi eta garbi egitea. Iraultza digitalaren aroan gaude eta beste industria iraultza baten atarian. Lanbide Heziketak hori guztia hartu behar luke kontuan ikasleak modu egokian prestatu eta enplegu duin bat izan dezaten hemen bertan, inora emigratu behar izan gabe. Bide hori mespretxatzea, gazteen artean langabezia, pobrezia eta bazterketa gehiago sortzea da. Eta Euskal Herriak, gazterik gabe, ez du etorkizunik.
Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]
Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]
WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.
Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]
Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.
Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]
Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.
Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.
Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]
Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]
Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).