Eskemak apurtu dituen puntista

  • “Ez amestu bizitzie, bizi zure ametsak!” dio Markina-Xemeingo frontoi alboan dagoen muralak. Izaro Arbe zesta-punta jokalariak parte hartu zuen muralean eta ongi barneratua du leloa: ezkerra, atzelaria eta gizonen munduan emakume bakarra urte luzez, bere lekua irabazi behar izan du frontoietan.

Argazkiak: Dani Blanco.
Argazkiak: Dani Blanco.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Entrenamendu eguna du gaur Arbek. Xistera urez busti du, zumitzak hezetasuna behar duelako, apurtu ez dadin. Etxeko komunean gordetzen duela kontatu digu. “Mimoz zaindu beharra dago”. 25 ordu inguruko artisau-lana du xisterak eta gaur egun, apenas dagoen saskigilerik, denera bost bat omen dira Euskal Herrian, ofizioa ikasiko duten belaunaldi gazteek lekukoa hartzea behar dutenak. “Karbonozko saskiak probatzen ari dira orain, material berriak aztertzen...”. Kaskoa jarri eta frontoira egin du salto, bi mutiko eta entrenatzailea ditu zain. Tamainaz txikia da Arbe, baina hazi egiten da jokalekuan, sekulako zartakoak eman dizkio pilotari. Ikuskizuna itzela da harmailetatik; diotenez, munduko joko bizkorrena da, pilotak hartzen duen abiaduragatik. 22 urteko markinarra ere txikitatik liluratu zuen zesta-puntak. “Pilota xisterarekin hartzeko modua, ateratzen duen hotsa, eskuz egindako saskiak duen xarma, bertako kirola izatea… Beste kirolen aldean berezia da zesta-punta”.

11 urterekin jantzi zuen xistera lehenengoz, Jokin Arbe neba nagusia jokatzen ikusteak kitzikatuta. Gurasoen laguntzaz, Markina-Xemeingo klubean eman zuen izena, eta harrera ona egin zioten. Neska bakarra izanik, ordea, oztopo ugari izan ditu bidean. “Frontoia eremu erabat maskulinizatua da eta ‘zer egiten du honek hemen?’ izan zen besteengandik hasieran jaso nuen inpresioa. Era guztietako jendea dago eta denetik entzun behar izan dut”. 14 urteen bueltan, indar kontuetan mutilekiko aldea nabaritzen hasi zenean, txapelketa bat jokatu ostean antolatzaileak zera esan zion: “Zuk dagoeneko mutilekin ez, neskekin aritu beharko zenuke”. Minduta gogoratzen du Arbek: “Beste neskarik ez zegoen eta! Ni bota nahian ari zen, ala? Baina adin horrekin ez daukazu halakoei aurre egiteko nahikoa tresnarik. Bakarrik zaude, besteen berdina egiteko ahalegin bikoitza egiten, eta baloratu ordez horrelakoak entzun behar”. Aurkarien ahotik “neska baten aurka jokatu behar al dut?” aditzea ere egokitu izan zaio, batzuk deseroso sentitzen direlako, neska baten kontra jokatzeagatik edota galtzeagatik. “Baina orokorrean, nire inguruan behintzat, oso ondo eraman naiz jokalariekin”, nabarmendu nahi izan du.

Batzuetan bakarrik sentitu arren, etxekoen babesa funtsezkoa izan da. “Neba izan dut beti alboan, beti erakusteko prest, batik bat hasierako aurpegi eta komentario itsusien aurrean”. Egun, Jokin Arbe profesional dabil AEBetan, pasa den urtarriletik.

Gainera, ezkerra

Indarra ezaugarri garrantzitsua da zesta-puntan eta une batetik aurrera mutiko gazteagoen kontra hasi zen markinarra, partidu parekatuak jokatzeko. Nagusiena izateaz gain, txapelketa ofizialetan parte hartzeari utzi behar izan zion, kategoriak eskatzen zuen adinaz kanpo zegoelako, eta Federazioak ez zuelako ezer egin horri irtenbideren bat aurkitzeko. Txikiekin entrenatu eta entrenatu, partiduen pizgarririk gabe, “motibazio aldetik gogorra izan zen”, dio. Bolada batean, beste neska bat aritu zen berarekin, baina panorama ikusita laga egin zuen azkenean. Arbe, haatik, ez da lagatzen duen horietakoa, batez ere aintzat hartuta hasieran zenbat kostatu zitzaion: ezkerra da bera, eta derrigorrezkoa da eskumaz jokatzea, saskia ezin da ezker eskuz hartu; urtebete eman zuen jo eta su, eskuin eskuz jokatzen ikasi zuen arte. Ezkerrez jokatu duenik egon da, baina arauetan ezer jartzen ez badu ere, ez omen da halakorik onartzen. Galdetu diogu ea ez al zen saiatu ezkerrez jokatzen. “Neska eta gainera ezkerrez! Baina zer nahi duzu, zuzenean frontoietatik bota nintzatela?”, erantzun du barrez.

“Mutilekin ez nukeela aritu behar esan zidan, baina 14 urterekin ez duzu aurre egiteko nahikoa tresnarik. Bakarrik zaude, besteen ahalegin bikoitza egiten, eta baloratu ordez halakoak entzun behar”

Motibazioz pattal zebilen sasoian, zesta-puntaz gain palari ere ekin zion. Azken finean, Emakumea Pilotari bezalako proiektuei esker, frontoietan pala da emakume gehien biltzen dituen modalitatea. Azpiegiturak, txapelketak eta erraztasunak jartzeak emaitzak ematen dituelako. “Esanguratsua da, gaur egun palaz ari diren emakumeen %80tik gora beste modalitate batzuetatik eratorritakoak dira. Elitean dabiltzan emakumezko palista asko aurrez eskuz aritutakoak dira”. Arbe ohartu zen, baina, “benetan betetzen ninduena zesta-punta zela, eta bidea egin nahi banuen nik neuk egin behar nuela, inork ez zuela nigatik egingo”. Pala utzi, zestaren aldeko apustua egin eta jarraitzea erabaki zuen, egoerari buelta emateraino, belaunaldi berriei bidea irekiz.

Desmotibaziotik indartsu bueltatzera

“Pixkanaka, nire esparrua irabazi dut. Kostata izan da, baina lortu dut, eta Markina-Xemeinen bat gehiago naiz frontoian. Nire ibilbidearen balorazioa egin beharko banu, esango nuke nahi dudan horri uko egin ez dion pertsona naizela”. Eta ez da gutxi. Gasteizen Irakaskuntza ikasi ostean, herrira gogotsu itzuli zen Arbe: egun, astean bi bider entrenatzen du, lagunarteko partidua du ostiralero, adin ugariko mutilekin (11, 15, 18...), eta Xistera proiektuaren baitan emakumeen arteko txapelketak antolatzen hasiak dira –hiru egin dituzte dagoeneko–. Izan ere, jokalari frantsesak eta katalanak badira, eta horiekin topaketak egin izan dituzte. Urri amaieran, denak elkartzea da asmoa, Euskal Herrian. Katalunian hamar bat emakumetik bira jaitsi dira puntistak, baina Frantzian gora egin du kopuruak, 15 bat ari dira uneotan. Iaztik, helduen mailan beste emakume bat ari da Donostian: Leire Arribas. Eta garrantzitsuena, neska jokalarien harrobia sortzen ari da, tartean Izaro Arbe beraren entrenatzaile lanari esker.

“Kostata, baina nire esparrua irabazi dut, Markina-Xemeinen bat gehiago naiz frontoian. Nire ibilbidearen balorazioa egin beharko banu, esango nuke nahi dudan horri uko egin ez dion pertsona naizela”

Gainbehera dagoen modalitatea da zesta-punta. Euskal Herriko elkarte puntistak batu eta Xistera proiektua sortu dute, kirol hau indartu asmoz. Hiru adar nagusi ditu ekimenak: afizionatu mailan txapelketak sustatzea, emakumeen parte-hartzea bultzatzea, eta ikastetxeetan haur eta gazteei zesta-puntaren berri ematea. Hirugarren adar horretan buru-belarri ari da markinarra, eta pauso handia dela dio: “Ikasturte honetan hamabi herritara joango gara eta horrek esan nahi du ikasle pila batek ezagutuko duela kirol hau. Umeek dena probatu ahal izatea da helburua, eta erreferentzia emakumezkoa izatea ere oso inportantea da: duela hiru urte, umeak zesta-puntan entrenatzen hasi nintzen Durango eta Berriatuan; aurretik gizon bat zuten entrenatzaile, eta zero neska aritzetik, ni jarri eta bi astera 14 neskek eman zuten izena kolpean!”.

Arbek berak erreferente gutxi izan ditu, emakumerik apenas aritu delako zestalari. “Probatu emakume ugarik probatuko zutela pentsatzen dut, baina ez zuten aurrera egin. Kurioski, euskal pilotan emakumearen sarbidea zesta-puntaren bidez izan zen: Maria Unzueta eibartarra zesta-puntan aritu zen XIX. mende bukaeran, jokalari ona zen eta profesional aritzeko proposatu zioten, baina aitak debekatu egin zion”.

“Orain, zesta-puntan aritu nahi duen 8 urteko neska ez dago bakarrik”

Durango eta Berriatuan umeei zestan irakatsi ondoren, euskal pilotako entrenatzaile titulua atera eta iaztik Markina-Xemeinen dihardu Arbek. Bekobenta ikastetxean dabil, 6-12 urte arteko gazteekin. 20 bat dira, horietatik 14 neska inguru. “Asmoa da pixka bat ikasten dutenean frontoi handira joatea”. Guztira 100 bat zestalari ari dira herrian.

“Emakumezko erreferentziak izatea oso inportantea da: umeak entrenatzen hasi nintzen, aurretik gizon bat zuten entrenatzaile, ni jarri eta bi astera 0 neska aritzetik 14k eman zuten izena”

Partidua bota eta etxera, Arbek ez du halako saiorik gidatu nahi. Zesta-puntan aritu, kirolari lotutako jolasak egin, talde giroa sortu… Jarduera fisikotik harago, baloreak lantzen saiatzen da entrenamenduetan. “Denak batera aritzen dira, hala behar du Lehen Hezkuntzan: neska eta mutil, jatorria dena delakoa, adinak nahastuta… Elkarbizitza lantzeko tresna aproposa da kirola, harremanik ez duen jendea elkarrekin aritzeko aitzakia, eta hori guztia jorratzen ahalegintzen naiz, ez dadila egon mutilik esango duenik ‘nik ez dut neska batekin jolastu nai’”.

Gustura dago bizkaitarra, esfortzua fruituak ematen ari dela nabaria da eta neskaz ere osatutako taldea itxaropenez ikusten du: “Orain, zesta-puntan aritu nahi duen 8 urteko neska ez dago bakarrik, taldean neska gehiago ditu, eta taldea egonik, errazagoa da etorkizunean jarraitzea”. Pozarren dago Izaro Arbe, entrenatzaile lanak bete egiten duelako, eta jokalari moduan gustura dabilelako. Zenbat aurreiritzi apurtu dituzu? “Aurreiritziak ez dakit, jendearen eskemak apurtu ditut, hori bai. Denetik egongo da: batzuek esango dute, ‘zer  ari da hau zestalari?’, eta beste batzuek berriz, “aupa Izaro! Nik egin ez nuena zuk egin duzu”.

Argazkian, Arberekin eta Xistera proiektuko presidentearekin batera, Markina-Xemeingo Bekobentako eta frontoi handiko taldeetako umeak. Bekobentan 20 bat dira Izaro Arbek entrenatzen dituen gazteak, horietatik 14 neska inguru.

Irakurri artikulua ingelesez, argia.eus/english helbidean.

 

Argia Egunean zestalari

Urriaren 1ean, Ondarroan ospatuko dugu aurtengo Argia Eguna, Puntadaz puntada, txikitik eragiten lelopean. Eskualdeko eragileek hartuko dute parte egitarauan, eta jolas hezitzaileak egingo ditugu goizean, tartean zesta-puntari lotutako jarduerak, Izaro Arbek gidatuta. Saskia lotu eta probatzeko aukera izango dute gerturatzen direnek; jolasak ere prest ditu puntistak, zapiaren jolasa adibidez, baina zapia beharrean xisterarekin pilota hartuz. “Jendeak zesta-punta ezagutu dezala, hori izango da helburua, eta erakustaldi gisa partidutxoa ere egin daiteke”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kirola
60.000 euroko isuna ezarri diote ‘Indar Gorri’ profilaren kudeatzailari

Sare sozialetan ustezko mezu xenofoboak, gorrotozkoak eta indarkeria bultzatzen dituztenak zabaltzea egotzi diote. Osasunari ere 20.000 euroko isuna ezarri dio Indarkeriaren Aurkako Batzordeak Sadarren jokatutako Bartzelonaren aurkako Ligako partidan ikusleen egonaldia... [+]


2024-11-20 | Sustatu
Mastodonen oinarritutako Matx.eus sare soziala abiatu da, euskal kirolaz jarduteko

Matx, tokiko kirolaren sare soziala, atzo jarri zen martxan. Urte hasieran app mugikor gisa jaio ondoren, orain Mastodon azpiegituraren gainean berregina azaldu da. Tokikom tokiko hedabideen sareko kirol albisteen biltegi gisa ageri da webgunea orain nagusiki,... [+]


2024-11-13 | Julene Flamarique
Absolbitu dituzte Espainiako futbol selekzioaren zaleak jazartzea leporatu zieten Indar Gorriko kideak

2022ko urrian Iruñeko Sadar futbol zelaian jokatu zen Espainiako eta AEBetako emakumezkoen futbol selekzioen arteko partiduko zaleak iraintzea eta jazartzea leporatu zizkioten hainbat laguni. Epaiketa egin berri da eta akusatuak absolbitu ditu Iruñeko Zigor Arloko... [+]


2024-11-11 | Sustatu
StravaLeaks: bizkarzainak buruzagien geokokapena partekatzen

Le Monde egunkaria ikerketa erreportaia argitaratzen hasi da StravaLeaks izenarekin. Zera da koxka: zenbait agintarik erabiltzen dituzten segurtasun agenteek, bizkartzainek alegia, Strava ari dira erabiltzen, eta horrekin bere ibilien bide geokokatuak ari dira... [+]


2024-11-11 | Sustatu
Strava: beste eskandalutxo bat, ibileren salerosketa

Joan den astean aipatu genuen StravaLeaks eskandalua, batzuek aplikazio horren "segurtasun zulotzat" aurkeztu arren ez zela hori: erabilera okerra da. Zure korrikaldi eta ibilerak pribatuak izan behar badira, ez partekatu Stravan edo ez erabili Strava, Instagramen... [+]


2024-11-11 | Jon Torner Zabala
Frantzia-Israel: 4.000 poliziaren presentzia eta Palestinako bandera debekatua

Gazaren aurkako sarraskiak kirolean ere badu islarik, bateko eta besteko ekintzek erakutsi dutenez. Futbolean, zehazki, urak harro datoz, Israeleko taldeek Europako estadioetan jokatzen duten bakoitzean agerian geratzen den moduan. Pasa den astean Amsterdamen gertatutakoek,... [+]


25-35 urte arteko gizon kirolari iaioak, larrialdietan bukatzen duten Behobia-Donostiako lasterkarien gehiengoa

Larrialdietan bukatu ohi duena ez da 20 kilometroko lasterketa egiteko prestatuta ez dagoelako; alderantziz, kirola egitera ohituta dauden 25-35 urteko gizonak dira gehiengoa, marka egin nahian topera joateagatik. Hala ziurtatu digu Donostiako ospitaleko mediku batek... [+]


2024-10-28 | Jon Torner Zabala
Amaia Zabarte, Realaren partida baten atarian Ertzaintzak zauritutako zalea
“Badirudi bideoko irudiak moztu eta difuminatzen ari direla, haiek kontatzen ari direnarekin bat egin dezan”

Pasa den martxoan, Realaren eta PSGren arteko futbol partidaren testuinguruan izandako istiluetan oso larri zauritu zuten Amaya Zabarte, ustez foam jaurtigailu batekin. Zazpi hilabete geroago, Probintzia Auzitegiak kasua ireki ala ez erabaki bezperan, elkarrizketa egin dio... [+]


2024-10-24 | Jon Torner Zabala
Jokin Aperribay, Realeko presidentea: “Maccabi gerrarekin lotzea bidegabea litzateke”

Realak Israelgo Tel Aviv-eko Maccabiren kontra jokatuko du ostegunean Belgradon. Segurtasun arazoak direla-eta, ez dute Israelen jokatuko. Talde txuri-urdineko zaletu batzuek Realari eskatu diote Palestinaren aldeko keinuren bat izateko, baina Jokin Aperribay presidenteak argi... [+]


2024-10-22 | Jon Torner Zabala
106 futbolarik FIFAri eskatu diote Aramco enpresarekin duen akordioa hausteko

Saudi Arabiak "emakumeen eta LGBTQ+ pertsonen eskubideak zapaltzen dituela-eta", 24 herrialdetako 106 emakumezko futbolari profesionalek Gianni Infantino FIFAko presidenteari eskatu diote Aramco petrolio-enpresarekin duten babesletza-akordioa hausteko.


2024-10-21 | Jon Torner Zabala
Movistar-ek eta Ligak zentsuratu egin dute San Mamesen Zabaleta eta Tembari egindako omenaldia

1980an Everesteko gailurrean ikurrina paratu zuten Martin Zabaleta eta Pasang Tembari omenaldia eskaini diote larunbatean San Mamesen, Athletic-en partida hasi aurretik. Mendizaleak txalo artean hartu dituzte zaleek, une ederra izan da, baina Movistar telebista kateak eta Futbol... [+]


2024-10-14 | Leire Ibar
Ehunka txirrindulari mobilizatu dira harrobiko kirolarien lasterketak “normaltasunez” antolatzea eskatzeko

Araba eta Bizkaian ez bezala, Gipuzkoan txirrindulari gazteen lasterketak antolatzeko “etengabeko oztopoak” jartzen dizkietela adierazi du Santi Osoro Gipuzkoako Federazioko zuzendari ohiak. Urriaren 13an Donostian egin zuten manifestazioa auziari irtenbidea ematea... [+]


Gorputz hotsak
“Lehen, itsuak etxean gorderik zituzten”

Sortzez Hazparnekoak (Lapurdi) ez badira ere, berrogei urte baino gehiago daramatzate Étienne Arburua haltsuarrak eta Cathy Arrotcarena hoztarrak Hazparnen bizitzen, eta urteak dira elkar ezagutzen dutela. Itsuak dira biak, eta larunbatero Angelura (Lapurdi) joaten dira... [+]


Eguneraketa berriak daude