30 urte pasa dira 1986ko irailaren 10ean ETAk Dolores Gonzalez Katarain, Yoyes hil zuenetik eta geroztik asko idatzi da haren ibilbide politikoaz eta pertsonalaz; gutxiago akaso, eta zoritxarrez, haren jakin-min intelektualez. Idatzita utzi zituen egunerokoetan oinarrituta, bere irakurketetara hurbilduko gara.
“Bada nire izena daukan mamu bat eta inguruetan dabil; mamu bat, duela urte batzuk hazten hasi zena, ni ezagutu gabe nitaz hitz egiten hasi zirenetik, eta azken sei urteetan bizirik jarraitu duena, nik hiltzen ari zela uste izan dudan arren. Lagundu diote egunkariek, niri militantzia bat egozten eta istorioak asmatzen segi dutelako; baita bedeinkatzeko edo kondenatzeko mitoak sortzen dituen jendeak ere, beren buruak babestuz edozein galdera edo zalantzatik”. Dolores Gonzalez Katarain Yoyesek esaldi horien bidez adierazi zuen, besteak beste, zein nekatua zegoen narrazio publiko bateko protagonista bihurtu izanaz. “Izena kendu didate, Yoyes fikzio bat da, asmakuntza bat, ez naiz identifikatua sentitzen hainbat posizio politikotatik barajatzen diren bakar batekin ere”, utzi zuen idatzia bere egunerokoan: 1979an hasi eta 1986ko irailean ETAk hil zuen arte, sarritan jo zuen idazketara bere egoera pertsonala esplikatzeko eta gai ugariri buruzko iritziak paperean jartzeko.
Haren senide eta lagunek editatuta publikatu ziren eguneroko horiek Yoyes desde su ventana (Yoyes bere leihotik) liburuan, eta haiek irakurtzea modu ona da ezagutzeko hilketaren aurretik zer sentitu eta pentsatu zuen Ipar Euskal Herrian, Mexikon edo etxera itzulitakoan. Modu ona, halaber, kontakizun politiko konbentzionalek garrantzirik gabekotzat jotzen dituzten Yoyesen aurpegiak ezagutzeko. Adibidez, bere irakurtzeko zaletasuna.
Liburuei buruzko iruzkin eta erreferentziaz beteta daude bere egunerokoak. Horri esker dakigu 25 urterekin jada irakurriak zituela Virginia Woolf, Vladimir Maiakovski edo Gustave Flaubert, besteak beste. Zorroztasunez aztertzen zuen irakurritakoa: 1979ko ekainean, adibidez, Anaïs Nin-en liburu bat irakurtzen ari dela, zera dio: “Kontraesanez beteriko feminista bat, nire ustez, idealista; ez du aipatu ere egiten arazo honetan sistema sozial eta ekonomikoak daukan garrantzia, nabaritzen dituen injustiziekin sentikorra dela ikusten den arren”. Egunerokoetan aipatzen den lehen irakurgai horretatik antzeman daiteke ordiziarrak pertsona bezala hazteari ematen zion garrantzia: “Badakit borondatea ez dela dena, baina zeregin inportantea jokatzen du, batez ere sistema aldatzeko balio duenean; baina etengabe matxakatzen duen ideia, etengabeko eboluzioa, barrura begira biziz sormen propiorako borondatea, pertsonalitatea mantentzea, norbere burua ezagutzea, inkontzientea eta subkontzientea, hori oso ondo adierazia dago eta asko gustatzen zait, noski”.
Irakurtzen zituen liburuak aipatzeaz gain, maiz iruzkin kritikoak egiten zituen bere egunerokoetan: horiei esker, ordiziarraren pentsatzeko modura hurbildu gaitezke
gaur egun
Krisi momentu batean hasi zen idazten, Jose Miguel Beñaran Argala hil zuen atentatuaren ondoren eta ETAren barruan zeuzkan desadostasunen erdian, Mexikora joateko aukera buruan edukitzen hasi zenean, klandestinitateko baldintzekin itota. “Bizi naizen moduagatik sentsibilitatea galtzearekin obsesionatuta nabil eta lasaitu egin naiz hura irakurrita”, idatzi zuen Nin-en liburuari buruzko komentarioen amaiera gisa.
1979ko urrian Madame Bovary berrirakurtzen ari zen “obran gehiago atzemateko”, batez ere estiloan eta forman arreta jarriz “antza denez hori baita garrantzitsuena liburuan”. Azaroan, oraindik klandestinitatean baina kanpora joateko aukerei buruzko berrien zain, Alejo Carpentierren La consagración de la primavera “irensten” ari zen. “Abiadura handian pasatzen naiz prosa arin paregabe horren gainetik”. Nobelaren giro tropikala interesatzen zitzaion eta hilabete berean Carpentierren beste obra bat, 1953ko Los pasos perdidos amaitu zuen, Venezuelako oihanean murgiltzen den musikari baten istorioa kontatzen duen liburua: “...eta halako ondoez sentsazio bat daukat, larridura, aho-zapore arraroa utzi dit, miresten dut protagonistari eman dion ausardia eta bada paragrafo bat zeinean esaten den ‘ezohiko bideetako ibilaldia inkontzienteki abiatzen da...’, eta orduan desengainua hasten da, eta hunkitu nau”.
1980an abiatu zen azkenik Mexikora eta hango Unibertsitate Autonomo Metropolitarrean Literatura ikasketak egiteko zorian izan zen, azkenik Soziologian matrikulatu zen arren. Amerikara iritsi eta egun gutxira aipatzen du lehen aldiz liburu bat: “Irakurtzen hasi naiz bi A.-k oparitu zidaten Ulrike Meinhofen liburua eta inpresio sakona eragin dit, a ze argitasuna emakume honen idatzietan!, izugarria da bera bezalako emakume bat desagertu izana eta hain goiz. Nola maitarazten duen bere burua!, bere zabaltasunarengatik, gauzen ulerkeragatik eta errespetu handiagatik”. Alemaniako RAF talde armatuko kidearen testuak jasotzen zituzten hiru liburu argitaratu ziren gaztelaniaz 1970eko hamarkada bukaeran Bartzelonako Icaria eta Anagrama argitaletxeetan eta segur aski horietako bati buruz ari zen Yoyes. Baina hitz horiek gaur, zein adinekin hil zuten jakinda, ispilu baten aurrean erakusten dute haiek idazten ari zen pertsona.
Nobela bat idazteko asmotan zebilen Euskal Herrira itzuli zenean, Milan Kunderaren ‘Izatearen arintasun jasanezina’-ko pertsonaien antzera egituratua
Iritsi berri zen herrialdea ezagutzeko gogoak markatzen ditu ondorengo irakurgaiak, 80ko otsailean esku artean zeukan Mexikoko iraultzaren historiari buruzko liburuak edo Octavio Pazen El laberinto de la soledad saiakera bilduma leitu izanak erakusten duten bezala. “Iritsi eta berehala irakurri izan banu buruhauste batzuk kenduko nizkion nire buruari, oso zorrotza eta sarkorra da, mexikarren idiosinkrasia eta izaera esplikatzen saiatzen da”, idatzi zuen Nobel saridunaren lanaz.
Baina mexikarren izaera eta berak Euskal Herritik ekarritakoa uztartzeko zailtasunak ere aipatu zituen aurrerago, 1982an, Oscar Lewisen Pedro Martinez liburuaz ari zela: “Harritu nau, baina ez dakit positiboki, nekazari mexikar baten istorioa kontatzen duen nobela baita eta mexikarraren idiosinkrasia esplikatzen saiatzen da, eta horrek nahiko harritu nau. Nola erlazionatuko naiz jende honekin?, pentsatzen dut segituan eta babesgabe sentitzen naiz euren izateko moduaren aurrean. Ni beste modu batekoa egin ninduten eta deskribatzen duen medioan guztiz galduta sentitzen naiz. Zuhurtzia beharko dut”.
Amerikan aurkitu zuen kulturarekin moldatzeko kezkak gorabehera, gehien estutzen duen gaia Ozeanoaren beste aldetik dator. 1982ko urtarrilak 28: “Puñala bezala sentitu dut Mexikoko egunkari batzuek dakarten notizia, esanez ETAko militante batzuk D. F.-n ETArentzat dirua biltzen ari garela”. Ez du ulertzen zergatik egozten dioten 79tik utzia zuen militantzia. “Badakit hemen daramadan denbora guztian ez dutela nitaz hitz egiteari utzi, aukera bat edo beste dela-eta, baina oraingoan, ia konbentzituta nengoen onartu zutela azkenik herritar normala naizela, hemen bizitzen; eta horrelakoekin etortzen zaizkit”. 1984an El País egunkariak berriro seinalatu zuen talde armatuko zuzendaritzako kide gisa eta bere lagun eta senideek argitaratutako liburuan diotenez, ETAren baitan ere erakundera itzuliko zela espero zuten.
Yoyesek bere bideari jarraitu zion. Egunerokoan hurrengo data 1982ko martxoaren 12a da: “Emozio sakona, bakardade erraldoia, bi malko ere bai. Haurdun nago”. Amatasunak beste fase bat zabaltzen du egunerokoetan eta irakurtzen dituen liburuek ere zalantza berriak azaleratzen dituzte. Julio Cortazarren Rayuelari buruz ari denean, adibidez: “Momentu batean dio ‘… jende horietan ekintza sozialak koartada baten antz handiegia zuen, nola izaten diren seme-alabak amen koartada, bizitza honetan merezi duen ezer ez egiteko…’. Bilatu egin dut grabatuta geratu zaidalako; Akaitz jaio eta berehala kezkatu ninduen kontu bat izan zen, askotan etortzen zitzaidan burura bera eduki izanak ezin zuela eragotzi nik premia sentitzen jarraitzea nire burua ezagutarazteko, adierazteko, nire burua bilatzeko, nire burua sortzeko eta sortzeko”.
Ama izan ondoren kezka berriak adierazi zituen bere irakurgaien komentarioetan, hurrengo belaunaldiek eurenak bizi izandako “sukar” iraultzailea nola ulertuko zuten, adibidez
Hiru urte geroago Libro de Manuel irakurri zion argentinarrari. Parisen bahiketa bat prestatzen ari den talde iraultzaile argentinar baten istorioa da eta ondorengo belaunaldiez pentsarazi zion: “Ez dakit gure seme-alabek inoiz ulertuko ote duten garai batean denok horditu gintuen sukar hura, duda gehiagorekin edo gutxiagorekin, egia, baina denetan sukarrarekin. Libro de Manuelek haientzat egina dirudi, gure ametsetatik zerbait gera dadin, baita amets horiek bizi izan ziren modutik ere”. Euskal Herrira itzulia zen lerro horiek idatzi zituenean eta aurkitu zuen gizartearekin etsituta zegoela sumatzen da, baina ez du irakurtzeko zaletasuna galdu eta nobela bat idaztea dauka buruan, nahiz eta izan dezakeen harreraz zalantzak eduki. Cortazarri buruz ari dela, adibidez, zera dio: “Euskadin, berak bezala idatziko lukeen norbait irentsi egingo zuen jendeak”.
Nobela idazten hasia ere bazen, besteak beste James Joyceren Ulises eta Milan Kunderaren Izatearen arintasun jasanezina aipatzen dituen 86ko apirileko apunte bat irakurrita jakin daitekeenez. Azken liburu horrek derrigortzen du berak kontatu nahi zuen istorioa aldatzera: “Horrorez ikusi nuen nobelako protagonista nagusiak bi bikote direla, nirean bezala!, (…) nork sinetsi behar zidan, jarraitu izan banu eta nire lana arrakastaz bukatu, nire ideia hori irakurri aurrekoa zela? Ezin dut horregatik utzi, baina egia esan aspaldian ez dut lanik egin eta honek izugarri desanimatzen nau”.
Zenbait zirriborro utzi zituen idatzita bost hilabete geroago ETAk hil baino lehen, bukatutako obrarik ez ordea. Bere egunerokoak geratu dira, sinplifikazio politikoetan kabitzen ez den ibilbide pertsonal eta intelektuala ezagutzeko lagungarri.
80ko apirilaren 16a da, goiza. Yoyesek begiak puztuta dauzka gaizki lo egin duelako. Prentsak albiste bat dakar, aipatu gabe utziko ez duena: Jean-Paul Sartre hil da: “Hil da nire ezinegona ulertzen eta ezagutzen lagundu zidan maisua”, jarriko du egunerokoan. “Niretzat garrantzitsuagoa den Simone de Beauvoir geratzen da, baina, batez ere, hark borrokatu zuen ezinegona, desesperazioa, goragalea geratzen dira, eta hainbatek borrokatzen ditugu ahal dugunean”.
Beauvoirren aipamena ez da debaldekoa, 1982ra bitartean irakurriko dituen liburuen artean behin baino gehiagotan agertuko baita. Les mandarins, idazle frantziarraren nobela ezagunena eta La viellesse saiakera komentatzen ditu, eta Le deuxième sexe aurretik irakurri duela adierazten du. Aurrerago, 1986ko apirilean Beauvoir hil zela jakin zuenean, “ama balitz bezalako mina” sentitu zuela idatzi zuen, “izan ere, ez dago dudarik nire ‘ama intelektuala’ izan dela”.
Heriotzaren berri izan ondoren egindako apuntean eskertu egiten dio krisi existentzialetan haren liburuek emandako laguntza eta aitortzen du urtebete lehenago, Parisen, amestu zuela Beauvoirrekin topo egitearekin. Nerabezaroa markatu zion: “Ezin nuen sinetsi norbaitek hainbeste erakutsi ahal izango zidanik, hainbeste arrazoirekin eta argitasunekin baieztatuko zizkidanik intuizio ugari”.
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]
Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]
Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Erein, 2024
----------------------------------------------------
Izenburuak eta azaleko irudiak (Puntobobo, artile-mataza eta trapuzko panpina) osasun mentala, puntua egitea eta haurtzaroa iradokiko dizkigute, baina adabaki gehiago... [+]
Liburutegi publikoak kudeatzearen ardura duen EAEko Liburutegi Zerbitzura gutun bidalketa masiboa egin dute Debako hainbat herritarrek, herriko liburutegiko araudi diskriminatzailearen aurrean esku har dezala eskatzeko. 6 urtetik beherakoek egunean ordubetez baino ezin dute... [+]
Fiesta y rebeldía. Historia oral del Rock Radical Vasco
Javier 'Jerry' Corral
Liburuak, 2025
------------------------------------------------
Javier Corral ‘Jerry’ EHUko Kazetaritzako lehen promozioko ikaslea izan zen, Euskal Herriko rock... [+]
Itsasoa bete urre
Dani Martirena
Irudiak: Ana Ibañez
Txalaparta, 2022
--------------------------------------------
Liburu honetara barneratzen den irakurleak sentsazio ugari izango ditu. Deigarria da azaleko letren urre kolorea eta zuritasuna, goialdean ageri den... [+]
Hirietako egunerokoa interesatzen zaio Sarah Babiker kazetariari; ez, ordea, postaletako irudia, baizik eta auzoetan, parkeetan, eskoletan, garatzen den bizitza; bertan dabilen jendea. Lurralde horretan kokatzen dira bere artikuluak, baita iaz argitaratu zituen bi lanak ere... [+]
Euskal nobela beltzaren astea ospatu da Baztanen hilaren 20tik 26ra. Hainbat liburu aurkezpen, solasaldi eta bestelako ekitaldiren artean, zapatu goizeko mahai-inguruak sortu du aparteko ikusmina. Izan ere, nobela beltzaren aitzakian, bestela ere kriminal bat nola eraikitzen den... [+]
Migranteak
Issa watanabe
1545 argitaletxea, 2024
-------------------------------------------
Ezagutzen ez nuen 1545 argitaletxeak 2024an itzuli eta kaleratu du Issa Watanaberen Migranteak liburua. Animalia talde batek egiten duen migrazio prozesua kontatzen du; eta... [+]
Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.
Burgosko Gamonalen 2014ko urtarrilean gertaturikoa M15 mugimenduak eta antzekoek hauspotutako protesta soil batzuk izan zirela uste duena, oso erratuta dabil. Auzoaren memorian arakatzea besterik ez dago konturatzeko zer nolako eragina izan zuten iraganeko galera sentimenduak,... [+]
DBH4 errepikatu zuen urtea gogoratzen du Jonek Pleibak (Susa, 2024) eleberrian. Adinkideak Durangoko institutura aldatu ziren, eta Polly auzokidearen ikasgelan geratu zen bera. Haurtzaroa Joneren baserria eta Pollyren txaleta lotzen zituen errepidean gora eta behera emana zuten... [+]
6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]
DETAILE XUME BAT
Adania Shibli
Itzulpena: Aitor Blanco Leoz
Igela, 2024
----------------------------------------------
Egunotan, Israelgo soldadu batek bideo-joko batean balego bezala droneak erabilita Palestinako ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-eremuak bonbardatzen... [+]
Hamahiru urte beteko dira asteartean, hilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela, eta hura gogoan, ekitaldi jendetsua egin dute Antiguako Gaskonia plazan. Urteroko legez, Txillardegiren senideak, lagunak eta euskaltzaleak elkartu dira bertan, Eta non du... [+]