Duela gutxi arte ikusgarri eta eraginkor zen ofizio edo lanbide baten itzalera joko dugu Iruten ari nuzu abestiaren ildotik. Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoan adibidez, besteak beste noski, ikusi ditzakegu lihoa ekoiztetik oihala iruterainoko urratsak eta makinak oro. Irutea, brodatzea edo jostea gaitzat duten kantak nostalgiaz eta malenkoniaz itoak dira.
Euskal Herrian, leku askotan bezala, oihalgintza ekonomiako alor biziki garrantzitsua zen. Abesti batzuek egoera argiki azpimarratzen dute: hor dira Iruten ari nuzu ederraren aldaerak, Otxalderen Kilo Egilearenak eta Intxauspeko Alaba dendaria edo Agustin Etxeberriren 1885eko Maria Alegiazkoa...
Molde errealistan aipatzen digute lana. Ardatzak eta ehungailuak itxuratzen dira eta emakume erromantikoak iruten, brodatzen, bastatzen, josten. Euskarak hiztegi aberatsa dauka ofizioaren deskribatzeko. Oi Pello Pello zoragarrian, demagun, langintzaren bidaldiak zehazten dira: irun ezan, astalka ezan, harilka ezan, jos ezan eta… Bertso guztietan kiloa agertzen da, ardurenean neskatxa baten gerritik dilindan. Egurrezko edo zumezko zurtoinak irun gabeak ziren liho, lana edo kalamu hariak biltzen zituen. Kiloa hitza ahoskatzean entzuten da germaniar jatorrizko knülle elearen oihartzun urruna.
Iruten ari nuzu olerkiaren bertsioak amodio ukatuaren malenkoniari klase borrokaren zantzuak erantsi zizkion
Mesopotamiako tradiziotik gaur arte, oihalgintza emazteen lana izan da. Gizonek ez zuten kiloa sekula erabiltzen eta erabiltzen baldin bazuten erran nahi zuen jendarte mailetan behera umiliazioraino lerratuak zirela. Industriak oihalgintza irentsi zuenean, nagusi paternalistek emakumeak zituzten proletarizatu. Emakume horiek berak dira izar bihurtzen Louise-Michel edo Merci Patron filmetako irudietan, industria mota horren krisia bete-betean pairatzen dutela...
Iruten ari nuzu
kilua gerrian
ardura dudalarik
nigarra begian...
Nafarroa Behereko eremuetan errotu zuten abesti zahar bilatzaileek Iruten ari nuzu kanta. Elkarrizketa bat da hiru kopla zinez biluzi eta sakonetan emana. Amodio ukatuaren mina azaltzen da lerro bakoitzean. Maite duen pertsonarekin mintzo da negarra begian duen irulea:
Nigar egiten duzu
oi, suspirarekin...
Kontsolaturen zira,
bai, denborarekin.
Irule gaizoaren kideak badaki denborak zauriak sendatzen dituela, eta arintasun larria nabaritzen zaio, bai eta esperientziak dakarren ironia isila.
Jendek erraiten dute
hal’eztena frango,
Ene maite polita
zu ta neretako.
Kiloa gerrian biribilketa, jestuak errepikakor direnean, bada hausnartzeko astia. Abestiko andereak bere amodioa sozietate zekenaren eta ulergaitzaren kontra bermatzen du, maitemindu erreen bihotzetan anitzetan gertatzen denez.
Otxalderen 1878ko Kilo Egilearen bertsoek iruleen eta oihal ekoizleen mundua XIX. mende erditsutik aitzina jada desagertzen zihoala frogatzen dute. (...) Bertsolariak, baldintza ekonomiko berriak ukatuz, neskatxa mozkoten alferkerian errotzen du egoeraren larria
Intxauspeko alaba dendaria negarrez dabil lanera, aprendiza kontsolatzaile. Goizean goiz atera da, herritarren baten ezkaratzera joateko, bertan jostun edo arropa konpontzaile zereginetan aritzeko. Gure etxera Ana dendaria zetorren eta adinekoak ahapez ari ziren herrietan gertatzen ziren gauza itsusienez. Ahapez eta frantsesez, haurrek –guk, alabaina...– ez konprenitzeko gisan.
Intxauspeko alaba dendaria
goizian goiz jostera joailia,
nigarretan pasatzen du bidia
aprendiza kontsoltzailia...
Kopla sorta hau ere solasaldi bat da, aprendizaren eta dendari trebatuaren artean. Aprendizak Intxauspeko alabak baino zentzu gehiago duela dirudi, honek baitio zuhurtasunaren xendra seinalatzen:
Maite duzu izanen ez duzuna,
hark derauzu bihotzean pena.
Maita zazu izan dezakezuna
bardin fama baldin badu ona...
Lerroalde trinko hauetan kolektiboak euskal nor bakunarengan hazten zuen (edo duen) presio sozial ikaragarriaren inportantziaz ohartzen gara, fama ona duen ber, dendari xifrituak edonor maitatu dezakeela jakinarazten diolarik laguntzaile abilak. Zerk osatzen du bada ospea? Langilea, fededuna, euskaraduna, dantzari onesta, pilotari trebea, etxeko andere umila eta oroz gainetik irri egitea laket izateak.
Baigorriko haranean ezagun egin zen Iruten ari nuzu olerkiaren bertsioak amodio ukatuaren malenkoniari klase borrokaren zantzuak erantsi zizkion. Maitale xifrituak dio fermuki, zaldunik edo maizterrik ez duela laztanduko, baizik eta oinezkoak eta morroiak.
Iruten ari nuzu
kilua gerrian
ardura dudalarik
nigarra begian.
Alde nere leihotik
zalduna bazara
piztuko dut argizaria
oinezkoarentzat.
Morroia babesten dut
nere maitasunez
maizterraren zilarrek
ez naute itsutzen.
Otxalderen 1878ko Kilo Egilearen bertsoek iruleen eta oihal ekoizleen mundua XIX. mende erditsutik aitzina jada desagertzen zihoala frogatzen dute. Ez zen aski emankorra:
Amikuzeko Gilen kilo egileak
etxetik kendu ditu bere langileak:
Sehi maiteak!
Zeren galdu dituen irabaz bideak.
Jakina denez, langintza industrializatzen eta automatizatzen joan zen orduan Ingalaterran, Frantziako Lyon hiriko Jacquard tailerretan eta gero Europa guztian. Beztitzekoa gaurkoan Txinatik, Indiatik edo Turkiatik etortzen zaizkigu eginak. Europan iruten eta josten dira soilik garesti saltzen diren luxuzko jantziak. Bertsolariak, baldintza ekonomiko berriak ukatuz, neskatxa mozkoten alferkerian errotzen du egoeraren larria:
Denbora irutearen sinbolo bilakatu zen Homerok sortu Penelope pertsonaia uherra. Halaber, hariarekin lanean aritzen denak gugan Sisifo ezindu eta noiztenka ez maitatuaren hautsa harrotzen duke…
Ez dezake nehun sal kilo-ardatza,
nagusitu baitzaio galtzerdi orratza,
moko xorrotxa!
Ez da izertu nahi oraiko neskatxa.
Elhe biltzen dabila galtxoina eskuan,
laneko gogorikan ez baitu buruan,
alfer moduan!
Oihal guti emaiten kutxaren xokuan.
Sozietatea erabat aldatu zen, abiadura sartu zitzaion tren sareak hedatzearekin. Saltzaileak merkatuetan eta herrietan etxez etxe ibiltzen ziren modaren araberako oihalak aurkeztuz. Lana utzi zen eta kiloak, eta ehungailuak museotara eraman ziren.
Gazte irule guti da Eskual Herrian,
bat ez dugu ikusten kiloa gerrian,
ate hegian,
oi, zer prendak horiek saltzeko ferian.
Otxalde agian poztuko zen egun Lehengo izeneko ekitaldietan (Hazparne, Baigorri) miretsi daitezkeelako iruteko baliatzen ziren arnesak. Lan horretan aritzeko teknikak ezagutzen dituzten jende apurrak badira oraino, behatzez trebe eta arduraz ausart.
Zergatik ukitzen gaituzte hainbeste iruleen bihotzeko penek? Literaturaren eta poesiaren sor-mugaraino eramaten gaitu erantzunak, ahuntzentzat zizelkaturiko Ithakako uharte harritsura eta jainkoen haserreak bertsotan kontatzen ziren mendeetara hain zuzen. Odiseako Penelope, halatan, irudikatzen dugu manta bat iruten, josten, bastatzen egunez, eta gauez, lan xehea desegiten, Ulisesen lekua ezkongai bihi batek ebatsi ez ziezaion. Denbora irutearen sinbolo bilakatu zen Homerok sortu pertsonaia uherra. Halaber, hariarekin lanean aritzen denak gugan Sisifo ezindu eta noiztenka ez maitatuaren hautsa harrotzen duke…
Penelopek menturaz, Ulises kanpoan egon zen hogei urteetan, zenbait negar isuri zituzkeen Euskal Herriko iruleon antzera. Baina bazekien funtsezko oihala sortzen ari zela, jaiotzean niniak lehen aldikoz troxatzeko eta hiltzean lurrean ehorzteko diren gorpuak gerizatzeko eta inguratzeko baliatzen zena. Hil mihisea haztatzean nabaritu dezakegu gauza arruntaz haragoko zerbait dugula esku artean, gure jende izaera soilaren zedarriak gainditzen dituen humanitate zati bat hots.
Abestia Kepa Junkerak grabatu diskoren batean Miguel Boseren edo Benat Axiariren ahotsez entzun dugu hondar urteotan eta Nemesio Etxanizek (1899-1982) antzerki tragikoa eskaini zuen 1952an Gipuzkoako ikusleak ausatzeko, kantaren giroa eta tramak birziklatuz.
Iruleak, galduak izan arren, begiak itxi bezain laster, eskumenean dauzkagun mitologiako munduak lotzen ditu eta berehala, haririk hari, ezeztatua uste genuen harremana osatzen doa.
“Talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze eta bortxa delitu larriak egin izana” egozten diete Espainiako fiskaltzak eta obraren enpresa arduradunak. Zehazki, 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi herritar horientzat.
Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]
Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]
Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]
Hezkuntza Departamentuak Oibarko ikastetxe publikoan D eredua ezarriko dutela iragarri du. Hilabeteetako protesten ondoren, euskarazko lerroa ezartzea lortu dute.
Bere agintaldiaren azken egunetan Joe Biden AEBetako presidenteak egikaritu duen barkamen-zaparrada historikoak zeresanik eman behar luke, halakoen onuradun ezagunenetako batzuen kasuan behintzat ezinbestez egin beharko litzatekeen irakurketagatik. Edo ez al da justiziaren... [+]
Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]
Aitor Arregik, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak, Asier Achak eta Xabier Berzosak osatzen dute ekoiztetxe donostiarra, eta euren lana aitortu nahi izan du Donostiako Udalak.
6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]
Dibertsitate genetikoaren ikuspegitik inoizko metaanalisi zabalena egin dute, depresioaren arriskuarekin lotutako geneak identifikatzeko. Horri esker, aurrez ezagutzen ez zituzten 700 aldaera eta 300 gene inguru aurkitu dituzte.
"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela promestu du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]
EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.