Ase

Capsula hirukotea txosnetako karpa handian.
Capsula hirukotea txosnetako karpa handian.

Emanaldia
Andre Zuriaren jaietako kontzertuetako batzuek: Izaki Gardenak, Niña Coyote eta Chico Tornado, Montauk, Capsula eta Willis Drummond..

Zer diren hirietako jaiak: urte guztian zehar egin diren kontzertuak (askotan instituzioen trabez gaindi) batera baino gehiago izaten dira epe jakin batean. Askotan, okitzeraino. Baina kexaka aritzea baino, probestea izaten da kontua, eta hauexek pasa diren Gasteizko jaietan gozatu ahal izan genituenak.

Izaki Gardenak-ena izan zen ikusi genuen lehen emanaldia. Abuztuaren 5ean jo zuten, Aihotz Plazan, behin gauerdia pasata. Nabarmena zen etxean zeudela, are gehiago taldekideak aldatu direnetik eta guztiek Gasteiz dutenetik bizileku. Kontzertu berezia izan zen, indartsua, eta plaza bete ez bazen ere, zeudenak gustura zeudela agerikoa zen.

Hilaren 7an, berriz, Niña Coyote eta Chico Tornado txosnetako karpa txikian. Bi laguneko banda da, baina, efektuak eta hainbat anplifikagailu lagun, belarriz, gehiago direla dirudi. Baliabide hauek ondo darabiltza Koldo Soretek, eta bestela planoa izango zatekeen soinuari askotariko testurak gehitzen dizkio. Emanalditik zerbait aipatzekotan, DUT taldearen Haize Eza jo zutenekoa azpimarratuko nuke, batez ere kantuak berak sortzen duenagatik, ez hainbeste taldearen exekuzioagatik, jatorrizko kantuari ez baitiote askorik aportatzen.

Abuztuaren 8a zen, baina, egun seinalatua gutako askorentzat. Hasteko, hiruzpalau kontzertu besterik ez daramatzaten Montauk taldekoak, Coyote eta Tornadoa ikusitako agertoki berean. Kutsu intimistako rocka egiten dute gasteiztarrek, eta intentsitatearekin asko jokatu. Beñat Goitia abeslariaren hitzetan ez zen eurentzako plazarik onena, baina egoki defendatu zituzten beraien estreinako Bilaketan laneko kantuak. Ruper Ordorikaren Zaldiak Negarrezen bertsioa izan zen gaueko lehen sorpresetako bat.

Capsula hirukotea zetorren segidan, eta jendea eszenatoki handira gerturatzen hasi zen bizkor. Entzuleria hotz baten aurrean hasi ziren euren psikodelia kutsuko rock kantuak eskaintzen. Delirium Tremensen Ikusi eta Ikasiren bertsioak ez zuen giroa berotzen lagundu, egia esan. Eta saiatu zirenik ezin uka. Martin gitarra jolea entzuleria berotzeko lanetan gelditu gabe aritu baitzen. Eta eman zuen fruitua: kontzertu amaieran festa giroa zen nabarmen Iggy Popen I Need Somebody eta David Bowieren Suffragette City jo zituztenerako.

Eta festa giro hori airean zela igo ziren Willis Drummond-darrak. Hiri berezia da Gasteiz beraientzat, eta bertako askorentzat ere talde berezia da; planetak lerrokatuta, beraz. Hasi eta bukatu, berebiziko kontzertua eskaini zuten, eta berriz ere argi geratu zen gaur egun Euskal Herrian taula gainean entzun daitekeen talderik indartsuenetakoa direla. Ez da asko aldizkari honen orrietan beraien EHZko kontzertuaren kronika idatzi zuela Andrea Zubozkik, eta gutxi asko berdintsua izan zenez, hura irakurtzera gonbidatzen zaituztet.

Hauek, eta gehiago izan ziren pasa diren jaietan; baina hauexetaz besterik ezin izan genuen gozatu. Espero ondo aukeratu izana. Ni, behintzat, ase ninduten.


Azkenak
Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


Urtebete baino gehiago greban, Elon Musken enpresaren aurka
“Teslak ez du nahi langileek iritzia emateko eskubidea izaterik”

Teslaren aurkako lehen greba –eta bakarra– da munduan, Suedian 2023ko urritik aurrera egiten ari direna. Duela mende batetik hona Suedian egindako grebarik luzeena bihurtu da. IF Metall sindikatua bultzatu du protesta, Elon Musken autogintza enpresak hitzarmen... [+]


Politono bat entzun nahi?

PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024

--------------------------------------------------

Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


“Jadanik ez gara zuen tximinoak”

Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


Peio Berterretxe
“Tresna sozial izatetik, produktu kultural izatera pasatu dira plaza antzerkiak”

Master Amaierako lan sendoa aurkeztu berri du Peio Berterretxek. Urte luzetan antzerkian ikasia eta aritua, plaza antzerkien jatorriaz eta gaur egun dituzten funtzioez aritu gara harekin, Lekorneko Kabalkadan oinarrituta egin duen ikerketaren aitzakian.


Eguneraketa berriak daude