1962ko uztailaren 22an Mariner 1 espazio-ontzia aireratu zen. Garaiko 18,5 milioi dolarreko (egungo 500-600 milioi) proiektuak Artizarra zuen jomuga, baina hegaldiak 294,5 segundo besterik ez zuen iraun. NASAko arduradunek ontzia suntsitzea erabaki zuten, suziriak ez zielako behar bezala erantzuten lurreko sistemen aginduei.
Porrotaren azalpenak anbiguoak eta maiz kontraesankorrak izan arren, 1962ko, 1963ko eta 1985eko hiru txosten bat datoz programazio datuetan akats txiki baten ondorio izan zela adieraztean: marratxo bat falta zen. Arthur C. Clarke zientzia fikzioko idazle ezagunak “historiako marratxorik garestiena” zela esan zuen.