HIRU DIRA PROTAGONISTAK: Ares Piñeiro, Izaro Antxia eta Josebe Iturrioz. Lehen biak transexualak dira eta hirugarrena gaian aditua. Piñeiro eta Antxia puzzlearen pieza galdu sentitu dira urte luzez. Bide malkartsua amaitutzat ematea erabaki zuten ordea. Dokumentalean haien bizipenak kontatu dituzte, zein harreman izan duten haien gorputzarekin eta inguruko jendearekin. EHUn Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten ari diren ikasleek egin dute dokumentala. Gai bat aukeratu behar eta gogotik heldu diote transexualitateari, haien ustez oraindik tabua den gaiari. Ondokoak dira dokumentalaren egileak: Oihane Garcia, Izaskun Gutierrez, Miren Solozabal, Naroa Garzon, Paula Ayerdi, Ainhoa Bayano, Iñigo Arizkorreta eta Ane Murua.
Metamorphosis
zortzi produkzioak
Dokumentala. 23 minutu.