Paradisu sekretuak

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Panamako paperen filtrazioaren inguruko ika-mikak paradisu fiskalen zergen inguruko ezbaia berpiztu du. Zerga-paradisuen kontzeptua okerra da,  berez “jurisdikzio sekretuak” diren lurraldeetako ezaugarri bakar bat azpimarratzen baitute. Izan ere, lurralde horietako egoiliarrak ez direnei eskaintzen dizkieten zerga eta babes onurez harago, toki horiek banku sekretuaren zein finantza desarautzearen hobariak eskaintzen dituzte. Hala ere, lurralde bakoitzak ezaugarri bereizgarriak ditu. Esate baterako, Tax Justice Network (TJN) erakundeak 90 jurisdikzioen artean bere sekretismo mailaren araberako sailkapena egin zuen 2015ean eta zerrendako lehen lerroan Suitza, Hong Kong, AEB, Singapur eta Kaiman Uharteak zeuden. Bestalde, zergak ordaintzeke egindako inbertsio erraldoiak jasotzen dituzten finantza gune nagusien artean, Suitza, Holanda edo Luxenburgoz gain Londresko Citya dago. Cityak adar ugari ditu Kariben, Ozeano Barean zein Mantxako Kanalean edo Gibraltarren.

Duela bi hilabete agerian geratu zen Panamak lurraldez kanpoko elkarteak offshore sortu eta onartzeko duen erraztasuna. Elkarte horietako jarduera erregistroa duten jurisdikziotik kanpo egin ohi da eta bertan aberats handien, enpresa transnazionalen, bankuen edo inbertsio fondoen benetako jabeak eta jatorriak ezkutatzen dira. Sortu orduko elkarte mamu horiek edozein zerga babeslekutik dihardute; eta Panamako paperetan agertzen diren elkarteek hogeita hamar jurisdikzio uher baino gehiago baliatu dituzte –gehienak Britaniar Virjin Uharteetan izen emanda daude nolanahi ere–. Haatik, Panama ez da bakarra jarduera honetan: Delawaren –IBEX-35eko enpresen zerga babes nagusia– Nevadan edo AEBetako beste estatu batzuetan ere halako offshore elkarte ugari daude. Panamako paperek argitara eman dute Europan diharduten banku garrantzitsu batzuk Mossack Fonseca bulegoaren bitartekaritzaz fikziozko elkarteak sortzen dituztela, betiere beren kapitalak jurisdikzio uher horietan ezarrita ogasun publikoa saiheste aldera.

Duela bi hilabete agerian geratu zen Panamak lurraldez kanpoko elkarteak offshore sortu eta onartzeko duen erraztasuna. Elkarte horietako jarduera erregistroa duten jurisdikziotik kanpo egin ohi da eta bertan aberats handien, enpresa transnazionalen, bankuen edo inbertsio fondoen benetako jabeak eta jatorriak ezkutatzen dira

Hala berean, 2014an Luxleaks filtrazioa eman zen: ikusi Pello Zubiriaren artikulua, ARGIAko 2516. zenbakian; 2016/07/17. Horren bidez jakin genuen Luxenburgoko Gobernuak urteak zeramatzala enpresa transnazional ugarirekin –Fiat edo Amazon kasu– horien etekinak herrialde horretan aitortzearen ordainean zerga minimoak ezartzeko negoziaziotan. Garai horretan Juncker jauna Luxenburgoko finantza ministroa eta lehen ministroa zen eta Europako Batzordeko buru aukeratu zutenean egoera hori guztiz ezaguna zen. Ondoren, jakin dugu aldez aurreko horrelako zerga praktikak beste herrialde batzuetan ere eman direla, hala nola Irlandan Applekin edo Holandan Starbucksekin. Europako Batzordearen kalkuluen arabera, enpresa handien zerga iruzurra urtero 50 eta 70 mila milioi euro artekoa da. TJN erakundearen azken estimazioek diote, 2014an jurisdikzio ilunetan ezkutatzen zen diru kopurua munduko BPGaren %31 eta %44 artekoa zela eta munduko finantza aktibo guztien %10–%14. Beraz, zerga babeslekuak egungo krisiaren jatorrian dagoen munduko finantzamendua eta desrregulazioaren funtsezko tresnak dira, ultraliberalismoaren ikur.

Zerga paradisuak ez dira finantza globalaren sistematik aparteko guneak, aitzitik, sistemako zulo beltzak izan arren, funtsezkoak dira horren iraupenerako. Finantza sare globaleko zutabeak dira, lotura irmoak ditu finantza erakunde eta botere ekonomiko globalekin. Horregatik ez dago benetako borondate politikorik interes orokorra lehenetsita zerga paradisuak ezabatzeko.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


Analisia
Agur buzoiei

Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu... [+]


2025-03-26 | Anuntxi Arana
Plater garbiak

“Hondakinik ez platerean!”. Hori zen kontsigna gure txikitako otorduetan. Janariak zeozer sakratu bazukeen, batez ere ogiak; lurrera erori eta, jasotakoan, musua eman behar zitzaion. Harik eta adin zozoan mamia baztertzeko moda etorri zen arte, lodiarazten zuelakoan... [+]


2025-03-26 | Edu Zelaieta Anta
Bakardade tonifikatua

Zenbait estatistikak berretsi dute begiak hondar urteotan ikusten ari zirena: gimnasioak (eta estetika-zentroak eta nolako-edo-halako-terapia eskaintzen duten negozioak) nabarmen ugaldu dira gurean. EITBk plazaratutako datu bat emateko: EAEn 2010-2019 urteen bitartean, zazpi... [+]


Burujabetza eta herri boterearen aldeko topaketak Tafallan

Topatu eta topa! Tipi-tapa, elkarrekin ekin eta, bidea, eginean egin aurrera. Mahaiak, aulkiak, koadernoak eta boligrafoak, platerak, konfidentziak, tragoak eta ahotsak, eskuak, ideiak eta barreak, borrokarako besarkada gozoak. Txistulariak bileran, erraldoiak lasterka eta... [+]


2025-03-26 | Tere Maldonado
Hezkuntza Saila: ezgai ala ez duin?

Hezkuntzari buruzko legediak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen eta planetako jaun eta jabeen aginduei jarraituz, ikasleek ikasketa etapa bakoitzaren amaieran “irteera-profil” jakin bat izatea bilatzen du. Ez pentsa profila zerbait itxia eta bukatua... [+]


Botere biguna desarmatzen

Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]


Teknologia
%2ko zapalkuntza

Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.

Berrikuntzaz ari... [+]


2025-03-26 | June Fernández
Meloi saltzailea
Otsoak

Zer esango zenioke Palestinako aktibista bati aurrez aurre izango bazenu? Ni mutu geratu nintzen Iman Hammouri nire herrian bertan aurkeztu zidatenean. Eskerrak andre nagusi bat gerturatu zitzaigula eta solaskide roletik itzultzailearenera pasa nintzela.

Palestinako Popular... [+]


2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Nazio askapena; arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]


2025-03-24 | Emun kooperatiba
Gazteak eta euskara: oztopo errealak eta aukera berriak

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]


2025-03-24 | Behe Banda
Bihotza bete-beteta

Gaur buruko minez iritsi naiz etxera. Ostiral iluntze hotz bat da; ez du euririk ari, baina haizeak bota ditu lurrera bi kontainer eta korapilatu dit ilea. 23:39 dio telefonoak. Lagunekin afaldu dut gure ostiraleroko tabernan. Barre asko-asko egin dugu, eta bihotza bete-beteta... [+]


Eguneraketa berriak daude