argia.eus
INPRIMATU
Natura irakasle
Mikel Garcia Idiakez @mikelgi 2016ko uztailaren 29a

OSASUN, ongizate, ikasketa eta sormen iturri agorrezina da natura, eta haurrak ingurunearekin harremanean heztearen onurez mintzo zaigu Freire psikologoaren liburua. Ikastetxeetako hezkuntza proiektuetan natura integratzearen aldekoa da Berdean hezi. Gertu dauden espazio naturalak erabiltzera gonbidatzen ditu hezitzaileak, jolastokiak lorategi, baratze eta baso txiki bihurtzera, eta hirietako leku hutsak naturaz betetzeko deia egiten die herritarrei. Azken finean, erlaxatuago bizitzeko baliabidea baita natura, adimen abstraktua, afektibitatea, gaitasun sozialak, autoestimua, enpatia… garatzeko lagungarria. Freireren beraren hitzetan, bide hori egin nahi duten “pertsona, guraso eta hezitzaile guztiei zuzenduta dago liburu hau”.