Gipuzkoako hainbat herritako elikagai-denda eta tabernatan bada produktu deigarri bat, Korricolari freskagarria, edo “euskal kola”, sortzaileak deitu dion bezala. Iván García Caballerok (Lasarte-Oria, 1982) jarri du abian egitasmoa. Freskagarriak ez du ez azukrerik ez kaloriarik, eta aukera duenean botilak bizikletaz banatzen ditu Garcíak berak. Edariaren izenak ere zeresana eman du: nor ote da korrikalaria?
Lantoki duen Lasarte-Oriako Santxo tabernan bildu gara Iván Garcíarekin. Han gordetzen ditu Erriberrin botilaratzen dizkioten eta berak bizikletaz banatzen dituen Korricolariak. Ekimenaren sorburuz galdetzean bi urte egin du atzera.
2014an korrika egiten hasi eta lasterketetan parte hartzeari ekin zion gogo biziz. “Kilo batzuk galdu eta eguneroko ohiturak aldatu nahi nituen. Urte bakarrean 64 lasterketeta egin nituen, eta 20 kilo galdu. Nire burua birziklatzea bezala izan zen”. Garai hartan konturatu zen balore batzuk baztertuak zituela: “Apaltasuna, talde lana, adiskidetasuna... Lasterketetan ikusi nuen jendeak horiek guztiak praktikan jartzen zituela. Gustatu zitzaidan, esaterako, ikustea hamaiketakoak sekulako ilusioz banatzen zituztela herrietan. Giroa sortzeko besterik ez, irabazi asmorik gabe”.
2015ean lasterketetan parte hartzen jarraitu zuen, baina maiztasun txikiagoarekin. “Sakon hausnartu nuen emandako urratsez, hautatutako bizimoduaz eta inguruari so egiteko molde berriaz, eta beharra sentitu nuen bide horretan pauso bat harago joateko”.
Ostalaritzan aritutakoa da García, eta arlo hori kirolarekin lotzea otu zitzaion. “Edari bat sortu nahi nuen, freskagarri bat edo garagardo bat, kirol munduaren omenez. Garagardoaren kasuan eskaintza ugari zegoela eta tokian tokiko lehiakortasuna handia zela ikusi nuen. Orduan pentsatu nuen kola freskagarri bat egitea”.
“Balio erantsia” izango zuen edari baten bila zebilen lasartearra, jendeak ikusi zezan hura erosteko arrazoiak badirela. Urtebete baino gehiago igaro zuen osagai eta enpresa botilaratzaile baten bila. Oliten aurkitu zuen azkenik, Nafarroan, eta osagai multzo bat bildu ondoren formula lortu zuen: “Esperimentu hutsa izan da. Estatu mailan osagai hauekin egindako freskagarri bakarra da, ez dago antzekorik”.
Korricolari da emaitza, azukrerik eta kaloriarik gabeko freskagarria. Osagai berezi bat du: stevia. “Dituen ezaugarriengatik aukeratu nuen landare hori. Oso ona da osasunarentzat”.
Korricolari.eus webgunean azaldu ditu steviaren nondik norakoak. Gaur gutxira arte Hego-Amerikan erabilitako gozagarri naturala da, kaloriarik eta karbohidratorik gabea. Gurean, azukrea ordezkatzeko edulkoratzaile gisa erabiltzen hasi da orain.
Hilabete eta erdi darama Korricolari saltzen. Lasarten, Donostian, Zarautzen, Astigarragan, Usurbilen, Hernanin eta Irunen aurki daiteke.
Banaketa bi kaxadun bizikletan egiten du. Hura da bere identitate-marka. “Jendeak galdetzen du: nora doa hori? Denetarik esan didate: zorrotzaile, barazki-banatzaile…”.
Bizikletak sortzen duen jakin-minaren harira, Garcíak garbi dauka. “Orduan azaldu behar diozu jendeari ez dagoela pareko edaririk, besteengandik desberdintzen den freskagarria dela. Hemengoa izateaz gain, balio erantsia baduela, lehiakorra izan dadin”. Korricolarik bi ezaugarri nagusi ditu: ez du ez azukrerik ezta kaloriarik ere”.
Umorez hitz egiten du banaketa eraz. “Barregarria dirudien arren, hasteko, marketin estrategia izan da. Jendeak Korricolariri buruz hitz egitea nahi nuen. Gainera, banaketa tradizionala berreskuratzea oso interesgarria iruditzen zitzaidan, garai batean esne-banatzaileak egiten zuen bezala. Gaur egun horrelakoak berreskuratzea posible dela erakutsi nahi nuen”.
Banaketa oso azkar egiten duela dio. Eta deigarria dela. “Jendeak ikusten zaitu eta produktuaz gain, zerbait desberdina eskaintzen diezu. Oso pozik nago bizikletarekin”.
Coca-Cola bezalako marka handiekin lehiatzeko asmorik ez du Garcíak. Ekimenaren filosofia bestelakoa da. “Egia da desberdin ekoizten dudala eta ez dela enpresa handien parekoa. Baina ez zait ‘kontra’ hitza gustatzen, ez nuke esango masa ekoizpen horren aurka noala. Multinazionalez ari gara. Ni pertsona fisikoa naiz, ideia batekin, eta garrantzitsuena, benetako istorioarekin. Nire ekoizteko modua ahalik eta ekologikoena da, ahalik eta freskagarri osasuntsuena egiteko”.
Dioenez, azken hamarkadan jendeak bere burua zaintzeko duen gogoari segika sortu du freskagarria: “Kontsumitzaileak elikagai ontzia begiratzen du maiz, nondik datorren eta zein osagai dituen jakiteko. Merkatuan Korricolarirentzat lekua zegoela pentsatu nuen”.
Azpimarratu du freskagarriak etiketan daramatzan osagaiak dituela, ehuneko ehunean. “Sarritan ez da hori gertatzen”.
Izenari dagokionez, ‘k’-rekin idaztea erabaki zuen bertoko produktu gisa identifikatu zedin. “Bigarrena ‘c’-rekin utzi nuen ‘cola’ hitza argi ikusteko, ahalik eta jende gehien erakarri aldera”.
Ehundik gora bezero ditu eta askok eskaria bigarrengoz egin diote. Tabernak dira bezero nagusiak, baina badira elikagai dendak ere, harategiak esaterako. “Txakolina eta sagardoa bezalako produktuak saltzen dituzten dendetan euskal kola eduki nahi dute askok”, esan digu Garcíak.
4.000 botilarekin hasi zen eta orain beste 10.000 saltzeko bidean da. “Ezin naiz kexatu. Lasarte-Orian 40 taberna baino gehiagotan saltzen da freskagarria. Jendeak harridurarekin begiratzen zion edariari hasieran: euskal kola, zer da hori?”.
Santxo tabernan gorde ditu 4.000 botila hauek. Bertan egiten du lan Garcíak asteburuetan, eta jaso duen babesagatik eskerrak eman nahi dizkie, Korricolari saltzen lehenak izan baitziren.
Gaur gaurkoz bakarrik egiten du lan. Diseinu grafiko lanetan du laguna, Iñigo Alday iruindarra. Epe motzera begira, enpresa handitu eta zuzeneko edo zeharkako lanpostuak sortzea gustatuko litzaioke. “Dena ondo badoa negozioak jende gehiago beharko du. Iduri dezake Euskal Herriko merkatua txikia dela, baina ez da horrela”.
Publizitate kanpaina duela gutxi jarri du martxan –YouTuben duzue bideoa ikusgai– eta oraindik goizegi omen da balorazioa egiteko. Hala ere eta badaezpada, banaketa-enpresa batekin harremanetan jarri da dagoeneko. Ezin jakin zorterik izango duen, baina ilusioa bederen ez zaio falta.
Ur kontaminatua ur mineral eta ur natural gisa saltzen aritu dira urte luzeetan Nestlé eta Sources Alma multinazional frantsesak. Legez kanpoko filtrazioak, iturburuko ura txorrotakoarekin nahasi izana... kontsumitzaileen osagarria bigarren mailan jarri eta bere interes... [+]
Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.
Zuhaitza esnatzear dago, kimuak ageri dira adarretan. Gutxi falta da loraldirako, laster aro berria hasiko du, indarberrituta.
Estatu Batuen muga-zergak nahiko buruhauste ez balira, pasa den asteko albiste xalo samar batek dardara-uhinak helarazi ditu mundu-parte handi bateko otordu-mahaietaraino: Japoniako gobernuak bere arroz-gordekin estrategikoetako 210 mila tona merkaturatzeko agindua eman du,... [+]
Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]
Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]
Errezilera bizitzera joan eta sagarrondoak landatu zituen Satxa Zeberiok, Bio-K proiektuaren bultzatzaileak, duela zenbait urte. “Iritsi zen sagarrekin zerbait egiteko momentua, eta sagar zukua eta sagardoa ekoizteari ekin genion orduan”, azaldu du. 2015ean sortu... [+]
Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]
Otsailean, neguaren erdigunean gauden honetan, lehentasuna gorputza ondo ureztatua edukitzea da. Intxaurrondoa egiten ari den bezala: sustraiak neguan biltegi gisa erabiltzen ditu, sustrai motz eta lodiak behar ditu, ura eta lurreko mantenugaiak biltzeko.
Oporlekuekin soilik lotuko dituzte askok Balear Uharteak, baina agroekologiaren eta kontsumoaren bueltan mugimendu bizia dute Mallorca irlan: Associació de Varietats Locals de Mallorca (tokiko hazi barietateen elkartea) da horren adibide. Abenduaren hasieran, elkarte... [+]
Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.
Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diote, "Gazan egiten ari diren genozidioaren erdian eta... [+]
Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.
Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]
Getarian (Gipuzkoa) itsasoratu berri dute Euskal Herriko lehen itsas zabaleko arrain haztegia. 50 metroko diametroa eta 40 metroko sakonera duten bi kaiola jarri dituzte, eta itsasoko baldintzetara ongi egokitzen badira, aurtengo udan 50 hegalabur (atun gorri gisa ere ezaguna,... [+]