“Eraginkortasun handia jarraitzen du izaten telebistak”

  • Zaila da Ingrid Guardiolak egiten duen guztia hitz gutxitan laburbiltzea. Irakasle, programatzaile, ekintzaile, horiek eta gehiago ere bada. Baina telebistaz hitz egitera gonbidatu dugu hemen, ez alferrik Miniput izenekoaren antolatzaile baita, kalitatezko telebistaren erakusketa izan nahi duen jaialdia.

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zer da, egun, telebistan kalitatea?

Segun eta: politikariek aipatuko dute eraikuntza nazionala, linguistikoa edo komunitarioa; programatzaileek arrakasta edo audientzien eragina; profesionalek telebista hizkuntzaren ezaugarri formalez hitz egingo dute; analistek diskurtsoez... Kalitateak, niretzat, zerikusia du adierazpen askatasun eta diskurtsoaren autonomiarekin, edukien aniztasun eta sakontasunarekin.

Telebista eta kalitatea, gero eta bateragaitzagoak dira?

Gaurko telebistari gero eta gehiago kostatzen zaio arautik atera eta salbuespenetik lan egitea. Nagusi da korrekzio politikoa. Horrek dakar telebista –forma nahiz diskurtso aldetik– neutro bat, eta gero eta zailagoa izatea saioen arteko zein kateen arteko bereizketa egin ahal izatea. Ustezko adeitasun hori ez da kalitatearen sinonimo. Kalitate gehiago ekarriko lioke telebistari arriskuaren, askotarikotasun formal eta kontzeptualen alde egiteak, erantzunen alde baino galderen alde egiteak. Jendearen heziketaren parte litzateke hala, diskurtso, pentsamolde eta desberdintasunean eraginez.

Edonon bezala telebistan, arrakasta komertziala bilatzen da.

Arrakasta da Grial Santua, ez telebistari bakarrik, giza ekintza gehienei eragiten dien mito faltsu bat. Berdin dago enpresa bat bere erosleen menpe: bezeroak agintzen du beti. Sarri sakrifikatzen da exigentzia eta edukien ekoizpenaren askatasuna audientzia handiagoa lortzeko. Baina estrategia horrekin galtzen eta irabazten denaren balantza moduko bat egingo bagenu, askotan ikusiko genuke ez duela merezi. Gainera, eragin kuantitatiboa hartzen da kontuan bakarrik, ez kualitatiboa.

Ardura batzuk ere izango ditu telebistak, noski.

Komunikabide eta informazio iturri den heinean, gertaerak iritzietatik bereizteko ardura deontologikoa dauka, informazio oinarrituak hedatzekoa, pertsonen intimitate eskubidea errespetatzekoa. Eta inor ez diskriminatzekoa, genero, arraza edo kultura arrazoiengatik. Adierazpen, informazio eta independentzia askatasunaren oinarriari ere jarraitu behar dio, eta ekidin behar ditu enpresa, norbanako eta instituzioek informaziotzat zabaldu nahi dituzten publizitate ezkutu saiakerak. Baina, uste dut, telebista emankizunen zerrenda gizarte bat balitz, non saio bakoitzak klase sozial bat ordezkatzen duen, historiako eredurik desorekatuena litzatekeela.

Sarea ere hor dago, ikus-entzunezko edukien igorle nagusi.

YouTubek, adibidez, 1.000 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu, eta egunero milioika bideo erreproduzitzen dira bertan. Baina interneten garapenaren fase oso hasierako batean gaude oraindik. Ez da arraroa horregatik arinkeriarekin, animalia-samurtasunarekin eta tontakeriarekin lotutako eduki kitsch-ak biral egitea. Egia da estatistiken arabera ehuneko oso txiki batek ekartzen dituela ikus-entzunezko eduki propioak sarera, baina badira estatistikak aldatzen ari diren tresnak –Snapchat edo Instagram, esaterako–. Besterik da sortzen diren edukiak interes orokorrekoak ote diren, edo norberaren bizitzaren alde hutsalenekin lotutako arrasto nartzisistak.

Gero eta ohikoagoa da sarean programazio propioa osatzeko aukera. Igorle eta hartzailearen arteko muga lausotzen ari ote da?

Ez derrigor. Esango nuke beharrezkoa dela denok ahotsa izatea edo ordezkatuta sentitzea hedabideetan. Baina halaber komeni da halako eredugarritasun eta profesionaltasun bat diskurtso publikoaren eraikuntzan. Oreka bilatu behar da kultura edo telebistaren sarbide eta irekieraren eta ekoizpen exigente, oinarritu eta erroturiko baten artean.

Sarea hor dago, baina telebista ez da desagertu.

Eta ez dut uste desagertuko denik. Jatorrian telebista leku publikoetan ikusten zen Europan, pelikulak zineman ikusten ziren bezala. Hasierako emankizunetako asko kirol leihaketak ziren, edo ikuskizun handiak. Telebistaren ideia hori, nazio-ospakizunen hedabide gisa funtzionatzea, indarrean dago oraindik. Internetek ez du ordezkatu zuzeneko ospakizunen ideia, erritual berbera partekatzearen boterea eta lilura sentiarazten diena ikus-entzuleei.

Nahiz eta telebistak pasibotasuna sinbolizatzen duen, parte-hartzearekin obsesionatuta bizi garen garaiotan.

Atsegingarri zaigu oraindik sofan eseri, aurretik ezer itxaron gabe kate bat jarri eta kolpetik gustuko duzun film bat ikustea edo auskalo zergatik zure atentzioa harrapatzen duen saio batekin katigatzea. Telebista momentu jakin batean eskaintzen ari zaizunaren artetik baliozko zerbait aurkitzearen ideia ere erakargarria da. Eta, noski, deskonektatu nahi duten horientzat guztientzat, eraginkortasun izugarria jarraitzen du izaten telebistak, bere arruntasun etengabe berrituan.

Arduradunen esku

“Postmanek zioen ez dagoela hedabide arriskutsurik baldin eta bakoitzak dituen arriskuak ezagutzen badira. Gauza bera esan daiteke telebistaz. Noski, hedabide bakoitzak, bere izaera eta jarreragatik, funtzio batzuk –eta ez beste batzuk– betetzeko joera du, baina azkenean bere arduradunen esku dago. Langile eta zuzendarien esku dago, beraz, telebista lehen mailako tresna pedagogikoa izatea, Rossellini, Kluge eta Hughesek espero bezala; kaxa magiko bat izatea, Averty, Nam June Paik eta Chamorrok nahi bezala; edo arrazoi kritikoaren zerbitzura dagoen lanabesa, Berger, Farocki eta Brookerrek erakutsi diguten moduan”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Telebista
Oporretan mugikorretik deskonektatu, seme-alabek eskertuko dizute

Haur eta gazteek duten pantaila kontsumoarekiko kezka nagusi den garaiotan, fokua helduongan jarri eta familia guztiarentzako gomendio baliagarriak bidali dituzte Zurriola ikastolatik, pantailek ez ditzaten udako oporrak baldintzatu.


Plano aldaketa azkar asko dituzten marrazki bizidunen eragin negatiboa aztertu dute

Denbora laburrean plano aldaketa asko dituzten marrazki bizidunek, alegia erritmo azkarreko hiperestimulazio audiobisualak eragin negatiboa du umeen arretan, hainbat ariketa mental egiteko gaitasunean eta autoerregulatzeko ahalmenean, ikerketa batek ondorioztatu duenez.


Lodiek ez dute lekurik film eta telesailetan

Nahiz eta herritarren erdia baino gehiago "normopisua" delakotik gora egon, film eta telesailetako pertsonaien %3,3ak baino ez ditu gorputz horiek ordezkatzen. Apenas dagoen pertsonaia gizenik, eta dagoenean, sarri bere gizentasuna du trama nagusi, bereziki emakumea... [+]


Nerabeek ez lukete egunean ordubete baino gehiago igaro behar pantaila aurrean, ohartarazi dute

Espainiako Estatuko 12 eta 17 urteko gazteek sarean sei ordu baino gehiago pasatzen dituzte egunean, eta bost gaztetik batek pantailekiko menpekotasuna garatzeko arriskua du, dio Somos Conexión telekomunikazio kooperatibak. Udako oporretan haur eta gazteek pantaila... [+]


2023-05-12 | Sustatu
Casting deia musean aritzeko euskarazko telebista saio baterako

Kanaldude Nafarroa Behereko tokiko telebistak duela gutxi berritu du webgunea, eta hedapena zabaltzea erdietsi ere; eta orain beste mugarri interesgarri bat probatzera doaz: Mus lehiaketa bat telebista emankizun moldean antolatua. Bikote bila casting irekia deitu dute, Euskal... [+]


2023-05-05 | Euskal Irratiak
Etxeko telebistetara jauzi egin du Kanaldudek eta webgunea berritu dute

Kanaldudek internetetik gure etxeko telebistetara jauzi egin du. Oraindik goiti, Free, Bouygues eta Orange internet hornitzaileen telebista boxen bidez ikusten ahalko da. Orain lanean ari dira SFR-en bidez ere ikusi ahal izaiteko. Horrez gain, webgune berria estreinatu dute... [+]


Espazioa

Jai egunen bezperan lagun bat eta biok lortu dugu elkartzea pote bat hartzeko. Mahaian jarrita gaude, labur bada ere, gure azkeneko kontuez jarduteko. Lagun kutuna dut, baina gure bizitzengatik nahi baino gutxiago egoten gara.

Tar-tar goxoa darabilgu. Gutxira, gazte kuadrilla... [+]


Albistegiak

Aspaldian nengoen Teleberria ikusi barik, baina harira ez datozen arrazoiengatik parean tokatu zaizkit larunbat eta igande gauekoak. Eta argi geratu zait zergatik laga nion telebistako informatiboak jartzeari.

Duela urte asko oso gustukoa nuen albistegiak ikustea, baina... [+]


2022-11-08 | ARGIA
Sarean euskarazko edukiak kontsumitzeko gida

Euskarazko ikus-entzunezkoen presentziaren alde lanean ari den Pantailak Euskaraz ekimenak Pantailaldia deitu du azaroaren 11tik 18ra. Horren harira, sarean euskarazko edukiak kontsumitzeko dauden aukerekin gida bat zabaldu dute. Dozenaka aukera jasotzen dira bertan, eta... [+]


2022-09-05 | Sustatu
Boterearen Eraztunak telesaila euskarazko azpidatziekin estreinatu da

Gertaera nahiko azpimarragarria da, Boterearen Eraztunak telesaila euskaraz ere estreinatu duela munduan Amazon Prime Video plataformak. Streaming plataformen munduan, 2022 honetako fenomenotzat aurkeztu dituzte The Lord of the Rings / Eraztunen Jaunaren prekuela, eta... [+]


Euskarara bikoiztuko dute “The Lord of the Rings” telesaila

Amazon Primek kaleratuko duen telesaila inoiz eginiko garestiena da eta irailaren 2an izango da estreinaldia. J. R. R. Tolkien-en mundua berpiztuko du telesailak.


Haurren pantaila kontsumoa udan, aintzat hartu beharrekoak

Aisialdi orduak biderkatuta, haurrak entretenitzeko telebista eta tabletera jo ohi dugu udan. Pantailak kontsumitzeko moduez, mugak jartzeko zailtasunez, baliabide gisa saihestu beharreko uneez… hainbat gogoeta jaso dituzte Criar.cat-en eta hona ekarri ditugu.


Heartstopper telesailak agerian utzi du kolektibo oso baten “nerabezaro lapurtua”

Kritika eta publikoaren arrakastatik harago, Heartstopper telesailaren ikusle asko mezu bera uzten ari da sare sozialetan: belaunaldi berrientzat erreferente pozgarria dela bi mutikoren arteko lehen maitasun istorio ezti eta jostari hau, hainbeste eta hainbeste izanik... [+]


Eguneraketa berriak daude