argia.eus
INPRIMATU
Bizitza berrirantz pedalka
Jon Torner Zabala @jtorner 2016ko abuztuaren 01

1994ko genozidioan ia milioi bat ruandar hil ziren, eta hiru milioik egin zuten ihes herrialdetik. Gertaera tragiko hura du abiapuntu Tim Lewis kazetariaren lan zintzoak. Bizitza berri bati ekin nahi zion gerra osteko Ruandan bizikletak zein paper jokatu zuen kontatzen du, uztartuz kafe ekoizleen pedalkadak eta profesionaletara heldu den Adrien Niyonshutik emandakoak, besteren artean.

Libros de Ruta argitaletxeak plazaratu du liburua, Eneko Garateren gidaritzapean bidaia, literatura eta bereziki bizikletazaleen erreferente bilakatu dena. Dozena erdi obra argitaratu dituzte, baina ehunka gehiago aurki daitezke Interneteko katalogoan, euskarazko Jacques Anquetil, Ipar gazi hego geza eta Han goitik itsasoa ikusten da tartean.

Ruanda: La tierra de las
segundas oportunidades
Tim lewis
Libros de Ruta, 2015
304 orri