Luc Montagnier 2008ko Medikuntzaren Nobel Sariduna eta 300 mediku bildu ditu Homeopatiaren VII. Kongresuak Donostian. Homeopatiaren oinarriak ezagutarazi, hura zientifikoki frogatu eta zalantzak argitu dituztela kontatu digute Txusa Balbas eta Iñigo Altuna adituek. Balorazio positiboa egin arren, “eszeptizisten zauriak” aipatu dituzte behin eta berriro.
Homeopataren lan moldea zein da?
Txusa Balbas: Lehenik, kontsultara datorren pertsona nor den eta zergatik sufritzen duen jakiten saiatzen naiz, zerk eragozten ote dion bera den bezalakoa izaten. Homeopatia interesgarria da osotasunaren araua aintzat hartuta diagnosi eta tratamendu indibidualean oinarritzen delako: egoera soziala, bizipenak, elikadura eta abar. Horri guztiari emango zaio irtenbidea.
Medikuntza ulertzeko modu bat baino gehiago dago...
T. Balbas: Luc Montagnierrek gauza eder bat esan zuen elkarrizketa batean: “Beste zientzien ikuspuntuak onartzen ez dituena dogmatikoa da, ez da zientzia”. Zientziak ikuspuntu orori irekita egon behar du.
Iñigo Altuna: “Lau pertsonatik bat homeopatarengana joaten da. Oso gutxi dira homeopatiaren oinarriak irakurri eta konbentzituta datozenak. Medikuntza ofizialean soluziorik aurkitu ez dutenak dira gehienbat”.
Homeopatia sendagaia dela frogatu egin behar al duzue?
I. Altuna: Bai, azken aldian haren kontrako erasoak jaso eta sinesgarritasuna galtzen ari garelako. Kongresura, esaterako, medikuntza eskolatik zein Osakidetzatik ez da inor azaldu, eta instituzioetatik ere oso gutxi. Nobel Sariari apenas ahotsik eman zaion. Hedabideek ere eszeptizismotik lantzen dute gaia.
T. Balbas: Ez dugula zientifikoki demostratzen, iruzur egiten dugula, bezeroak tentelak direla, homeopatia ura eta azukrea besterik ez dela... Etengabe ari dira zabaltzen horrelako mezuak.
Zer dago horren atzean?
I. Altuna: Multinazionalen esku dago medikuntza. Industriak berdin egiten ditu aspirinak edo armak. Inolaz ere ez zaie komeni homeopatia bultzatzea. Europan %60 gehitu da sendagai homeopatikoen kontsumoa. Hor dago gakoa. Osasuna bigarren planoan geratzen da sarri.
T. Balbas: Ez ginateke harrituko eraso hauen guztien atzean denok ezagutzen ditugun sinadurak baleude: mutinazional farmazeutikoak, energetikoak edota arma trafikatzaileak. Finean, mediku batek zein interes izan dezake beste ikuspuntu batetik lanean ari den kide bati errespetua galtzeko?
Kongresuak, beraz, bultzada eman dizue.
I. Altuna: Moralki indar handia eman digu, bai. Homeopatiak medikuntzan lekua duela erakutsi dugu.
T. Balbas: Pertsona adimentsu batek beti egin behar du zalantza, gaiaz informatu eta gauza berriak probatu. Duela gutxi zirujauek ez zuten medikuntzan lekurik eta gaur ezinbestekoak dira. Alemania, Frantzia, Ingalaterra eta Suitzako ospitaleetan onartuta dago homeopatia.
Zeintzuk dira osasuntsu bizitzeko gakoak?
T. Balbas: Osasun egoeran kokatu eta hura garatu behar dugu, elikadura eta ohitura osasuntsuak medio: lasaitasuna, alaitasuna, bizitzeko gogoa... Medikuntza ez da bakterioa bilatzera mugatzen. Gizakiak bere buruarekin, inguruarekin eta naturarekin dituen harremanak behatu behar ditugu.
Ingurumena kaltetzen duten proiektuen aurrean laguntza tekniko, juridiko eta administratiboa eskaintzen du Sustrai Erakuntza fundazioak Nafarroan. Urteetako ibilbidea dute eta hamaika helegite eta informe osatu dituzte hainbat proiekturi aurka egiteko: AHT, harrobiak, zentral... [+]
“Etsaien nagusitasunaren eguna” Euskal Herriko langileriarentzat “borroka eguna" izatea eskatu du Jarkik. Borrokatzera eta kalera ateratzera animatu dituzte herritarrak, “burgesiaren interes eta jabetza erregimenaren” aurrean.
Geltokiko kafetegi bateko kristalak garbitzen ari zela, hiru metroko altueratik erorita zendu da 55 urteko gizona. Aurten Euskal Herrian lan istrupuengatik hil den 54. langilea izan da.
Mundu mailako inperioaren urbs estatubatuarra –eta haren periferiako lurbira osoa– Donald Trumpen bigarren agintaldirako kontuak ateratzen ahalegintzen ari garenean, tentsioak gorabidean jarraitzen du datozen lau urteetan, zalantzarik gabe, arreta-gune nagusietakoa... [+]
Urtarrilaren 1etik aurrera pentsioak %0,9 handituko ditu Frantziako Gobernuak, hasiera batean iragarri baino lehenago, 2025eko uztailera arte ez baitzuen asmorik pentsioak igotzeko, 4.000 milioi aurreztea helburu.
Azken hamarkadotan euskalgintzan jardun izan dut, dela helduen euskalduntzean AEKn, dela hizkuntza-eskubideen defentsan Behatokian, dela euskararen normalizazioaren alde Euskalgintzaren Kontseiluan. Den-denetan egokitu zait euskalgintza edota herrigintza auzitan jartzen zutenen... [+]
Pasa den urriaren 30ean, Portugaleteko Sastraka Gaztetxeko bederatzi lagun auzipetu zituzten. Handik egun batzuetara Portugaleteko kaleak hartu zituzten hainbat lagunek gaztetxearen defentsan. Bi egun geroago, fiskalak karguak kendu zituen.
Anbulantzien zerbitzua enpresa batetik bestera aldatzeak ez duela egiturazko arazoa konponduko eta “orain arteko pribatizazioaren bidean atzera egin eta anbulantzia zerbitzuaren publifikazioari” ekiteko eskatu diote langileek Eusko Jaurlaritzari, LABek antolaturiko... [+]
Modu iraingarri eta mespretxagarrian, komunismoari loturiko ustezko atxikipen-politikoak egozten zizkion, besteak beste, Guillermo Quindós egungo errektoreordeak eta Eva Ferreiraren hautagaitza zerrendan dagoen kideak hauteskundeetara aurkeztuko den beste taldeari,... [+]
Mailegu enpresa batek emakumeari "iruzur" egin diola salatu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, eta mobilizatzeko deia egin du Astrabuduako etxegabetzea gelditzeko. 10:30ean agertu dira segizio judiziala eta Ertzaintza etxegabetzea gauzatzeko,... [+]
Erreforma fiskalak jaso dituen neurriak aurkeztu dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek. EAJk eta PSE-EEk adostutako testuari, gainerako alderdiek zuzenketak egiteko epea ireki da orain.