Zein eskasak garen gure herrian kritikak onartzeko tenorean, eta “auto” aurrizkia ipiniz gero, are eskasagoak oraindik. Ezker edo eskuin begiratuta ere, berdin dio. Indian bezala, badira ukiezinak direnak gurean. Eta nonbait, ETB da horietako bat.
Orain dela egun gutxi Bilboko EITBko egoitza erraldoi hutsalean bilduta nengoen. Niretzat gordeko dut norekin. Hona, Berria egunkariak berriki argitaratutako audientzien gaineko artikulu baten harira entzun behar izan nuena: “Egia esan, periodiko hori itxiko balute ere, niri berdin”. Edo antzeko zerbait.
Latza da gero, Egunkaria-rekin gertatutakoa bizi ondoren, horrelako perlak entzun behar izatea. Eta hori aurpegira esanda. Auskalo koadrilan nolakoak botako dituzten. Gogoa sartu zitzaidan esateko, niri ere berdin litzaidakeela ETB ere itxiko balute. Horren ordez, ARGIArako artikulua idatzi behar nuela esan nion. Zeren eta oraindik ere ETB gurea, denona, behar lukeen zerbait bezala sentitzen dut. Baina, esadazue, ETB itxiko balute, benetan, zenbat lagun joango lirateke ixtearen kontrako manifara, antolatuko balitz?
Edozein enpresak zenbaki horiekin itxi egin beharko luke. Iruditzen zait ez garela guztiz kontziente gure diruarekin mantentzen
den enpresa dela.
Eta, baldin bagara,
berdin zaigula
Gure solaskidea hizketarako gogoz zegoen eta datu esanguratsu bat bota zuen, besteak beste. ETBren aurrekontuaren %78 egituraren mantenurako bideratzen dela, eta gainerakoa, %22, ekoizpenerako. Ni letretakoa naiz eta zenbakiak ez dira nire arlokoak, baina zerbaitek esaten dit portzentaje horietan desoreka izugarria dagoela. Edozein enpresak zenbaki horiekin itxi egin beharko luke. Iruditzen zait ez garela guztiz kontziente gure diruarekin mantentzen den enpresa dela. Eta, baldin bagara, berdin zaigula.
Gaur goizean, gidoilari eta ekoizle batekin lanaz hitz egiteko bilduta, ezinbesteko gaia atera da: ETB. Bietako batek, ez dut esango nork, bota du: “Zertarako behar ditu ETBk 1.000 langile (inguru)? Erdiek edo, kalera joan beharko lukete”. Edo antzeko zerbait. Aspaldian, talde txikietan, entzundako lelo bera. Eta segidan gehitu du: “Baina hori esanez gero, neoliberal nazkagarriak garela esango lukete”.
Gure solaskideak, ETBkoak, gauza bera pentsatzen du, Euskal Herrian beste askok bezala, baina berak sindikatuak ditu aitzakia ezertxo ere ez egiteko.
Uste dut badela garaia dugun telebista eredua ezbaian jartzeko. Sortu zenetik hogeita hamar urte luze pasa dira, eta agian “komeni” da birpentsatzea egindakoa eta egiten dena ongi dagoen eta berdin segitzeko asmotan garen. Alegia, kritiko izan behar dugula, egoitza erraldoietako bulegoetako ateak betiko itxi arren.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]
Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]
Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.
Argazkilariaren lanari soraio,... [+]
Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]
Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]
Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]