Joan zaigu aurtengo Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren denboraldia. Benetan denboraldi gozagarria izan da, eta era berean, luzimendu gehiagorekin jo zuten azken saioan. Osagarri guztiek sortu zuten jakin-mina: Juraj Valčuha zuzendariak, Turingo RAIren Orkestra Sinfoniko Nazionaleko zuzendaria hain zuzen ere, Jennifer Koh biolin jotzaile estatubatuarrak, oso txalotua bere jaioterrian, eta egitarau kuttunak.
Leonard Bernsteinen Serenade obrak, tinbrika zoragarria izateaz gain, badu barruko kutsu intelektual bat. Esaten da konpositoreak lan hau egin zuela Platonen Oturuntza irakurri ondoren eta, horrela, Greziako bost pertsonaia ospetsuren maitasunari buruzko ideiak islatzen dira obraren bost mugimenduetan. Esan bezala, orkestrazio dotore eta delikatua du biolin eta orkestrarako maisu lan honek. Bakarlari gisa, Jennifer Koh biolin jotzailea aritu zen, eta publikoa zoratu egin zuen. Talentu ikaragarria du andre honek, eta jotzeko era biotuosistikoa, zalantzarik gabe. Halere, saio honetan, hotz utzi ninduen. Kapazitate tekniko eta, noski, interpretatzeko gaitasun aparteko horretatik ez ninduen gehiegi ukitu.
Saioaren bigarren zatian, XX. mendeko sinfonía zoragarrienetako bat oparitu ziguten Euskadiko Orkestrakoek: Sergei Prokofieven 5. Sinfonia si bemol maiorrekoa, op. 100 hain zuzen ere. Lan oparoa da alde guztietatik. Erritmika eroa, tinbrika guztiz distiratsua; obra disfrutagarria da goitik behera. Valčuha zuzendariak jakin zuen mugimendu bakoitzari berezko karakterea ematen. Lehenengo mugimendua, Andantea heroiko eta noblea iritsi zitzaigun; bigarrena, Allegro moderatoa, aldiz, jostalari eta ironikoa; Adagio hirugarren mugimendu lirikoan ederki islatu zuten crescendo makabroa, eta azkenik, Allegro giocoso bukaerako mugimendua, koloretsu, erritmiko, eta Prokofievek hainbeste maite zituen disonantziez betea entzun genuen. Nabaria da Juraj Valčuhak ezagupen sakona duela Prokofieven soinu munduaz. Halaxe frogatu zuen saio eder honetan eta halaxe gozatu genuen.
Bernstein eta Prokofiev-en obrak, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Juarj Valčuha. Bakarlaria: Jennifer Koh (biolina). Gasteizko Principal Antzokia; ekainaren 16a.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2023ko otsailean irakurri nuen berria prentsan, eta triste geratu nintzen, ezustean harrapatu eta zer pentsatua eman baitzidan. Azpeitiko Jostaldi Kirolak Erdikaleko denda itxi egingo zuten, 48 urteko ibilbidearen ondoren.
Denboran atzera bidaiatu arazi zidan horrek. Makina... [+]
Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]
Urtarrilaren 20rako bidea. Donald Trump urtarrilaren 20an izendatuko dute AEBetako presidente. Demokraten aldeko elite ekonomikoak hainbat aldiz saiatu dira Trump hiltzen. Lortuko al dute helburua urtarrilaren 20a baino lehen? Hortaz gain, guda fase berri garratzagora eraman... [+]
Iratzarri ginelarik, kulturalki eta administratiboki, paisaiak hiru abiadurako deserri bat erakusten zuen.
Kulturari dagokionez, hori baieztatzeko –berriro– aukera eduki nuen joan den azaroaren 14an, Ortzaizeko Menta liburu-denda goxoan. Hara bildu ginen... [+]
Elurrak lurra ezkutatzen du, baita laketu nahian dabiltzanen izakiek utzitako arrastoak ere. Elurraren edertasunaren azpian denbora dago, urteak, belaunaldiak, efemerideak, hitzorduak; baina denborak aurrera egiten duenean esan gabeko hitzak agertzen dira lehenago edo geroago... [+]
Munduarenak ere egin du, sinbolo bat delako aspaldi, zeren eta historian lehenago ere egin dira genozidioak eta egingo dira gehiago (zorte txarra, aizu, han jaiotzea egokitu zaizu), baina Palestinarenak ezaugarri bereziak ditu:
Usaian bezala, agertu ziren baratze zokotik, Mercedesa pasaiaren erdian berean aparkaturik, errotak ez zikintzeko belar eta istiletan, eta jin ziren atarirainoko bidexkan gaindi, triki-traka, plater handi bat eskutan. Usaian bezala, ageri zen la bûche prestatu zutela... [+]
Udazkena amaitzen den ber, Euskararen Egunean, euskararen urtaroan edo Durangoko Azokan beleak agertzen dira. Euskararen erabileraren inkesta soziolinguistikoen emaitzez jakitun, "politically correct" ariketak ez du inor harritzen jada. Ttattarrik gabe, cool eta irria... [+]
2025erako teknologia aurreikuspenen azterketa arina egin dut. Urtero bezala, medioetan 2025ean teknologiak ekarriko duenaz hitz egiterakoan diskurtsoa oso antzekoa da. Teknologiaz idazten dugun askok badugu etorriko denarekiko gehiago jakiteko larritasuna, berria aurreratzeko... [+]
Gabonetan liburu berri bat utzi dute mesanotxean. Etxearen filosofia eta poztasunari buruzkoa, Emanuele Cocciak berriki idatzia. Coccia, filosofo italiarra, ezaguna egin da landareekin ditugun loturak ezagutarazten planeta osasungarri bat eraikitzeko bidean, eta esanguratsua da... [+]
Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]
Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]
Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]
Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]