Gorka bereziartua ARGIAko kazetariari egin dio eraso oraingoan Ertzaintzak, Gipuzkoa Zutiken batzar baten nondik norakoak jasotzen ari zela. Grabatzen ari zela hurbildu zitzaion ertzain bat eta bere lana egitea eragotzi zion, kamara kentzeko ahaleginean lurrera botaz eta, galtzak eta jertsea apurtuz. Erasoaren aurrean, kazetaria zela argi adierazi zion Bereziartuak ertzainari, baina horrek ez zuen honen oldarra gerarazi. Bai eragotzi zuen, ordea, kazetariak bere lanarekin jarraitu ahal izatea, gertatu zena guztiz jasotzeko aukera barik utziz. Ertzaintzak eta Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak, beraz, bi galdera sinple erantzun beharko lituzkete: bat, zergatik zapuztu zuten Bereziartuak gertakariez informatzeko duen eskubidea? Bi, zergatik hain era bortitzean?
Ez dut erantzun egoki baterako esperantzarik, ordea. Lander Arbelaitz ARGIAko kazetariak antzeko egoera bat jasan zuen 2013ko apirilean –are eta bortitzagoa– Donostiako herri harresiaren gertakizunen berri ematen ari zela. Gero Rikardo Arregi Saria jaso zuen lan harengatik. Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean argi erantzun zion Iñigo Iturrate jeltzaleak: “Ertzaintzaren jarduera eredugarria izan da”. Esperantzarako zirrikituak, aldiz, beti utzi behar dira irekita, batez ere Herrizaingoan agintzen duen alderdi bereko kide ugarik oso bestelako iritziak dituztelako informazio eskubideaz.
Maiatzean eman zion Bizkaiko Diputazioak saria Radio Euskadiri, honek bere 70 urteko ibilbidean “askatasuna eta pluralitatearen alde” egindako lanagatik. Bidezkoa eta logikoa den legez, EITBko goi kargu batek pozik hartu zuen saria: “Radio Euskadiri esker, beren egoera fisikoa arriskuan jartzen duten pertsona askoren lanaren ondorioz, informazio askatasuna eta ideien askatasuna etxe guztietara iristen da”.
Kendu aipatu irratiaren izena eta jarri edozein komunikabiderena. Informazioa askatasunean sinesten duen edozeinek sinatzeko modukoa da esaldia. Baina ARGIAko kazetariari ez zioten utzi bere ikus-entzunezko lanarekin etxe guztietara iristen. Zergatik? Zein kalte egiten zion Ertzaintzari? Edo akaso galdera bestelakoa izan behar da: zein kalte egiten zion botereari?
Ertzaintzak eta haren arduradun politikoek erantzun beharko diote horri, baina bistan da herritarren askatasunari guztiz lotua dagoela eta berau etengabe ari dela bortxatzen Ertzaintza –eta Donostiako Udaltzaingoa– Gipuzkoa Zutik mugimenduari dagokionez. Bereziartuari gertatutakoa larria da askatasunen ikuspegitik, baina hori bezain larria da herritarrak baimenik eskatu gabe ezin batzarrik egitea Diputazio aurrean –edo haiek erabakitzen duten espazio publikoan– eta Ertzaintzak identifikazioaren aitzakian, batzarra eragozten saiatzea.
1992an Corcuera Legea abiarazi zuen izen bereko PSOEko ministroak. Besteak beste, poliziak herritarrak edonon identifikatzeko atea guztiz ireki zuen. Eskubideetan atzera egin zen nabarmen, hala baloratu zuten alderdi guztiek, PSOEk izan ezik. Gerora, Mozal Lege ospetsuak informazio eskubidea polizien erabakiaren esku utzi du: poliziak nahi badu grabatzen da, bestela ez. Hori gertatzen ari da Gipuzkoa Zutiken, izan kazetari edo izan herritar –nork zehazten du kazetari izatea zer den?–, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak batean bai eta hurrengoan ere bai grabaketak egitea debekatzen dituztenean. Mozal Legea ere atzerakada handia dela iritzi diote ia denek, salbu eta PPk eta poliziaren hainbat sindikatuk. Ertzaintzaren kasuan Erne presionatzen ari da Mozal Legea aplika dadin. Eusko Legebiltzarrak eta Gipuzkoako Baltzar Nagusiek, ostera, lege horren aurkako ebazpenak onartu berri dituzte. Orduan, nola uler liteke Legebiltzarrean aurka egotea eta gero kalean indarrean jartzea?
Herritarren, kazetarien eta oro har gizarte zibilaren zaintza barik, eskubideak urardotzeko joera etengabea da boterearen aldetik. Horregatik da hain garrantzitsua Bereziartuak erabiltzen zuen mugikor hura, eta Ertzaintzak ere gogoz kendu nahi izan ziona.
France 3 Euskal Herri telebista katea apalduz doa. Kate horretako kazetari eta langileek jakin berri dute berriz ere programazio eta finantzaketa apaltze bat pairatuko dutela. Egun oroz, zazpi minutuko berriak eman izan dituzte, baina iragan udatik bi minutuz murriztu zieten... [+]
Bideoak erakusten du nola CNN telebista kateko nazioarteko buru Clarissa Ward kazetaria ari den sartzen Siriako kartzela sekretu batean, eta nola grabatzen den preso bat askatzen duten unea.
Elon Musken presentzia hedabideetan gora doa, suziri baten moduan, Etxe Zuriko lorategian lurreratu ostean. Lortzen ari den botereaz eta influentziaz asaldatuta omen daude beste botere batzuk eta, bere eragina gutxitzeko asmoz, X sarearen kontra kargatu dute. Azken asteetan The... [+]
Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]
Ikusle euskaldun gehien biltzen dituen katea da ETB2, datuen arabera. Aldatu Gidoia mugimenduak agerraldia egin du Bizkarsororen kontraprogramatzearen harira. Salatu dute askotan ETB1 lehian sartzen dela ETB2rekin, eta "herritar guztiak eta publiko bakarra helburu izango... [+]
Irutxuloko Hitzak asteartean parte hartu zuen Hordago - El Saltok antolatutako mahai inguruan, Hibai Arbide, Lucia Mbomio, Xalba Ramirez eta Miriam Najibi kazetariekin.
Opari hau ez da izango momentuan ireki, gozatu eta egun gutxian bazter batean geratuko den horietakoa. Urte osoan gozatzeko zerbait ariko zara ematen, astero helduko baitzaio etxera aldizkari bat.
Pobretuak kriminalizatzeko Jaurlaritzaren politika albiste izan da, berriz ere, azaroan. Salaketa anonimorako postontzia sortu du Lanbidek, herritar zintzoek Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten herritar potentzialki iruzurtien “jardun irregularren edozein... [+]
Munduaren egoerak ez du gogo handirik pizten bere berri izateko. Niri, behintzat. Ez dakit adina den edo darion kiratsak moteldu ote duen berarekiko jakin-mina. Jakin badakit ez dela garai kontua soilik; alegia, udazkenak eta negu hasierak barrura begira jartze hutsa.
ETB1ek Bizkarsoro filma estreinatu zuen Euskararen Egunean iluntzean. ETB2ri aldi berean gaztelaniazko azpidatziekin ematea proposatu bazioten ere, kate horretan Tasio eskaini zuten gaztelaniaz azkenean, eta horrek haserrea sortu du euskaldun askorengan sareetan.
Azken asteotan esku artean ibili ditut honako bi liburuak: Euskararen gogoetagunea (Euskaltzaindia, 2024) eta Mariano Ferrer, el periodismo reflexivo. Kazetaritza eta konpromisoa (Erein, 2023) . Irakurri dut euskaldunen %42,2k ikusten duela ETB1, eta %20,6k irakurtzen duela... [+]
2023an ezagutu genuen Solway Investment Group multinazional suitzar-errusiarraren boterea noraino iristen den. Guatemalan duen Fenix meategiaren gehiegikeriak agerian uzten zituen ikerketa baten berri eman zigun Prensa Comunitariako kazetari batek, eta elkarrizketa hori [+]
Azken asteotan esku artean ibili ditut honako bi liburuak: Euskararen gogoetagunea (Euskaltzaindia, 2024) eta Mariano Ferrer, el periodismo reflexivo. Kazetaritza eta konpromisoa (Erein, 2023) . Irakurri dut euskaldunen %42,2k ikusten duela ETB1, eta %20,6k irakurtzen duela... [+]