Saria potoloa zen, 5.000 eurokoa, eta lehiakide biren artean genituen zalantzak… Bataren maketa entzutean, neuri egin zitzaidan Belakoren oso kloniko, klonikoegi. Gainera, ingelesez abesten dute eta herri berekoak dira. Baina gero, zuzenean, sekulako maila eta nortasuna erakutsi zituzten, maketan zegoenetik askoz haratago ailegatuta.
Epaimahaikideon deliberazioak sekretuak izaten dira, noski. Tira, honezkero txibatu dizuet lehen kontu irregularretariko bat: Gaztea Maketa lehiaketan euskaraz abestea meritutzat hartu izan dela.
Ez dut errieta handirik espero zuzendariarengandik, ondotxo dakielako bereziki disfrutatzen dudala Gaztea, oro har, defendatzen, eta egin egingo nukeela gurean hain ohikoak izaten diren kultur ez transgenikoaren aldeko edozein biltzarretan.
Eta bestea –ez dezagun haria gal– Bilbo aldeko rapera jenial bat izan zen. Euskaraz oso ondo, espainolez hobeto, eta ingelesez ere, itxuraz, arazorik gabe aritu zena kantutan, orain ragga aldera, orain diva soul, orain jostarin, kasu guztietan dantzan ezin askeago bezain natural eginez.
Uau, ataka gaitzean ginen epaimahaikideok…
Hona hemen, desestimatu genituen gainerako hiru finalistak:
Donostiatik etorritako hirukote bat, maketan preziosista sentitu genuena –Allah Lahs?– baina zuzenean askoz soilago aritu zena, halako post-grunge intenporal bat beste barik eginez, ingelesez.
Donostiatik etorritako bakarlari bandadun bat, txeloak eta pianoa barne, nagusiki ere ingelesez abesten duena, eklektizismo seventies baten barruan, folk-rocketik orduko soul zurira eta alderantziz, demagun Rufus Wainwright bezalakoen eremuko dunak.
(Bide batez, bururatu zitzaidan hirurogeitamarreko hamarkada izan zela lehen hamarkada eklektikoa rock-musikan, demagun Roxy Music edo Talking Heads).
Hiru: arnasgunerik ez-transgenikoenetatik talde bat eta bakarra ailegatu zitzaigun, entzuleen saria jaso zuena ere, eta hasi eta buka euskaraz abesten zuen, baina guri, estilistikoki, alde handiz desfasatuena iruditu zitzaigun, errail bakarreko metal eta hardcore estiloen arteko intsistentziagatik.
Arnasguneetan gertatzen ari dena eta gune trasngenikoetan gertatzen ari dena, ia-ia antagoniko dira estetikoki.
Amurrion, Lorea Agirrek esan zuen nahiago duela semeak La Basu entzutea, Xabier Lete nor izan zen –eta nor den–jakitea baino. Tira, gutxi gorabehera esan zuen arestikoa, Aiaraldean antolatutako Jalgi jardunaldietan. Bat nator guztiz. Azkenean, gure epaia lehen taldearen aldekoa izan zen, baina zuzendariak sujeritu zidan neska rapera oso kontutan izango dutela aurrerantzean. Gurasoon arteko konplota beraz, euskal hip-hopa gure seme-alaben artean zabalduko bada.
Gaztea Maketa lehiaketaren finala maiatzaren 27an jokatu zen Bilboko Kafe Antzokian. Anerguria, Pet Fennec eta Dekot izan ziren hiru finalistak eta Dekotek irabazi zuen. GazteBizHitza saria irabazi zuen Katez taldeak ere bere kantua jo zuen, hala nola entzuleen artean boto gehien jaso zituen bigarren taldeak, Eraulek.
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.
HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.
TU-K
Non: Ahotsenean (Plateruena, Durango)
Noiz: Abenduaren 8an
-----------------------------------------
Bufandak, aterkiak eta begi-zuloak ditu abenduaren 8ak Durangon. Azokaren azken egunari igande eguerdia eta negu giro sarkorra gehitu zaizkio eta erdi hutsik daude... [+]
Anari + Belako
Noiz: abenduaren 5ean.
Non: Iruñeko Zentral aretoan.
-----------------------------------------------
Gogoan dut Erasmuseko lehenengo hilabetean ikusi nituela aurreneko aldiz Belakokoak zuzenean. Ez nintzen haiek ikustera joan, azkenean bertan behera... [+]
Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]
Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]
Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.
---------------------------------------------
Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]
UGER
Noiz: abuztuaren 11n
Non: Santa Klara ermitan (Ondarroa)
--------------------------------------------------------
Sargoriari bizirauten saiatzera egin dugu kostalderantz, husten zihoan hondartzan bainua hartu, afaldu eta Santa Klara eguneko kontzertuak... [+]