Antzinako gariak berreskuratzen


2016ko ekainaren 08an

Nekez pentsatu izan zuen Víctor García Torres errotariak duela 30 urte seme eta alabei egiten zizkien papiletatik egun proiektu sendo den ekimena aterako zenik: Triticatum. Antzinako gari barietateen berreskurapena ardatz hartuta, apirilaren 21ean Zarauzko (Gipuzkoa) Lakari kooperatiban izan zen Gironako errotaria hitzaldia ematen, Hazizaleak elkarteak antolatuta. “Errota txiki bat utzi ziguten etxean, eta gari, arto edo garagarrarekin papilak egiten genituen. Lagunak hasi ziren haientzat ere eskatzen, eta horrela hasi ginen pixkanaka”, kontatu du Garcíak. Erabiltzen zituen irinak nondik zetozen jakiteko gogoa piztu zitzaion, zein garitatik ateratzen ziren, zein motatako gariak zeuden, zein ezaugarrirekin, eta abar.

Galtzen utzi gabe

Triticatumen helburu nagusia antzinako gari barietateen prospekzioa egitea da, horiek erabat galdu baino lehen. 400 barietate baino gehiago identifikatu dituzte urte hauetan guztietan, eta horietako askorekin frogak egin dituzte haien ezaugarriak ezagutzeko eta horiekin ogiak egiteko aukera aztertzeko. “Dokumentazio lana egiteaz gain, badugu lorategi botaniko bat gari barietateen ugalketa egiteko”. Barietate bakoitzaren ezaugarri agronomikoak aztertzen dituzte Triticatumen: gaitzei zer moduz erantzuten dieten, belarrarekin ongi lehiatzen ote duten, ontze zikloa, altuera, galburuaren forma... Lortzen dituzten arto barietateekin hazien bankua ere osatu dute elkarteko kideek.

Egungo ekoizpena, produkzio industrialaren menpe

Garcíak azaldu duenez, “antzinako gariak ogi on bat egiteko gariak ziren, Mesopotamia garaitik zetozenak, oinarrizko elikagai osasuntsua egitekoak”. Alderantziz, egun ekoizten diren gari barietateak produkzio industrialera begira aukeratuak dira: milaka kilometro egiten dituzte gugana iristeko, nitrogeno eta aditibo sintetiko ugari erabiltzen dituzte lurretan, gaitzak eta ekiditeko produktuak erabili behar izaten dituzte...

Tokiko gari barietate zaharrek, berriz, mendeetan klima horretara “ohitu” egiten dira, gaitzei eta belarrari errazago aurre egiteko gaitasuna hartuz. “Penintsulako zonalde bakoitzean bere gari barietateak landatu izan dira; horrek badu hurbiltasunaren eta bidezko merkataritzaren balio erantsia”. Egun kontsumitzen den irina ekoizpen kostutik behera dagoela azaltzen du Garcíak, eta noski, jatorrizko herrialdeko laborariei oso gaizki ordaindua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzea
Baserritarren oporrak

Baserritarrek badute oporrik? Galdetu dute eskolan. Ezezkoa erantzun dute ikasleek. Orduan, egunero lanean, baserritar izan nahiko zenukete etorkizunean? Eta inork baserritarra izan nahi ez badu, nork egingo du guretzako janaria? Airean gelditu da galdera.

Pertsonaren osasun... [+]


2024-08-12 | Estitxu Eizagirre
Baratze-oihana
Bizitzaren ederra lantzen buruaskitasunerantz

Odei Etxeberri Bimboire, Gorka Roca Torre eta beraien seme Oihan eta Miru buruaskiak dira elikaduran. Horretarako, aztertu behar izan dute gorputzak zer elikagai eta zein kopurutan behar dituen; horiek zein janaritan dauden; urtaro bakoitzean horiek denak eskuratzeko zer landu... [+]


“Eskolan ortu xume bat lantzeak testuingurua ematen digu planetan ditugun arazoez aritzeko”

Gasteizko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako baratzeak ikertu ditu Iratz Pou EHUko ikasleak. Zenbat eskolek dute ortua? Nolako erabilera ematen diote, zein helburu eta asmorekin? Probetxu pedagogiko eta didaktikoa ateratzen al diote baratzeari? Pourekin eta Igone Palacios... [+]


Agenda batek hainbeste joko eman zezakeenik

Nork bere baratzea gehiago ezagutzeko tresna da agenda hau, agenda arrunt baten eran oharrak apuntatzeko erabilera izateaz gain, landareekin egiten ditugun lanak apuntatzeko ere prestatuta dagoena”. Halaxe definitu du Jakoba Errekondok, irakurle, zazpigarren urtez... [+]


Sendabelarrek espazioa merezi dute

Azaroak 26, larunbata. Ordurako bete da Hernaniko Plaza Feministako aretoa. Eta sarri ez bezala, ordurako hasi da Garbiñe Larrea Iturralderen azken liburuaren aurkezpena. Han da bera, landareen babesean, hamabi sendabelarrez osatutako palaxuaren atzean. Iridiologo... [+]


2022-09-30 | ARGIA
Iker, hamar urte baratze ekologikoa lantzen
“Ematen du gure agintariek Food For Future eta proiektu hidroponiko eta galaktikoetan jarria dutela begirada”

Baratze ekologikoen kostu prezioak eta lan baldintzak ikertu ditu Duina lanketa kolektiboak. Azterlan honen emaitzak aurkeztu ditu Biolurrek irailaren 27an eta bertan irakurri zuen honako testua Ikerrek. Bera, beste hamar baratzezainekin batera aritu da bere eguneroko jardunaren... [+]


2022-09-30 | Estitxu Eizagirre
Biolurren "Duina" ikerlana
Zein da barazki ekologikoen kostu prezioa?

Biolur nekazaritza ekologikoaren aldeko elkarteak "Duina" izeneko lanketa kolektiboaren ondorioak aurkeztu ditu. Baratze ekologikoen ekoizpen kostuak eta lanorduak zehatz ezagutzeko Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 baratze proiekturen datu xeheak jaso dituzte. Ondorioetako... [+]


2020-11-18 | Aritz Galarraga
HUMANITATEAREN UNE GORENAK
Baratze bat

Hiri handitik ezin ateratzeak ernatu du nigan berde behar bitxi bat, orain artean sekula ezagutu gabea. Ados, beti izan zait atsegingarri berdetasuna begiestea mendian, basoan, golf zelaian, baina oraingo hau da, seguru obligazioak behartua, ia-ia bitala, arnasten dugun airea... [+]


2020-04-29 | ARGIA
300 entitatek autokontsumorako baratzeetan aritzeko baimena eskatu dute Nafarroan

97 udalek, 36 kontzejuk, udalaz gaindiko 5 erakunde publikok, landa-garapeneko 3 taldek, 18 alderdi eta talde politikok, 2 sindikatuk, Nafarroako osoko 158 elkarte eta kolektibok eskatzen diote Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzari garai honetako nekazaritza-lan... [+]


Nafarroako baratzeetan aritzeko traba ugari

Espainiako Gobernuko Nafarroako ordezkaritzak oharra bidali die udalei. Bertan adierazitakoaren arabera, nekazariek beren herrietan edo albokoan dauden baratzeetara joan ahalko dute, "betiere elikagai hori biziraupenerako ezinbestekoa bada".


2020-04-14 | ARGIA
Autokontsumorako baratzeetan lan egin ahal izateko kanpaina abiatu dute

Konfinamendu egun hauetan, zalantza sortu da autokontsumorako baratzeetara lanera joaterik ote dagoen. “Baratzeak aisialdirako eta entretenimendurako leku soiltzat hartuz ari dira arauak interpretatzen, gizartean eta lurraldean duten eragina eta garrantzia kontuan hartu... [+]


Balkoian bezala leihoan janariak erein eta landatu: biba erresilientzia!

Koronabirusaren kontrako gerra, Covid-19ak ekarritako krisia, 2020ko Larrialdi Handia, etxe guztiak presondegi bihurtu zireneko urte hura... ez dakigu nola deituko dioten gaur bizi dugun emerjentziari. Naturak, bitartean, bere zikloekin aurrera darrai lasai ederrean,... [+]


2019-01-25 | Garazi Zabaleta
Baratzeko uzta “gastroeskola” ere bada

Zazpi urte inguru daramatzate Busturialdeko (Bizkaia) Ortutik Ahora proiektuko kideek kontzientziak eta dastamenak astintzen. “Elikadura ikuspegi agroekologikotik lantzen dugu”, azaldu du Sergio Gonzalez Sanchez proiektuko kideak. Beren jarduna hiru ataletan banatzen... [+]


Gilles Clement. Erresistentzia baratzetik
“Bizidunek gauean asmaturikoa ulertu behar dugu egunero baratzezainok”

Baratzeari begiratzeko molde berri bat plazaratzen hasi zen Gilles Clement duela 25 urte. 1991n argitaraturiko Le jardin en mouvement (Baratzea mugimenduan) liburuarekin bazterrak inarrosi bazituen ere, laster arrazoia eman zion denborak. Orduz gero, erresistentziarako teoriak... [+]


Eguneraketa berriak daude