Ongi pasa eta baliatu, baina ez zaitzala pantailatxoak jan

Internetek aspaldi zabaldu zion munduko leihorik handiena herritarrari eta aisialdia ez da iraultza horretatik kanpo geratu. Azken urteetan, hala ere, teknologia berriek beste milaka leiho txiki zabaldu dituzte bizitzako ia alor guztietan eta gainera, sare sozialen bidez, hori guztia partekatzeko aukerarekin. Ondorengo lerroetan mendian, bizikletan, itsasoan eta aisialdiko beste hainbat alorretan erabili daitezkeen aplikazio eta guneak aipatzen dira. Geolokalizazioa da horietako askoren oinarria. Edozelan, tresna hauek erabiltzen dituzten mendizaleetako batzuk ohartarazten ari dira jada adi ibiltzeko, inguruneari baino pantailari begira denbora gehiago pasatzeko arriskua hedatzen ari dela.

Wikiloc, milioika ibilbide

Aire librean egiteko kirol edo jardueretarako ibilbideak partekatzen dira bertan, guztiak geolokalizazioa erabilita. Mendian, espazio naturaletan edo errepidean egindako ibilbideak dira, oinez, korrika, bizikletaz, eskiz, raketez edo motoz egin daitezkeenak. Ia 2 milioi pertsonak partekatzen ditu munduko osoko 4,5 milioi ibilbide eta 7 milioi argazki. Google Maps edo Open Street Mapen gainean dago eraikia eta ibilbide bat nahi diren GPS markekin hornitu daiteke, aldi berean amu gisa edo ibilbidea lagungarri egin dezaketen argazkiak gehituz.

Orux Maps, internet gabe

Mapen gainean GPSarekin ibili eta gure ibilbideak egiteko beste aplikazio bat da. Bere ezaugarri garrantzitsuenetakoa da off-line ere erabili daitekeela, hau da, ez dela internet konexiorik behar berarekin aritzeko; horrexegatik, askok deitzen diote mendizalearen GPSa. Bere mugarik handiena, alabaina, sinplea da, mendian bederen: bateriarekin dabilela eta hau agortu egiten dela; bistakoa bai, baina oso kontuan hartzeko, batez ere mendian egunak egin behar direnean.

GPS Status, lagungarri

Kontrakoa saltzen den arren, teknologiaren mundua ez da biribila beti. Esaterako, erabiltzaile asko kexu da Android sistemak GPS konexioetan eman ohi dituen arazoekin. Bada, honetarako ere bada konponbiderik aplikazioetan, adibidez GPS Statusekin. Aplikazio honek, funtsean, GPSarekin azkarrago konektatzeko aukera ematen du. Horrez gain, baditu hainbat tresna, esaterako, iparrorratza, nibelatzaileak edota gure posizioa partekatzeko aukera.

Layar, errealitate areagotua

Iraganean, aplikazio hau beti egon da lotua etorkizunarekin –batez ere zinemaren bidez–, baina badira urteak bertan dugula,  egungoa da; hori bai, azken bizpahiru urteetan asko zabaltzen ari da. Funtsean, errealitatea “handitzen” du, hau da, gure mugikorrekin –telefonoekin, tabletekin…– zerbait enfokatzen ari garenean toki horrek duen informazio birtuala eskaintzen digu. Bi irudi gainjartzen ditu, lehendik landua dagoena eta gu hartzen ari garena; irudi edo toki horrek aurretik duen informazio birtual guztia agertuko zaigu.

Alpify, segurtasuna

Aplikazio honekin jolas gutxi, baina hobe deskargatua izatea, erabiltzaileen segurtasuna handitzea baitu xede. Internet konexiorik gabe ere, mugikorraren koordenadak irakurtzen ditu eta 112 edo bestelako larrialdi zerbitzuetara konektatua dago. Erabilera sinplea da, aplikazioa eta smartphoneko GPSa aktibatua izan eta larrialdi egoeran botoi gorriari eman. Hobe erabili behar ez bada, baina badaezpada funtsezkoa da gainean eramatea.

Strava, korrikalari eta txirrindularientzat

Beste hainbatek moduan, aplikazio honekin ibilbideak partekatzen dira. Erabailtzaileek bi ezaugarri nabarmentzen dituzte: batetik, ibilbideak egin eta partekatzeko erraztasunak eta bestetik, lehia neurtzeko aukera. Norberak egindako denborak eta izandako errendimenduak zehaztasun handiz jasotzen ditu eta besteenarekin konparatzeko aukera ematen du, rankinak ere osatzeko aukera eskainiz. Kirol hauetan norberarekiko edo gainerakoekiko egun dagoen lehia ikusita, hobeto ulertzen da mundu horietan duen arrakasta.

Klasikoak, baina eraginkorrak

Snow Forecast eta Sur Forecast. Webgune sinpleak dira, baina zehatzak. Izenak dioen gisan, elur eta surfaren munduko eguraldi iragarpenak ematen dituzten webguneak dira. Zenbat elur egingo duen zentimetrotan, izotzaren altuera, haizearen norabide eta abiadura, olatuen tamaina… Surfaren kasuan gehitzen ditu norbera dagoen tokiko inguruetako hondartza eta surfa egiteko behar den oinarrizko informazioa. Blogak ere dozenaka dira, merezi du horietan arakatzea eta hauetan bai, teknologiak eman ezin dezakeen informazio ugari aurkituko daiteke. Pirinioetako eguraldia eta mendi eskia jorratzen duen bat, esate baterako, oso modan dago azken urteetan: www.lameteoqueviene.com, mendebaldeko Pirinioetako egualdiaz eta elurraren egoeraz halako zehaztasuna toki gutxitan eta, gainera, mendi eski ibilbide bikainez hornitua.


Azkenak
2025-01-13 | Gedar
Poliziaren errepresio bortitza Berlinen, Luxemburg eta Liebknecht omentzeko manifestazioan

Berlingo mobilizazio komunista tradizionala, Palestinarekiko elkartasunak markatua, bortizki zapaldu zuen Poliziak: kargak, ospitaleratutako zaurituak, atxiloketak, manifestarien inguraketa metro-geltoki batean eta abar.


Ahetzek auzapez abertzalea izanen du: Ramuntxo Labat-Aramendi

EH Bai koalizioak babesturiko Ahetzen zerrenda gailendu da bozen bigarren itzulian, joan den igandean, botoen %44 erdietsirik.


Presidente kargua hartu du Madurok, eta González oposizio burua ez da Venezuelan agertu

Irailetik Venezuelatik alde eginda egon ondotik, eta azken asteotan Hego Ameriketan kanpaina kutsuko bira egin ostean, hauteskundeetara aurkeztu zen Edmundo Gonzálezek hitzemana zuen Caracas hiriburuan agertuko zela Nicolas Madurok kargua hartuko zuen egunean. Bere... [+]


2025-01-13 | Jon Torner Zabala
Euskal Selekzioa Orain osatu da, Frantzia edo Espainiako selekzioei uko egiten dioten pilotariak babestea helburu

Lapurdiko Makean egin du Euskal Selekzioa Orain elkarteak lehenengo biltzar nagusia. Iazko udan Frantziako selekzioarekin jokatzeari uko egin ziotela iragarri zuten Ipar Euskal Herriko hamabost pilotarik osatzen dute gaur gaurkoz ekimena, zeinak helburu duen, besteak beste,... [+]


2025-01-13 | ARGIA
Gernikako entrenatzaile ohiaren aurkako epaiketa asteartean hasiko da

Fiskaltzak hamalau urteko espetxe zigorra eskatu du Mario López saskibaloi entrenatzaile ohiarentzat. Akusazio partikularrak hemezortzi urtekoa eskatu du. Gernika-Lumoko Sare Feministak elkarretaratzea deitu du Bilboko epaitegi aurrean. Lópezi 1998 eta 2001 artean... [+]


2025-01-13 | Gerardo Luzuriaga
Euskadiko Selekzioa?

Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]


Entzumen eta hizkuntzako irakasleen gaur egungo egoera kezkagarria eta horren ondorioak

Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]


ANALISIA
Justizia klimatikoa

Inor ez ala denok. Klima larrialdia inork ez pairatzeko aldaketak bideratu ezean, behintzat guztiek pairatu dezagula. Zuk –irakurle–, nik –Jenofa–, haiek –pobreak– eta haiek –aberatsak–. Satisfaziorik ez zidaten eragin Los... [+]


Omenaldia egin diote Txillardegiri, haren heriotzaren hamahirugarren urteurrenean

Hamahiru urte beteko dira asteartean, hilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela, eta hura gogoan, ekitaldi jendetsua egin dute Antiguako Gaskonia plazan. Urteroko legez, Txillardegiren senideak, lagunak eta euskaltzaleak elkartu dira bertan, Eta non du... [+]


2025-01-13 | Garazi Zabaleta
Urteaga-Urkulegi baserria
Barazki, fruitu eta haragi, dibertsifikazioa ekoizpenaren oinarri

Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]


2025-01-13 | Jakoba Errekondo
Ezin usainik hartu

Sudurrak egia dio. Zaila da sudurra engainatzea. Usaimena saihestea ezinezkoa da. Sudurretik garunerako lotura bidearen ikerketa zirraragarria, liluragarria, zoragarria da makina bat ikerlarirentzat. Usainaren eta memoriaren arteko zubia azkarrena ez bada, bizkorrenetakoa bai... [+]


Bagera, gu ere bai, gu beti pozez... angulak ez hainbeste

Duela 180 milioi urte Pangea kontinentea zatitu zenerako ikasia zuen aingirak Thetis itsasoa zeharkatzen. Ordudanik kontinenteak mugituz joan dira, eta aingira espezieak ezberdinduz. Jatorrizko arbaso beretik bereizi diren 20 aingira espezieen artean, gurea da, ibai-aingira edo... [+]


Eguneraketa berriak daude