“Osasungarriak ez ezik, sukaldaritzarako biziki interesgarriak dira intsektuak”

  • Entomofagia deitzen zaio intsektuez elikatzeari. Orokorrean, ideiak berak gohaindura sortu ohi digu mendebaldarroi. Alta, bi miliar (2.000 milioi) herritarren egunerokoaren parte izaten da elikadura-molde hori. Nazka sentimendu hori kulturalki eraikia dela dio Laura Shine quebectar ikerlariak. Sentimendu hori deseraikitzeko pausoa emanik, intsektujale sutsu bilakatu da.

“Intsektuen jateak sortu nazka kulturalki eraikia da. Ume batek txindurri bat ikusi eta dastatuko du, baina laster etorriko zaizkio gurasoak zikina dela erranez”.
“Intsektuen jateak sortu nazka kulturalki eraikia da. Ume batek txindurri bat ikusi eta dastatuko du, baina laster etorriko zaizkio gurasoak zikina dela erranez”.Jenofa Berhokoirigoin

Kilker baserri baten sorkuntzan parte hartu zenuen. Zer itxura du intsektu baserri batek?

Intsektuaren arabera forma ezberdinak daude. Hemen kilkerrak ala tenebrionen larbak ditugu usu. Ontzi batzuk dira; kilkerrei arrautza ontziak gehitzen dizkiegu, aztaparka igotzea gogoko dutelako.Tenebrionei barazki freskoak, aberedian dabiltzanez. Baserri bat badut sotoan eta irina, oroa, zahia eta barazki zurikinak ematen dizkiet, besterik ez.

Edonork ukan dezake baserria.

Bai, eta hori da interesgarria. Horma-armairu batean lekuño bat ukanez gero, eraiki dezakezu bat. Hiritarrek baserri bat behar dute, kutsadura dela-eta ezin dutelako edozein intsektu jan.

Gutxi kutsatzen duen ekoizpena da.

Tokian tokiko ekoizpena izanki, garraiorik ez du eskatzen. Ugaztunei alderatuz, berotegi efektuko gas gutxi eragiten dute. Ur eta elikagai arras gutxi eskatzen dute ere. Horrez gain, behargabeko xahutzerik ez da, maiz intsektu guztia jan daitekeelako. Idi ala zerri batekin ez da horrela, sekulako hondakinak daude.

Goseteari aurre egiteko aterabidea izan daiteke. Hori dio behintzat Nazio Batuen Nekazaritza eta Elikadurarako Erakundeak.

Ez da aterabidea, baina aterabideetariko bat izan daiteke. Ez dut mirakuluzko irtenbideetan sinesten. Maiz entzun izan dugu horrelakorik elikaduraren arloan, eta emaitza txarrak besterik ez ditu ondorioztatu. Tofuaz dena gauza on entzun genuen eta begira orain soja transgenikoen monokulturei! Trumilka ekoizten hasten bagara, arazoak ondorioztatuko ditu.

Interes finantzario bat ikusiz gero, kasu ez ote duten Monsantoren gisakoek ekoizpena garatuko.

Zurrumurruek diote jada horretan dabiltzala eta mentalitateak nahiko irekiak izatearen beha direla merkaturatzeko. Ekoizpen industrialaren garapenaren arriskua hor dago. Horregatik ditugu tokiko ekoizpenak bultzatu behar. Zergatik ez genituzke kolektiboki hiri mailako baserri batzuk garatuko? Elikadura burujabetzaren izpirituari segi doa proiektu hori.

Munduko Osasun Erakundeak ere entomofagia babesten du.

Bi miliar herritar dira intsektujale. Elikadura-molde hori goseteari lotu ohi dugu, baina ez, usu zaporeagatik dira sukaldaturik. Mendebaldeko kulturan murgildu nahian, praktika hori bazterrera uzteko joera dute maleruski. Horrek ondorio kaltegarriak ditu haien osasunean eta bizimoduan. Gainera, nekazaritza industriala esportaturik, pestizidaz estalirik dituzte eremuak. Beraz, entomofagiaren ikerketa gomendatzen du erakundeak, kultura gastronomiko  horrek arriskurik gabe jarraitu ahal izateko. Intsektu mota batzuen gainbeherari aurre egiteko ere balio luke. Zentzu horretan da goseteari aurre egiteko soluzio bat, argi delako ez garela mendebaldarrok elikadura eskasian kausituko.

Ezaugarri nutritiboak zein dira?

Kantitate bera hartuz, idikian bezainbat proteina duzu kilker batean, baina gizen arras gutxiagorekin. Proteina askodunak eta mineralez edota bitaminez aberatsak dira. Kostu ekologiko zinez apaleko elikagai aberatsa da.

Zer gustu dute?

Haragiak zer gustu duen galdetzea bezala da: okelaren arabera zapore ezberdinak ditugu. Txindurriak izugarri azidoak dira, erleen larbak oso azukretuak, kilkerrek berriz lur gustua dute, kakaoa eta onddoaren gisa. Osasungarriak izateaz gain, sukaldaritzarako biziki interesgarriak dira.

Bi miliar herritar intsektuak jaten eta gu berriz ideiak berak okaztaturik.

Gohaindura sentimendua unibertsala da, baina oinarrian kausitu gauzakiak dira kultura batetik bestera ezberdintzen. Mokordoen ala hilotzen gisa, gauzaki batzuek gohaindura sortuko dute ia kultura guztietan, babes forma bat dago horren oinarrian. Intsektuen jateak sortu nazka kulturalki eraikia da. Ume batek txindurri bat ikusi eta dastatuko du, baina laster etorriko zaizkio gurasoak zikina dela erranez. Intsektuak zikinkeriari eta osasungaitzari lotu ditugu, guztiak zare berdinean ezarriz; alta, hamaika izaera daude.

Alta, gure arbasoek jaten zituzten.

Erromatarren eta grekoen testu anitzetan agertzen da hori. Testamendu zaharrak finkatzen du zein intsektu jan daitekeen eta zein ez. Kasher ikuspegiari segi, jauzi egiten duten intsektuak jan daitezke soilik. Afera kodetu izanak frogatzen du ohitura nahiko hedatua zela. Oraindik kausi ditzakegu arrasto batzuk: adibidez, Sardinian harrez beteriko Casu Marzu gazta jaten dute eta AEBetako ekialdean, zazpi-zortzi urte guztiz agertzen den txitxar espezie bat jateko ohitura dute.

Laster ukango ditugu intsektuak gure apairuetan?

Kategoria eraiki horiek etengabeko bilakaeran dira. Ez dut uste hanburger berria bilakatuko denik, baina bai, geroz eta leku handiagoa hartuko dute gure elikaduran.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elikadura
2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Laborari palestinarrek jasaten dituzten indarkerien lekuko izan dira Via Campesinako ordezkariak

Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diote, "Gazan egiten ari diren genozidioaren erdian eta... [+]


2024-12-23 | Garazi Zabaleta
Ekin Dulantzi
Nekazaritzako elikagaien test gunea Dulantzin

Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]


Gabonetan tokikoa eta sasoikoa kontsumitu eta, bide batez, Israelgo produktuak boikoteatu

Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.


2024-12-11 | Eli Pagola
Euskal Herriko lehen itsas zabaleko haztegia
Etorkizuneko arrantza kaiola batean

Getarian (Gipuzkoa) itsasoratu berri dute Euskal Herriko lehen itsas zabaleko arrain haztegia. 50 metroko diametroa eta 40 metroko sakonera duten bi kaiola jarri dituzte, eta itsasoko baldintzetara ongi egokitzen badira, aurtengo udan 50 hegalabur (atun gorri gisa ere ezaguna,... [+]


2024-12-09 | Garazi Zabaleta
Errastiko ogia
Aurrekoen jakintza eta makrobiotika uztartuta sortutako ogia

Arrasateko Beroña auzoan dago kokatuta Xabi Abasolo Etxabek eta Naiara Uriarte Remediosek bultzatutako Errastiko Ogia proiektua. Bakoitza bere bidetik iritsi ziren okintzaren mundura, baina eredu ekologikoan eta ama orearekin ekoizteko oso ongi uztartu dituzte bi gazteen... [+]


Tunagate: merkurio pixka bat nahi entsaladarekin?

Atun latatan aurkitu diren merkurio kopuruekin asaldatuta dabiltza herritarrak. Bloom erakundeak Europan egindako ikerketa baten arabera, Carrefour, Intermarché, Mercadona, Aldi... supermerkatu guztiek merkaturatzen dute atuna kutsaturik. Arrantza industrialak berehala... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


“Eskolako jangela orduetan gauza asko gertatzen da, ez da bakarrik jateko leku bat”

Bi ordu edo bi ordu eta erdiz haur eta gazte andana hartzen ditu jantokiaren tarteak eskoletan. Jateko, jolasteko eta elkarbizitzeko espazio horretan jantokiko arduradunak esku hartzeko dituen mugez, jarraitzen diren irizpideez, begiraleen rolaz eta duten formazioaz arituko... [+]


Karine Jacquemart (Lurramako aurtengo gomita berezia)
“Egungo elikadura- eta nekazaritza-sistemek ez gaituzte autonomo bihurtzen”

Laborantza iraunkor eta herrikoiaren hitzordua den Lurrama azokan izanen da Karine Jacquemart, Frantziako Foodwatch elkarteko zuzendaria. Elikadura-eskubidea herritar orori bermatzeko helburuari tiraka, hainbat ekintza bideratzen dabiltza –herritar mobilizazioak, agintari... [+]


2024-11-05 | Estitxu Eizagirre
Zentral fotovoltaiko eta eolikoen olatua
Araba, sakrifikatu nahi duten alaba?

Hego Euskal Herrian energia berriztagarrien makroproiektuen zaparradari zenbakiak jarri dizkiogu erreportaje honetan. Datuek marrazten duten mapan, Nafarroak gori-gori jarraituko du eta Araban daude kontzentratuta EAEn enpresek egin nahi dituzten energia zentralen %75,4. Hori... [+]


2024-10-28 | Garazi Zabaleta
Artotxiki
Artobeltza, artatxikia, kinoa eta produktu beganoak Lizarraldean

Umetatik baserrian bizi izan dira Gillen eta Bittor Abrego Arlegi anaiak, Lizarraldean, Iguzkitza herrian. Familia abeltzaina izan da haiena baina baserria eta lursailak haien esku gelditu zirenean, proiektuari buelta bat ematea erabaki zuten bi anaiek: “Lur zatia eta... [+]


Suaren kolorea duen azaroa, hazien aroa

Zer da zuretzat sukaldea? Niretzat, suaren tokia, sua dagoen aldea. Etxearen bihotza da, lapikokoa mimoz eta maitasunez  prestatzeko lekua. Gero, mahai inguruan  jateko, dastatzeko, partekatzeko eta disfrutatzeko tokia. Sasoikoa jateko sukaldera sartuko gara.


Euskal Herriko tomate agroekologikoek %38,6 CO2 gutxiago isurtzen dute Almeriako tomateek baino

EHNE Bizkaiak bultzatutako azterketaren emaitzek baieztatu dute eredu agroekologikoan ekoiztuak diren tomateek berotegi efektuko gasen isurketan, eta batez ere energia kontsumoan, inpaktu txikiagoa dutela eredu agroindustrialean ekoiztuak diren tomateekin alderatuta. Honetan,... [+]


Eguneraketa berriak daude