Urari ostutako poemak (Susa, 2014) izan bazen intelektualizazioak utzi eta bihotza hunkitzen duen poesia filosofikoa, eta orientalismo fin bat jariatzen bazuten hango hausnarketa zenbaitek, Arrotz eta eder (Susa, 2016) honetan Pako Aristik lotzen du unibertsoaren ezin besarkatua eguneroko jarrera sinple baina funtsean ausart batekin: “Noiz izan gara ederrago/ gaur garena baino?/ Elurraren sein, taosaren haurride,/ laket bizi nahiaren adiskide/ euriaren hitz guztien maitale,/ naizena izatearen izua/ gainditu ondoren”.
Kartzelarik handiena gure buruaz daukagun irudia da maiz.
Lotsa eta tabua gainditzen dituenak, ostera, hark dauka heriotzaren giltza: betierekoa izango da bere arima, ez baitio ardura euria den edo oskarbi, biak eskertzen ditu esfortzurik gabe.
Gorrotatzaileari gorrotatzen uzten diona, hark dauka gatazkaren giltza: ezin da bere egoa higatu, ez dauka-eta.
Horregatik dauka Aristik liburu honetan hitzarekin obsesio hori, sasijakintsuaren diskurtsoa barik esperientziaren apaltasuna transmititzeko. Horregatik hautatu du Aristik liburu honetarako erritmo bat mantra baten antzekoa, korronte bat dena zeharkatzen duena, ohore egiten diona edertasunari eta bakeari.
Gaur egon naiz banku batean eserita eguzki zuri batekin eta hodei-beroarekin Arrotz eta eder irakurtzen eta begitandu zait liburu sakratu horietako bat dela. Kalifikazioak kalte egingo dio beharbada esan gura dudanari, baina liburu hau edukia baino harago doala deritzot, botere antzeko bat dauka, eta botere hori ez da oinarritzen hizkuntzaren eta irudien xahuketan, baizik eta onarpenean eta biluztasunean: “Hasi eta buka,/ loratu eta zimeldu,/ eta bitartean bizitzera/ eman zaigun aldia/ gozatzea besterik ez da/ gorputzaren jakinduria” edo “Aski dut goizeko/ zure lehen pentsamendua/ eta gaueko maite zaitut/ isil bat,/ arku horren koordenadetan/ eroso eseri,/ orekari bi korapilo egin/ eta bizitza hau/ –beti egin dudan gisan–/ firin-faran igarotzeko/ zu gabe” edo azkenik “oinarrizkoak diren/ ideia arruntak:/ ez hartzea dena hain serio”.
Aristik sentitzen duena sentitu izan dugu guztiok noiz edo noiz, diferentzia batekin: berak ezagutzen du bihotzaren mintzoa, bat bakarra den unibertsoak hitz egiten duen hori. Eta zuk ere bai, irakurle. Presente zaudenean, liburu on bat eskuetan, egia dioena. Arrotz eta eder ez duzu ulertu behar sikiera, bakarrik gozatu: berez-berez da.
Pako Aristi
Poesia, Susa, 2016
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]
Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak, polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]
Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]
Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]
Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.
Tesia: Baztango... [+]
Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.
Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]