Hitchcock, McGuffin-a eta ikuslea harrapatzeko amarrua

  • McGuffin: Ez nahastu, gaur egun, modernoek betiko magdalenei deitzeko erabiltzen duten “Muffin” hitzarekin. McGuffin-a, ikus-entzunezkoetan erabiltzen den baliabidea da, istorioan garrantzi gutxi edo batere ez izan arren, pertsonaiek argumentuan aurrera jarraitzeko balio duena. Batzuek, gidoia lantzerako orduan, ikuslea harrapatzeko amarru oso eraginkorra dela diote. Besteek aldiz, istorio baten barruan argibiderik gabe uzten den elementu iruzurgilea. Eztabaida hau argitzeko, Alfred Hitchcock zuzendaria gonbidatzea izango da onena, berak egin baitzuen teknika ezagun, baita hitza bera ere.


2016ko ekainaren 01ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
ZEIN ONGI BIZI ZEN ULISES

Oholtza gaineko bertsolaritza utzi berri, Ulises euskaldunaren azalean agertu zen Xabier Amuriza Bilboko Bidebarrieta liburutegian, maiatzaren 19an. Maisua omentzeko beste emanaldi berezi hauek egingo dira ekainean: 16an Etxanon Amurizaren gaiak eta garaiak berbaldia; 17an Durangon 'Emaidazue freskura' lagunarteko kantaldia eta 19an Etxanotik Berrizera 'Amurizaren bideak eta aireak' erromesaldi artistikoa.

Ezagunak izan ziren suspentsearen maisuak bere ibilbidean erabili zituen elementu, teknika eta baliabide zinematografiko ugariak. Zinema Hitchocken ustez liburuan zinegile ingelesak François Truffaut zuzendariarekin egindako elkarrizketa sorta ageri da. McGuffin izena nondik datorren ere azaldu zuen: “Izenak jatorria music-hallean du. Bi gizon tren batean zihoazen eta haietako batek besteari honakoa galdetu zion: ‘Zer duk hire buru gaineko maletategian doan pakete hori?’. Besteak erantzun zion: ‘Ah, hori McGuffin bat duk’. Beste gizonak bigarrengoz galdegin zion: ‘Zer duk McGuffin bat?’, eta bere bidaia kideak erantzun: ‘McGuffin bat Eskozian lehoiak ehizatzeko gailu bat duk’. ‘Baina Eskozian ez zagok lehoirik’, bota zion lehenbiziko gizonak. ‘Orduan hor dagoena ez duk McGuffin bat’, amaitu zuen bigarrenak”.

Benetan garrantzitsuena McGuffin hori pantailan ez azaltzea zenez, emandako erantzuna hitzaren jatorria saihesteko sortu zuen hitz joko bat besterik ez zen izan. Zazpigarren artera eramanda, kontzeptuaren funtsa berdina zen. Bere filmografia errepasatuz gero, argi eta garbi antzeman daiteke, Rear Window (1954) filmean adibidez: inoiz ikusten ez dugun ustezko hilketak protagonista eta bizilagunen arteko trama sortzen du. Edo North by Northwesten (1959), James Masonen pertsonaiak jarraitzen dituen dokumentu sekretu horiek. Edo, nola ez, Psycho (1960) ezagunean, Norman Bates azaltzen den unean, ustezko argumentu nagusia zirudien diru lapurreta erabat baztertzen denean.

Itxuraz filmean garrantzi handirik ez duen elementua da, baina mundu guztiak egiten du bere inguruan dantza: McGuffina oso baliabide erabilia da, bai zinema klasikoan, bai gaur egungo telesailetan

Baina Hitchcock alde batera utzita, errekurtso hau zinemaren historian eragin handia izan duen beste zuzendari batek ere sarritan erabili izan du: Quentin Tarantino. Pulp Fiction filmean (1994) ageri den maleta ezagunarekin adibidez. Istorioaren hainbat unetan ageri den objektua da. Badakigu protagonistentzat garrantzitsua dela, baina ez da ikusleak arreta gehien eskaintzen dion elementua. Barruan zer dagoen jakin nahi dugu, baina funtsezkoena da Vincent Vega eta Mia Wallaceren arteko zita nola joango den. Orduan, objektu hori gidoitik ezabatu eta berdin-berdin? Ez. Maleta hori existituko ez balitz, Marcellus Wallacek ez lituzke Vincent eta Jules kontratatuko eta agian Samuel L. Jacksonek gorpuzturiko hiltzaile horrek ez luke bere etorkizuna zalantzan jarriko duen “miraria” jasango. Laburbilduz, guretzat oharkabean pasa den elementua, istorioan inflexio-puntua izan da. Horregatik izan ez balitz, aurrerago gertatuko diren akzio guztiek ez lukete inongo justifikaziorik izango.

Dena den, ez du zertan objektu bat izan. Istorioa aurrera eramateko motor hori kontzeptu bat ere izan liteke . Citizen Kane (1941) filmean esaterako. Argumentu nagusia Charles Foster Kean (Orson Welles) estatubatuar enpresaburu garrantzitsuaren bizitzari buruzkoa da. Komunikabideetako William Randolph Hearst-en bizitzan oinarritua dago. Filma, enpresaburuak bere heriotza unean aipatutako hitz batez hasten da: “Rosebud”. Iritzi publikoa hitz horren zergatiaren jakin-minez dago eta kazetari talde bat esanahia topatu asmoz haren bizitzaren xehetasunak ikertzen hasiko dira.

Baina ikuspegi orokor batetik aztertuz, kontzeptua bi generoetan antzematen daiteke gehien: alde batetik, abenturak ardatz dituzten filmak. Indiana Jonesen, pertsonaiari aurrerago gertatuko zaizkion gertaera guztien motibazio iturri izango den erlikia konkretu baten bilaketa adibidez. Edo pantaila txikian. Lost telesailean esaterako. Trama nagusia gertaera harrigarriak jasaten dituen irla batean gertatzen da. Irla horretan gertatzen diren misterio gehienak, jatorria barne, argitu gabe geratzen dira. Istorioa eta, batez ere, telesailaren benetako bihotza diren pertsonaiak “mugitzeko” McGuffin bat besterik ez zen izan.

Eta bestetik jakina, suspentse eta espioitza filmetan: mikrofilm bat, datu oso garrantzitsuak dituen diskoa, babestu beharreko pertsona bat… beti dago guztia mugituko duen McGuffin horietako bat. Hori bai, inongo arazorik gabe beste edozerengatik ordezka daitekeena: okerreko eskuetan erori ezin den arma arriskutsua, super-armada bat sortzeko gakoa emango lukeen formula sekretua…

Xehetasun hutsala dirudien arren, gaur egun kontsumitzen ditugun ikus-entzunezko produktuak aztertuz gero, gidoi-teknika hau etengabe ageri dela ohartuko zarete. Ikuslea harrapatzeko tranpa orduan? Nire ustez ez. Amaierako mezuraino iristeko, kontsumitzailea eta produktuaren artean dagoen komunikazio hori errazteko baliabide bat besterik ez delako. Tarteko hari guztiak ongi ehunduta utzi behar direnez, gidoilariek gida moduan istorioa eraikitzen laguntzeko erabiltzen duten ideia edo arrazoia, besterik ez.


Azkenak
Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


2024-11-29 | Euskal Irratiak
Eguberriko merkatu solidario, etiko eta euskaltzale bat Baionan

Lau egunez idekia izanen den merkatu bat antolatzen du Plazara kooperatibak euskararen aldeko beste hamar bat eragilerekin –horien artean ARGIA–.


Komunikazio libreago baterantz

Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.


Eguneraketa berriak daude