Edukiz betetzen dizkigute buruak munduratu orduko. Zenbakiak, koloreak, matematikak, historia eta geografia. Bizitza, baina, hortik haratago kudeatu behar den prozesu konplexua da. Besteekin eta, era berean, nork bere buruarekin. Orain arteko hezkuntza sistemak eman ez dizkigun tresna horiek guztiak erakusteko anbizioarekin etorri da konfiantzaren pedagogia. Halaxe du izena, hain zuzen, Amaia Anteroren liburuak: Konfiantzaren pedagogia.
Zer da zehazki konfiantzaren pedagogia?
Terminoen araberako definizioa hartzen badugu, pedagogia hitzak pertsona bati hezkuntza-ibilbidean zehar ematen zaion laguntza adierazten du. Nolakotasunaz ari da, nola esku hartu behar duen helduak haurraren edota gaztearen ibilbidean. Horri konfiantza hitza gehitu diogu, gure diferentziala bilakatuz. Gure ustez ezinbestekoa da ikasleak bere buruarengan, ingurukoengan eta testuinguruan konfiantza izatea ikas-irakaskuntza prozesuan. Hori lortzen denean, ikaslea prest eta zabalik egoten da ikasteko.
Zer hutsune ikusten dituzu egungo hezkuntza ereduan?
Erretrobisorearen irudia lagungarri izan daiteke gai honetaz aritzeko: aurrera goaz baina begirada beti atzerantz jarrita. Salbuespenak salbuespen, esan liteke etorkizuneko pertsonak hezten ari garela antzinako prozedurekin. Hutsunea non dago? Aurreko ereduan irakaslea izan da zentroa eta ikaslea pasiboa. Ezagutzaz bete dira ikasleen buruak, baina ikaslearengan dagoenetik abiatu gabe. Horregatik esaten dugu ikaskuntzan zentratu eta rolak aldatu behar direla.
ABANTAILAK:
“Gure lantaldeak esku hartzen duen ikastetxeetan adinak nahasten ditugu espazioetan, kalean eta plazetan gertatzen den bezala, edota komunitate indigenetan. Modu honetan, zaharrenei zaintzarako sena aktibatzen zaie txikiekin, eta txikiei imitaziorako ereduak ematen zaizkie. Bestalde, adinak nahasteak erritmo kognitibo desberdinak eta haurren interesak errespetatzea ahalbidetzen du”.
Proposatzen duzuen ereduak zertan eraldatzen ditu pertsonak?
Oso inportantea da ikaslea pertsona moduan ikustea, ikasten ari den norbanako moduan; horrek humanizatu egiten du hezkuntza. Proiektu akademikotik haratago, ikasleei bizitza proiektu oso bat eraikitzen lagundu nahi diegu. Horretarako, gaitasun eta adimen mota guztiak hartzen ditugu kontuan eta testuingurua eskaintzen dugu horiek lantzeko; hezkuntza tradizionalean adimen logiko-matematikoa eta hizkuntz adimena lantzen dira nagusiki, baina beste gaitasun guztiak non geratzen dira? Bizitzan horiek guztiak behar ditugu.
Umeak eskolan hasten diren une hori...
Haurren bigarren sozializazio prozesua eskolan hasten da. Oso goiz izaten da, eta gure lantaldean izugarri zaintzen dugu momentua. Ez dugu adaptazio asterik, uste baitugu haurrak berak adieraziko duela noiz amaitu den fase hori. Sentsibilitate handiz egin beharra daukagu erreferentziazko figuretatik (gurasoak, amak, aitak...) eskolako figuretaranzko (irakasleak, gainerako hezitzaileak...) konfiantzaren transferentzia. Horregatik, guretzat garrantzitsua da familiak eskola barrura sartzea eta behar adina denbora egitea bertan. Hezitzaileongan portu segurua aurkitzen duenean haurra esploratzeko eta ikasteko prest dago. Eta gauza bera gertatzen da goiko etapetan ere.
Konfiantza ezinbestekoa da. Zergatik?
Galdera bat luzatuko dizut oraingoan nik zuri: pentsa ezazu erabateko konfiantza duzun pertsona batengan; ekarri gogora. Zerk eragiten dizu beregan konfiantza hori izatea?
Leialtasunak, aurrebaldintzarik ezak...
Normalean ateratzen diren erantzunak horiek dira, bai. Behar dudanean hor dagoela, nagoen moduan onartzen nauela, ondo egon edo gaizki egon ondoan dagoela, ez nauela epaitzen, nire erritmoak errespetatzen dituela, nigan sinesten duela. Sentimendu horiek guztiek norberaren autoestimuan eragiten dute, baita konpetentzia sentimenduan ere. Pertsona batek hori dena norbaitengan jartzen duenean gai sentitzen da erronkei aurre egiteko. Osagai horiek harremanean bat egiten dutenean konfiantza sentitzen da eta horiek lagundu egiten dute norbera baliotsu eta egoerei aurre egiteko gai sentiarazten. Hori ezinbestekoa da bizitzan aurrera egiteko.
Noiz zapuzten da konfiantza?
Hain zuzen ere, hori guztia falta denean. Behar izan duzunean norbait eta ez denean egon. Barrua ireki diozunean norbaiti eta epaitua sentitu zarenean. Zure erritmoa behar izan duzunean eta bestelakoa exijitu dizutenean. Zauriak sortzen dira orduan, eta gogorra da, baina zorionez bizitza osoan dugu zauri horiek sendatzeko aukera, lan pertsonalaren bitartez.
Mugak beharrezkoak omen dira, baina batzuetan ez al da beldurren transmisioa egiten?
Behin baino gehiagotan galdetu izan digute “orduan konfiantzaren pedagogian dena da posible? Ez dago mugarik?”. Pertsonak mugak behar ditu, noski, segurtasuna ematen diotelako eta norberaren burua errespetatua izan dadin besteena errespetatzeko muga horiek behar ditugulako. Askotan ordea, mugak baino beldurren transferentzia bat ematen da sasi-arau eta sasi-muga batzuen bitartez, eta horiek bereiztea inportantea da. Zer den beldurra eta zer muga.
Bere buruarengan konfiantzarik ez duen heldu batek konfiantza transmititu diezaioke haurrari?
Bizi ez duenak nekez transmitituko du konfiantza. Besteekiko eta bizitzarekiko konfiantza ez duenak, lan hori bere buruarekin egin ez duenak, nekez helaraziko dio hori inori. Ezin ditugu neska-mutikoak eraman gu sekula iritsi ez garen lekura. Horregatik, konfiantzaren pedagogian garrantzi handia du norberak egiten duen barne lanak.
EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".
Teknologien erabilera eztabaidatzen ari dira Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean, eta horretarako hainbat aditu eta eragile ari dira batzordean beren ekarpena egiten. Ikastetxeetan mugikorra debekatzeko araudi orokorra eskatu duen Altxa Buruako arduradun taldearekin hitz... [+]
Gasteizko Campuseko Filologia Hispanikoko irakasle baten aurkako salaketen berri izan bezain azkar, asanblada irekia egin zuen GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak. Aste bakarrean “hamarnaka” salaketa eta testigantza berri jaso dituzte. Irakaslearen... [+]
EHUko Errektoretza Taldeak ARGIAra igorritako oharrean zehaztu duenez, Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako salaketen "berri izan zuen unetik abian da protokoloak zehazten duen prozedura". Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo... [+]
Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]
Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]
Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.
16 urteren ostean, Eusko Jaurlaritzak eta Haurreskolak Partzuergoak akordioa erdietsi dute astelehen iluntzean lan-hitzarmena berritzeko. Greba deituta zegoen asteazken eta ostegun honetarako, eta indarrik gabe utzi dituzte bi deialdiak. STEILAS akordioarekin ezkor agertu da,... [+]
"Gaia argitu arte, irakaslea ez da campusera itzuliko", adierazi du Joxerramon Bengoetxea errektoreak, eta gehitu du "bitartekaritza" bat abiatu dutela zer gertatu den ikertzeko eta horren aurrean zer egin ikusteko. EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakari... [+]
Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.
Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Eskola segregatua izan da Gasteizko Judimendi ikastetxe publikoa, hiri guztiko ikasleak hartu ditu, jatorri atzerritarreko familien seme-alabak. Baina A hizkuntza eredutik D eredura igarotzeaz gain, auzoak eskola bere sentitzeko eta auzoko familiak erakartzeko egindako... [+]