Tarot kartak irakurtzen dituen feminista baten artikulua publikatu dugu Pikara aldizkarian berriki. Doinu umoretsu batean, bere jarduera defendatu gabe, komentatu zuen esoterismoan ere pertsona LGTB eta queerrak existitzen direla, eta beraz garrantzitsua deritzola astrologian ere heterosexismoaren kontra egiteari. Berehala, iruzkin mordoa jaso dugu, besteak beste:“Feminismoa kakazten duzue zuen magufadekin”. Edota “trol matxistek magufada horiek erabiliko dituzte gure ospe onaren kontra egiteko”.
Baten batek agian ez du ezagutuko “magufo/magufa” hitza. Interneten zabaldu egin dute, “sasi-zientzien” kontra aktibismoan dabiltzaten “eszeptikoek” (kakotxen artean, korronte horrek erabiltzen duen terminologia). Eta zeintzuk dira sasi-zientzia horiek? Mordoa aipatzen dituzte, denak maila berean jarriz: astrologia, homeopatia, ufologia, reflexologia, Bach loreak, akupuntura... Ondorioz, “magufoak” dira zientzian oinarritu ordez “pentsaera magikoan” oinarria daukaten praktikak gustuko dituztenak.
Diskurtso eszeptikoan patriarkatuaren eta kolonialismoaren aztarna nabariak sumatzen ditut. Alde batetik, paternalismoa: uste dute gu, sineskorrok, tuntunok, salbatu behar gaituztela, iruzurtien kontra egin behar dutela gu engainutik libratzeko. Mendebaldeko medikuntza eta zientzia, logika patriarkalen arabera
garatu dira
Sumatzen da “magufo” hitzak mesprezu eta iseka kutsua duela. Bi magufo mota daude, eszeptikoen ustez: “Sineskorrak” (horrelako txorakerietan sinesten duten pertsonak) eta “iruzurtiak” (gazteleraz engañabobos). Sineskorrak engainatzen dituztenak, etekin ekonomikoa ateratzeko, sendalariak, xamanak, igarleak eta abar dira. Horren arabera, Pikarako artikulua idatzitako laguna iruzurtia da, eta, hori dela eta, hedabide serio batek ezin dio horrelako pertsona maltzur bati ahotsik eman.
“Magufo” hitza lehendabizi entzun nuenetik, identitate hori harro onartzea erabaki dut. Bai, egia da, magufa bat naiz eta harro nago. Pertsonen sinesmenak errespetatzen ditudalako; ibuprofenoa baino senda-landareak nahiago ditudalako; uste dudalako zerbaitek on egiten badizu, berdin duela froga zientifikorik dagoen ala ez. Eta jarrera eszeptiko harroputzak gogaitzen nauelako.
Diskurtso eszeptikoan patriarkatuaren eta kolonialismoaren aztarna nabariak sumatzen ditut. Alde batetik, paternalismoa: uste dute gu, sineskorrok, tuntunok, salbatu behar gaituztela, iruzurtien kontra egin behar dutela gu engainutik libratzeko. Mendebaldeko medikuntza eta zientzia, logika patriarkalen arabera garatu dira. Horren isla bi: emakumeen prozesuen medikalizazioa –hilekoa, haurdunaldia, menopausia–, sexu eta identitate aniztasunaren patologizazioa. Beraz, zientzia hori ez da, inondik inora ere, gustukoen dudan erlijioa.
Zientzia horiek kulturen aspaldiko sinesmenak mesprezuz alboratzen dituztenean, pentsaera kolonialista agerrarazten dute. Kuban Yoruba erlijioarekin (santeria, alegia) eta Erdialdeko Amerikan Maya herrien sinesmenekin harreman estua izan nuen. Oso aberasgarriak izan zitzaizkidan, baina horiekin identifikatu ala ez, gutxienez, Europatik helduta ondo legoke herri horientzat kolonialismoaren kontrako erresistentzia praktikak bezala ulertzea. Kolonbian ere azaldu zidaten gatazka armatuaren emakumezko biktimekin lan egiteko orduan xamanen sendakuntza praktikak oso onuragarriak zirela. Zer axola sasi-zientziak diren ala ez, arimako zauriak sendatzen laguntzen badituzte?
Feminismoan ere badaude “pentsaera magikoa” mehatxutzat jotzen dutenak. Horiei norbaitek erantzun zien, hauxe esanez: “Gaur egun, Erdi Aroan bezala, feminismotik ere, sorginen kontrako kriminalizazioa mantentzen da”. Sorgin garaikideak gustukoak izan ala ez, horiek baino kalte gehiago eragin eta etekin ekonomiko handiagoak ateratzen dituzten maltzur boteretsuak badaude. Esaterako, botika-industria.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]