"Nazka mezuen aurrean, nire gorputza ez zentsuratzeak indartu egiten nau"

  • Ez dela ederra, baina bai desiragarria. Hala esan digu 31 urteko lasarte-oriarrak. Eredutik kanpo dagoelako Eneko Orozen gorputza gutxiesten dutenei, bere burua hipersexualizatuz eta bere gorputz biluzia aldarrikatuz erantzuten die.

“Nire gorputzarekin ez daukat harreman positiboa, baina bai osasuntsua. Batzuetan gehien desiratzen duzuna da normala izatea, bakean bizitzeko, baina ez zara zu”.
“Nire gorputzarekin ez daukat harreman positiboa, baina bai osasuntsua. Batzuetan gehien desiratzen duzuna da normala izatea, bakean bizitzeko, baina ez zara zu”.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zibersexuan murgildu eta zure gorputzarekiko mespretxua aurkitu duzu.

Pornoa beti interesatu zait, baina ez ninduen betetzen, eta post-pornora hurbildu nintzen. Porno militantearen aldeko manifestua ere atera genuen. Orduan jendea hasi zen ni pornoaren barruan irudikatzen, eta besteengandik nire gorputzarekiko arbuio eta higuin esplizitua sentitzen hasi nintzen. Helarazten zidaten desira gorputz eredu jakin batzuetara mugatzen zela eta eredu horretan ez nengoela ni: “Ez egin hori, ze nazka, ezin duzu zure gorputza publikoki sexualizatu”. Aldiz, beti izan dut nire burua hipersexualizatzeko joera, desiraren mapetatik ezabatu nahi izan nauten heinean horri kontra egiteko modua izan delako, baita nire gorputza erakusteko lotsarik ez dudala adieraztea ere; horregatik igotzen ditut biluzik nagoen argazkiak sarera.

Duela urte batzuk, Twitter sare sozialean Lizunak izeneko ekimena sortu zen, ahalduntzen asko lagundu duena: jendeak argazkiak bidaltzen zituen eta gure Euskal Herri puritanoan gorputzak biluztasunera atera ziren, batzuk ezarritako kanonak betetzen zituztenak eta beste batzuk ez. Denak jotzen ziren desiragarritzat, eta hori oso indartsua izan zen. Ekimenean parte hartu nuen, baina nik ez diot nire buruari argazkia ateratzen ederra delako, mapan jartzeko eta auto-errebindikatzeko baizik. Eta badakit jendea egon badagoela ni desiratzen nauena, desiratu nazakeena eta desiratuko nauena. Ez dut nire erotikotasuna ikusten, baina nire erotikotasunean sinesten dut; autoestimu baxuaren aurkako borroka ere bada.

“Desiraren mapetatik ezabatu nahi izan nauten heinean, horri kontra egiteko modua izan da nire burua hipersexualizatzea”

Erakargarria izan nahi dut, baina ez edertasunaren parametroetan, ez dut nire gorputza moldatu nahi gaur egun edertasuna ulertzen den moldeetara, baina erakargarria naizela erakutsi nahi dut. Zentzu horretan, ugly activism delakoa (aktibismo itsusia) asko interesatzen zait, eta nik ulertzen dudan eran indarra hartzeko oso baliagarria zait: dena eder izatean zentratu beharrean, agian ez zara ederra eta ez duzu ederra izan beharrik, baina horrek ez dizu gaitasuna kentzen erotismorako eta sexualizatzeko; elbarriak, zaharrak… ez dira desiragarritasunaren mapatik kendu behar. Aldarrikatu dezagun aniztasuna.

Edertasuna eta desiragarritasuna ezberdinak dira, hortaz.

Edertasuna eta desira ezberdintzen ditut ez edertasuna ukatzeko, baizik eta desirarako edertasuna derrigorrezko baldintza gisa ulertzearen kontra egiteko. Plazera eman eta jaso dezakegu, edertasunaren filtro horretatik pasa gabe. Gainera, edertasunaren zentralitateak bizitza asko suntsitzen ditu.

Aniztasuna ederra dela eta denak garela ederrak dio diskurtso onberak.

Alaitasunarekin alderatzen dut. Depresiorako joera dut, batzuetan triste eta haserre nago munduarekin eta adibidez nire burua festetan ateratzera derrigortu izan dut, etxean okerrago egongo nintzela banekielako, baina jendea gerturatu eta nik irribarre egin arte tematuta aritzen da, nahiz eta nik irribarrerako gogorik ez izan. Nolabait, irribarrea marraztera behartzen zaituzte eta behin hori lortuta, bestea lasai gelditzen da, ahazten zaitu eta parrandan jarraitzen du. Edertasuna antzera ikusten dut: ez nazazu derrigortu nire gorputza eder ikustera, ez badut eder ikusten. Horrek ez du esan nahi mundutik ezkutatu behar dudanik.

Autolaguntza gidek diotenez, gure burua maitatzea omen da oinarria.

Nire buruarekin harreman konplexua daukat. Emozionalki guztiz suntsitu nintzen eta birsortzea lortu nuen. Nire buruari galdetu nion, zer da zure zorionerako positiboa? Eta niretzat onak ziren ideia eta dinamikei lehentasuna ematen saiatu nintzen. Ordutik, nire gorputzarekin ez baina nire buruarekin banago gustura eta nire barnerako ikuspegia ona da, nahi dudan bezala birsortu naizelako. Kontua da, nik lehenesten ditudan baloreak ez direla gizartean nagusitzen direnak, eta hortik inguruarekiko talka bortitza. Egungo jendarte ereduan, bizitza batzuk aurrera ateratzea izugarri gogorra da.
Nazka iruzkinen aurrean, zure biluztasuna defendatzen duzu.

“Ez nazazu derrigortu nire gorputza eder ikustera, ez badut eder ikusten. Horrek ez du esan nahi mundutik ezkutatu behar dudanik”

Nazka adierazten didaten iruzkinen aurrean nire gorputza ez zentsuratzeak indartu egiten nau. Badago jende bat ito egin nahi gaituena eta plazera sentitzen duena besteak zapalduz eta gutxietsiz, eta une batzuetan oso gogorra den arren, ez dutela lortuko esateko era da, eta ez da nire kontua bakarrik. Nik modu pertsonalean bizi badut ere antzera bizi duen jende ugarirekin partekatzen dut borroka hau.

Normalizaziorako bide bat da, ni anormal jaio nindutelako (normatibitatetik kanpo, alegia), oso txikitatik baztertua sentiarazi ninduten (hasieran buruhandia nintzelako, gero beste gauza batzuengatik), “zu ez zara normala” da etengabe jaso dudan mezua, eta hori oso suntsikorra da. Beti galtzaileen bandoan ikusi dut nire burua. Normatibitatetik kanpo bizi zarenean, batzuetan gehien desiratzen duzuna da normala izatea, normala izateak bakea eta lasai egotea esan nahi duelako, eta horretan saiatzen zara, baina ez dago zure baitan eta azkenean denak egiten du eztanda, lasai zaudelako, baina ez gustura. Lasaitasun antzua da, egokitzeko saiakera, baina ez zara zu. Nire helburua da sortu naizen bezala sozializatuz bizi ahal izatea, jazarpenik jasan gabe. Autoestimua indartzea, eta horretarako ugly activism edo biluztasuna bezalako tresnak erabiltzea, zoriona… Dena bide bera da, eta hori da nire bidea.

Zure gorputzarekin harreman osasuntsua daukazu?

Ez daukat harreman positiboa, baina bai osasuntsua, gehiegi baloratzen ez dudan arren, horrek ez nauelako inoiz eraman nire gorputzaren aurkako joera suntsikorretara.

Eta gizartean, harreman osasuntsua daukagu gure gorputzarekin?

Edertasunaren diskurtsoak duen nagusitasunaz aritu gara. Joera batzuek derrigortzen gaituzte gure gorputza hiper-kontrolatzera eta konplexuz beteta gaude. Eta nik zorte handia daukat, mutila naizelako, euren gorputza erakusteagatik eraso basatiak eta gupidagabeak jasan dituzten nesken kasuak ezagutzen ditudalako. Jende gehiegi ikusi dut bere gorputzagatik sufritzen, eta hori ez da sanoa. Dena den, fokua ez da jarri behar bere gorputzarekin harreman gatazkatsua duen jendearengan, harreman hori bultzatzen duen ereduarengan baizik.

Zure burua hipersexualizatzea da zure arma. Oro har, gorputza sexuari eta desioari lotuta epaitzen al dugu?

Ezberdina da nik nire burua neure erabakiz hipersexualizatzea, edo besteek zugan sexua baino ez ikustea, eta batzuetan gehiegi sexualizatzen dugu, bai. Haurrari bularra ematen ari zaion ama sexualizatzera iritsi gara. Ongi ikusten dut plazera gure bizitzen erdigunean egotea eta oso dibertigarria da gure bizitza sexualizatzea, baina pertsonak pertsona bezala tratatzea ere beharrezkoa da. Izan ere, emakumea emakume izate hutsagatik objektibizatzea kaltegarria da. Ezagutzen ditut mutilak ez direnak kapaz neskak lagun gisa ulertzeko, euren artean sexu harremanik izan gabe.
Lodifobiaz (lodienganako fobiaz) hitz egin da azkenaldian.

Lodifobiaren aurkako aktibistak sekulako lana egiten ari dira eta bai haiei eta bai mugimendu feministari eskerrak eman behar dizkiegu, halako gaiak agendan jartzea eta horiez gogoetatzea lortzen ari direlako. Orain arte ikusezinak ziren jazarpenak ateratzen eta borrokatzen ari dira. Garai interesgarriak bizi ditugu eta aintzat hartzeko gauza asko egiten ari dira. Yes, we fuck dokumentala adibide oso gomendagarria da, normatibitatetik kanpo dauden pertsonek sexualitatearekin duten harremanaz. Aurreiritzi askori aurre egiteko bikaina da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gorputza
Gorputz hotsak
“Harrotasunaren eta lotsaren arteko gatazkan bizi naiz”

Artea eta zientzia elkarrengandik oso urrun egon daitezkeela dirudien arren, biak gustuko ditu Maider Mimi (Maider Triviño) zientzialari eta artistak (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1997). Ikerkuntzan, antzerkian, musikan, bakarrizketetan, poesian eta beste gauza askotan dabil... [+]


Gorputz hotsak
“Batzuetan beldurra ematen du zer datorren galdetzeak”

Xumea, alaia eta energia handikoa da Olga Garate (Iruñea, 1964). Bizikletan ibiltzea dauka pasio eta familia da bere lehentasuna. Erizain laguntzailea da, eta lana “izugarri” gustuko duen arren, behin betiko lanerako ezintasuna eman diote, minbizi kronikoa... [+]


Gorputz hotsak
“Lehen, itsuak etxean gorderik zituzten”

Sortzez Hazparnekoak (Lapurdi) ez badira ere, berrogei urte baino gehiago daramatzate Étienne Arburua haltsuarrak eta Cathy Arrotcarena hoztarrak Hazparnen bizitzen, eta urteak dira elkar ezagutzen dutela. Itsuak dira biak, eta larunbatero Angelura (Lapurdi) joaten dira... [+]


Gorputz hotsak
“Oso arriskutsua da pentsatzea edonork irakatsi dezakeela zeinu hizkuntza”

Sarean lan egiteko elkar entzutea eta errespetatzea “nahitaezkoa” da Aitor Bedialaunetarentzat (Ondarroa, Bizkaia, 1991). Euskal Gorrak, Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioko presidentea zeinu hizkuntzaren kalitatea zaintzearen garrantziaz mintzatu da. Salatu... [+]


Gorputz hotsak
“Desgaituontzat oso gertu eta oso urrun dago itsasoa”

Sentsibilizazio saioen, hitzaldien eta sare sozialen bidez aktibismo antikapazitista egiten du Juncal Cepedak (Irun, Gipuzkoa, 1986). Txikitan ez du erreferente desgaiturik izan, eta besteei laguntzeko eta erreferenteak sortzeko egiten du dibulgazioa. Sare sozialen bidez,... [+]


Tanpoiek metalak dituztela frogatu dute; tartean, beruna eta artsenikoa

Lehen aldiz, ikerketa bat egin dute tanpoiek metalak ote dituzten ikusteko. Izan ere, metal batzuk toxikoak dira, baina AEBetako, Europako eta Erresuma Batuko legediek ez dute horri buruzko araudirik.


Gorputz hotsak
“Dragon Boat-arekin gorputzarengan geneukan konfiantza berreskuratzen dugu”

Kirol ugari egin ditu Mercedes Ortega Barrenak (Bilbo, 1967); hala nola atletismoa, paddel surfa eta orain arrauna. Hondarribiko HS2 Surf Center eskolako Dragon Boat taldeko kidea da. Batik bat minbizia duten edo izan duten emakumez osaturiko taldea da. Barrenak nabarmendu du... [+]


Gorputz hotsak
“Erotikan ere, ez dugu lortzen produkziotik ateratzea”

Desiraren, genero identitatearen eta erotikaren ikuspegia zabaltzeaz mintzatu da Igor Nabarro sexologoa. Nerabezaroan muineko lesio bat izan zuen, eta hori dela-eta zalantzan jarri zituen maskulinitatea eta sexualitatea. Salatu du istripuaren ostean ez zuela inongo heziketa... [+]


Gorputz hotsak
“Baimenik eskatu gabe interbentzio kirurgiko ugari egin zizkidaten”

Aktibista intersexa* eta DJa da Marikarmen Free (Baena, Espainia,1984). 2003. urtean sistema psikiatrikoaren kontrako borrokan hasi zen, eta gaur egun bide beretik doa Insania kolektibokoekin. Martxoan, Iruñeko Katakraken egindako “Zapalkuntza psikiatrikoa eta... [+]


Gorputz hotsak
“Fibromialgiaren okerrena da ingurukoek ez sinistea”

Batzuentzat ikusezina eta sinesgaitza bada ere, fibromialgia existitzen da, eta berrehun sintoma baino gehiago daude gaitzari lotuta. Horietako batzuk jasaten ditu Edurne Iribarrenek (Otsagabia, Nafarroa, 1954) eta nabarmendu du eragin “handia” dutela egunerokoan:... [+]


2024-05-29 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Habia

Etxean sartuta dago gurekin sentituko dugun txoko bat, gauaren nekean besarkatzen gaituen gune bat, negarra askatzeko espazio sentituko dugun hori, goxotasunarekin konektatuko gaituen etxekoitasuna, bakardadean konpainia egingo gaituena. Mugimenduan diren bizitza askok ez dute... [+]


Gorputz hotsak
“Herrietan lumek lekua daukate, edo behintzat, nire gorputzak kabitzea lortu du”

Joten erritmora harro erakusten du luma Itxi Guerra aktibista antikapazitistak (Madril, 1998). Gorputz desgaituek bizi dituzten biolentziak balioztatzeko eta sistemari aurre egiteko saretzearen garrantziaz mintzatu da. Gorputzaren bizigarritasuna aldarrikatu du:... [+]


Erdi Aroan erditzea

Toledo, 1272-1280. Alfontso X.a Gaztelakoak Ama Birjinari eskainitako 427 kanta monodiko bildu zituen. Santa Mariaren Kantigek Erdi Aroko musika eta literatura bildumarik garrantzitsuenetakoa osatzen dute, baina, kantiga miniaturaz apainduta daudenez, ilustrazio horiek beste... [+]


Endometriosia
“Genero kontua da: osasun sistemak guztiz baztertzen eta erasotzen gaitu, ikusezinak gara”

Pertsona oso energetikoa da eta gorputzak uzten dion bitartean “ahalik eta gehien” disfrutatzen saiatzen da Espe Ciriza Asenna Nafarroako Endometriosi Elkarteko kidea (Iruñea, 1981). Endometriosia dauka, eta horren ondorioz, “izugarrizko” min... [+]


2024-05-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Intimitatea

Etxe batean badira zenbait gune, gutxitan erakusten zaizkionak etxetarra ez den norbaiti. Esan trastelekua, ganbara, galdara gela, armairu bat. Askotan lurrazpiko etxeko oinean edo irisgarritasun gutxiko etxearen goialdean kokaturik dira. Etxearen txoko hauek lotsa,... [+]


Eguneraketa berriak daude