Kasu, aldaketaren aldeko sektoreren bat egon da euskararen inguruan antolatu diren diskurtso zaharberritu bezain mingarrien atzean, baita karrikan euskararen aurka egin diren mobilizazioen gibelean ere
Nafarroako aldaketak sarri urtea beteko duen honetan, argi dago ez dela bide samurra izanen euskararen inguruko aldaketa. Ukaezinezkoa da pauso nabarmenak eta arras garrantzitsuak eman direla, eta baliteke ohartu ez izana aldaketa horietako batzuen garrantzi handiaz (Sarrigurenen, D ereduarendako ikastetxea ezartzea, konparaziora), baina aldi berean, azken hilabeteok ederki erakutsi digute Parlamentuan ez dagoela gehiengorik haratago joateko; euskarari buruzko legea aldatzeko, adibidez. Bertzela erranik, aldaketaren alde agertutako indar batzuk ez daude legea aldatzeko prest, eta hori guztiz nabaria da Ezkerran, baina baita Ahal Duguko sektore batean ere. Azken buruan, indar horiei bozka eman dietenen artean atzematen diren jarrera berberak agertzen dituzte; erran nahi baita, aldaketaren aldeko bozka eman duten herritar aunitz nerbiostu egiten dira euskararen gaia mahai gainean paratu bezain laster, eta euskararen alde proposatutako neurri oro jartzen dute zalantzan. Kontua da horrelako jendearen beharra dugula aitzina jotzeko, baina aldi berean haiek dena baldintzatzen dute, hau da, haiek erraten dute noraino iritsi. Eta kasu, aldaketaren aldeko sektoreren bat egon da euskararen inguruan antolatu diren diskurtso zaharberritu bezain mingarrien atzean, baita karrikan euskararen aurka egin diren mobilizazioen gibelean ere.
Gauzak horrela, nafar euskalgintzak karrikara ateratzea erabaki du, orain arte hartutako neurrien alde agertzeko, baina aldi berean neurri ausartagoak eskatzeko, “Nafarroan aldaketa euskaratik etor dadin”. Beste proposamenik eztabaidatu da euskalgintza barruan, ofizialtasuna gauza ororen gainetik aldarrikatzeko, baina bide hori oraingoz ez jorratzea erabaki da, taxuzko arrazoiak direla medio. Hasteko eta bat, legearen aferan euskalgintza osoak ekin beharko lioke elkarrekin, bertzenaz bide antzua gertatuko da: hau da, lehenbizi, barne lan bat egin beharko litzateke, batetik, eragileen artean (zer-nolako legea), eta bestetik, Parlamentuan giltza dutenekin, hau da, Ezkerra eta Ahal Dugurekin. Bestela, bi indar horiek konbentzitu ezean, jai dugu. Bitartean, hamaika neurri eraginkor har daitezke egungo lege-esparruaren barnean, aitzina egiteko; euskaltegien eta tokiko euskal komunikabideen egoera hobetzeko, adibidez. Eta era berean, behingoan lantzen hasi beharko litzateke euskararen aurkako mugimendu indartsuari aurre egiteko moduko diskurtso eraberritua, aldaketaren alde daudela dioten herritar ez-euskaltzaleak geure aldera erakartzeko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"
Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]
Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak, polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]
Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]
Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]
Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.
Tesia: Baztango... [+]
Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.
Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]