Mexiko Hiria, 1951ko irailaren 6a. William S. Burroughs idazleak Joan Vollmer emaztea hil zuen buruan tiroa jota. Burroughsek poliziari emandako lehen bertsioaren arabera, festa batean zeudela bikoteak Gilen Tellena egitea erabaki zuen. Sagarraren ordez edalontzi bete whisky jarri omen zuen emaztearen buru gainean. Baleztaren ordez, berriz, 38 kalibreko errebolberra erabili zuen, eta itua jo beharrean Joanen burua zulatu zuen.
Bikotea aurreko urtean iritsi zen Mexikora, Burroughsek Louisianan betetzeke zeukan kartzela zigorretik ihesi. Ordurako banantzekotan omen ziren. Vollmer anfetaminak uzten ari zen, alkoholaren “laguntzaz”; Burroughs, aldiz, heroinarik ezean, Benzedrina neurriz kanpo hartzen hasi zen; eta biek ala biek gehiegi edan omen zuten gau hartan.
Tiroa hain modu zorigaiztokoan huts egiteagatik hamahiru egunez giltzapean egon ondoren, Burroughsek hasierako bertsioa aldatu zuen Bernabé Jurado abokatuaren gomendioz: errebolberra kargatuta zegoen ala ez egiaztatzen ari zela ustekabean egin omen zuen tiro. Familia aberatseko semea izanik, funtzionarioak, abokatuak, lekukoak eta balistika adituak erosi zituen eta, azkenean, ez zuen beste zigorrik bete behar izan emaztea hiltzeagatik.
Eta gainera, Burroughsen beraren hitzetan, nolabaiteko etekina atera zion gertaerari: “Joanen heriotzarengatik ez balitz sekula idazle ez nintzateekela izango ondorioztatu behar izan dut, tamalez (...) Joanen heriotzak inbaditzailearekin, Espiritu Zatarrarekin, harremanetan jarri ninduen, bizi osoko gatazka batean sartu ninduen, eta handik irteteko aukera bakarra idaztea nuen”, 1953an idatzi eta 1985ean argitaratu zuen Queer nobelaren hitzaurrean jaso zuenez.
Emazteari, ordea, ez zion ezertarako balio izan. Brenda Knightek zera idatzi zuen hari buruz The women of the Beat Generation lanean: “Joan Vollmer Adams Burroughs funtsezkoa izan zen Beat iraultzaren sorreran; izan ere, Beat motorra abiarazi zuen erregaia Joanek ekarri zuen, mezenas zein musa gisa. New Yorken zeukan apartamentua Beat belaunaldia eratzeko funtsezko rola jokatu zuten hainbat pertsonaren bilgune izan zen; (...) oso azkarra eta filosofian nahiz literaturan aditua, Beat idazle nagusien, Allen [Ginsberg], Jack [Kerouac] eta Billen [Burroughs] adimenari punta atera zion zorroztarria izan zen Joan. Taldeko kide zoliena zen eta haren izaera irmo eta ausartak Beat belaunaldia sentsibilitate berri baterantz bultzatu zuen”.
Leela Ginelle kazetari eta antzerkigilearen hitzetan, 28 urterekin hildako poeta “Burroughsen historiako oin-ohar xelebre bat besterik ez da orain”.
Fiesta y rebeldía. Historia oral del Rock Radical Vasco
Javier 'Jerry' Corral
Liburuak, 2025
------------------------------------------------
Javier Corral ‘Jerry’ EHUko Kazetaritzako lehen promozioko ikaslea izan zen, Euskal Herriko rock... [+]
Itsasoa bete urre
Dani Martirena
Irudiak: Ana Ibañez
Txalaparta, 2022
--------------------------------------------
Liburu honetara barneratzen den irakurleak sentsazio ugari izango ditu. Deigarria da azaleko letren urre kolorea eta zuritasuna, goialdean ageri den... [+]
Hirietako egunerokoa interesatzen zaio Sarah Babiker kazetariari; ez, ordea, postaletako irudia, baizik eta auzoetan, parkeetan, eskoletan, garatzen den bizitza; bertan dabilen jendea. Lurralde horretan kokatzen dira bere artikuluak, baita iaz argitaratu zituen bi lanak ere... [+]
Euskal nobela beltzaren astea ospatu da Baztanen hilaren 20tik 26ra. Hainbat liburu aurkezpen, solasaldi eta bestelako ekitaldiren artean, zapatu goizeko mahai-inguruak sortu du aparteko ikusmina. Izan ere, nobela beltzaren aitzakian, bestela ere kriminal bat nola eraikitzen den... [+]
Migranteak
Issa watanabe
1545 argitaletxea, 2024
-------------------------------------------
Ezagutzen ez nuen 1545 argitaletxeak 2024an itzuli eta kaleratu du Issa Watanaberen Migranteak liburua. Animalia talde batek egiten duen migrazio prozesua kontatzen du; eta... [+]
Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.
Burgosko Gamonalen 2014ko urtarrilean gertaturikoa M15 mugimenduak eta antzekoek hauspotutako protesta soil batzuk izan zirela uste duena, oso erratuta dabil. Auzoaren memorian arakatzea besterik ez dago konturatzeko zer nolako eragina izan zuten iraganeko galera sentimenduak,... [+]
DBH4 errepikatu zuen urtea gogoratzen du Jonek Pleibak (Susa, 2024) eleberrian. Adinkideak Durangoko institutura aldatu ziren, eta Polly auzokidearen ikasgelan geratu zen bera. Haurtzaroa Joneren baserria eta Pollyren txaleta lotzen zituen errepidean gora eta behera emana zuten... [+]
6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]
DETAILE XUME BAT
Adania Shibli
Itzulpena: Aitor Blanco Leoz
Igela, 2024
----------------------------------------------
Egunotan, Israelgo soldadu batek bideo-joko batean balego bezala droneak erabilita Palestinako ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-eremuak bonbardatzen... [+]
Hamahiru urte beteko dira asteartean, hilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela, eta hura gogoan, ekitaldi jendetsua egin dute Antiguako Gaskonia plazan. Urteroko legez, Txillardegiren senideak, lagunak eta euskaltzaleak elkartu dira bertan, Eta non du... [+]
Negua beti gertatu izan zait malenkoniatsu. Leihotik begira eta oroitzeko garaia, besterik ez. Udazkenaren eta udaberriaren tarteko burokrazia saihestezina, paramentu bertikal batean zuriz margotzea ostera gainean nahi dena islatzeko. Ez da nire kontua bakarrik, elurra bustia... [+]
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024
---------------------------------------------
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]
Hamaikagarrenez antolatu dute euskal nobela beltzaren astea, urtarrilaren 20tik 26ra. Ekitaldi ugari egingo dira Baztango bailarako hainbat herritan. Liburu aurkezpenak, mahai-inguruak, solasaldiak eta kultur ekitaldiak izango dira, eta ekintzetan parte hartzea doakoa izango da.
Euskal kulturako berritasunak ezagutu nahi dituenak eta egile zein argitaletxeei zuzenean erosi nahi dizkienak urtean zehar baditu hainbat azoka eta ekimen aukeran. Urte askotako tradizioa dute horietako batzuek eta berriagoak dira besteak; tematikoak dira horietako asko eta... [+]