Gogoeta kritiko eta artistikorako bazka

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

2015eko udazkenean Garazi Arrula Ruizek eta Danele Sarriugarte Mochalesek Autoreak plazara eta Itzultzaileak mintzo liburuak plazaratu zituzten crowdfunding bati esker. Bertan, aurreko hiru urteetan elikatu zuten Elearazi blogeko uztaren hautaketa argitaratu dute, online hasitakoa paperean ipiniz eta proiektu horri amaiera emanez.

Lehen liburuan fikzioa eta ez-fikzioa atalak ditugu, blogeko “euskarara ekarriak” ataleko itzulpen batzuk, eta bigarren liburuan blogeko “hausnarketa” ataleko itzulpengintzaren inguruko elkarrizketa eta kronika batzuk. Jarraian lehenengo liburuari buruz arituko gara. Bi dira aipatu nahi ditudan honen ekarpenak: literaturarekikoa batetik eta feminismoa eta genero ikasketekikoa bestetik.

Euskal literatura XX. mendetik hona gero eta anitzagoa eta aberatsagoa dela esan daiteke, eta honetan itzulpenek egin duten lana aipagarria da. Badirudi euskal literaturaren irakurleen artean gutxi irakurtzen direla, eta irakurle taldeetan gutxi programatzen direla. Aukera emango bagenie beste kultura, bizipen eta kokapen batzuk ezagutuko genituzke eta “literatura unibertsala” ezagutzean “euskal literatura” beste begi batzuekin begiratu ahalko genuke. Ez da erakargarria?

Itzulpenon bidez autore eta lan batzuk ezagutzera ematea eskertu nahi diet Elearazikoei, eta haiekin, bizitzeko eta bizitzaz aritzeko beste modu batzuk. Testuotan suizidak, putak, drogazaleak, sorginak, kanibalak edo lesbianak guri hizketan jardungo dute, eta Europatik Ameriketara edo Afrikara salto egingo dugu. Batzuetan irakurtzen amaitzerakoan denboratxo bat hartu beharko dugu hitzok digeritzeko, beste batzuetan barre egingo dugu irakurri ahala, eta testu bakoitzak bere aztarna utziko digu, gu kolokan jarriz, espero gabeko galderak eginez.

Bestalde, euskarazko feminismo eta genero ikasketetan egindako ekarpena eskertu nahiko nieke. EDO! argitaletxearen Genero ariketak lanean Virginie Despentes, Itziar Ziga, Beatriz Preciado, Lucas Platero eta Javier Saez ditugu euskaraz, eta UEUk plazaratutako Diskurtsoak, eraikuntzak, gorputzak liburuan Monique Wittig, Denise Riley, Elizabeth Grosz eta Anne Fausto-Sterling. Elearaziren Autoreak plazaran berriz, besteak beste Pedro Lemebel, Audre Lorde, Cherrie Moraga, Paco Vidarte eta Assata Shakur-en testu mamitsuak ditugu, edozein eskola feministarentzat luxuzko bibliografia euskaraz.

Literatura, itzulpena eta hausnarketa eskaintzen dizkigute blog eta liburuetan, ingelesek food for thought eta think out the box esango luketena. Irakurtzen jarraitzeko: Elearazi.eizie.eus.

Autoreak plazara

Idazleak: Garazi Arrula Ruiz eta Danele Sarriugarte Mochales

Crowfunding, 2015

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Bi minututan galdutako elkarrizketak

Azkar! Azkar! Adi egon, ez daukat astirik eta! Ohartarazi behar zaitut, denborak agian ez baitit uzt… Pipipipi-pipipipi! Pipipipi-pipipipi!

Goiz jaiki, eguneratuta egoteko irratia piztu, dutxa hartu, ilea lehortu, orraztu, bizarra kendu edota makillatu, kafea egiten den... [+]


2025-03-13 | Josu Iraeta
Herri aske izango bagara

Ez da berria, lehen ere ezagutu ditugu horrelako egoerak. Bere garaian hartutako erabakiaren emaitzak okertzen doazenean, zuzentzeko nahiko denbora balego bezala, eta ez da egia.

Hitz politak, itxaropentsuak, euskal gizartean pozik entzuten direnak, bai, baina badut beldurra,... [+]


Etxebizitza hutsak eta jabetza-eskubidea, eskuineko mantrak desmuntatuz

Azpeitiko Udalak etxebizitza hutsei ezarritako kanona abian jarri berritan –eta Euskadi osora zabal daitekeela jakinda–, etxebizitza horien jabeen eta eskuineko alderdien kexak irakurtzen eta entzuten hasiko gara. Jabetzarako Eskubidearen inguruko mantra horiek... [+]


Aztarnak

Lurrak guri zuhaitzak eman, eta guk lurrari egurra. Egungo bizimoldea bideraezina dela ikusita, Suitzako Alderdi Berdearen gazte adarrak galdeketara deitu ditu herritarrak, “garapen” ekonomikoa planetaren mugen gainetik jarri ala ez erabakitzeko. Izan ere, mundu... [+]


Frantzisko

Martxoaren 13an lau urte bete dira Fran Balda arbizuarra istripuz hil zela. Preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde egin zuen lan, eta haren bost kidek idatzi diote gutun hau.


Ongi etorri, Judimendi eskola

Zinez txalogarria, eskolako irakasle talde jakin baten borondatez, eta zenbait gurasoren inplikazioz, A ereduko ikastetxe estigmatizatu bat D ereduko eskola bilakatzeko abian jarri duten prozesua Gasteizko Judimendi auzoan. Honela, posible egiten ari dira Araba, Bizkaia eta... [+]


Hezkuntza Departamentuari ikasgelak ituntzeko plangintza bidezkoa eta legala eskatzen diogu

2025-2026 ikasturterako matrikulazio kanpaina hasi baino bi aste lehenago, Hezkuntza Saileko arduradunengana jo genuen, itunpeko eskoletako gelen ituntze maila ez delako egokitzen demografiaren jaitsierara eta indarrean dagoen lege esparrura.

Hiri gehienetan arazo orokorra... [+]


2025-03-12 | Mati Iturralde
Gudaren jauntxoak

1986. urtean Espainiako Estatuak NATOn jarraitzearen aurkako botoa eman zuen euskal gizarteak. Denborak ematen duen perspektibak oraindik ez du azaldu zeintzuk izan ziren gizartearen arrazoi sakonak gerra erakundean parte hartzeari uko egiteko.

Felipe Gonzálezen... [+]


Ikusezinak

Martxoaren lehenengo lanegunarekin batera, komunikabideetan azalduko ez diren aldaketak etorri dira EHUn. Azken Lan Publikoko Eskaintzaren ondorioz, ehunka langile –arlo tekniko eta administrazio zerbitzutakoak– orain arte okupatzen zuten lanpostutik atera eta beste... [+]


Bolo-bolo

Bolo-bolo dabil energia berriztagarrien hedapenaren inguruko eztabaida. Sarri askotan, iritsi den proiektu zaparrada desordenatuak eragindako artegatasunak bultzatuta, albiste zein iritzi-artikulu mordoaz gain, hitzaldiak, eztabaidak, mahai inguruak, bideo emanaldiak eta abar... [+]


Elle-aren biya

Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]


Lankidetzaren aldeko aldarria

Unibertsitateko ikasleen artean, maiz topatzen ditugu beste lurraldetakoak ere, bereziki gradu ondorengo ikasketetan. Topaketa horiek badira errealitate berriak ezagutzeko bide, baita besteak entzun eta besteez ikasteko parada ere. Garapenerako lankidetzari loturiko gaiak izan... [+]


Teknologia
Komentokrazia

Sare sozialetan badira zenbait pertsona eragin gaitasun handikoak. Jarraitzaile ugari dute, eta euren iritziak egiatzat hartzen dira. Askok, ordea, egia barik, interes propioa edo klase baten interesak iraunkortzea bilatzen dute. Ameriketan komentokrata deitzen zaie. Alegia,... [+]


2025-03-12 | June Fernández
Meloi saltzailea
Eskratxe

Antifaxismoari buruz idatzi nahiko nuke, hori baita aurten mugimendu feministaren gaia. Alabaina, eskratxea egin diote Martxoaren 8ko bezperan euskal kazetari antifaxista eta profeminista bati.

Gizonak bere lehenengo liburua aurkeztu du Madrilen bi kazetari ospetsuk... [+]


Eguneraketa berriak daude