Kirola D ereduan, noizko? Nork eta zer egin genezake gazteen euskarazko kirol jarduna ziurtatzeko? Galdera horien bueltan antolatu zituzten apirilaren 21 eta 22an Udaleko Euskara Zerbitzuen Topaketak Lasarte-Orian (Gipuzkoa). Hezkuntza arautuan euskarari garrantzia ematen zaion modu berean hezkuntza ez arautuan ere euskara sustatzeko beharra azpimarratu dute. Izan ere, bereziki kirolak gazteen aisialdiko denbora zati handia okupatzen duela aintzat hartuta, euskaraz egiteko aukera bermatu beharra dago.
Horretarako hainbat jarraibide eman dituzte topaketetan, eta datozen lerroetan hiru adibide jaso ditugu: Burlatako Futbol Eskola, Irungo kirol eskola eta Arabako Foru Aldundiak aisialdia euskaraz sustatzeko egindako gida.
Burlatan (Nafarroa), Burlatako Futbol Eskola sortu zuten hainbat gurasok 2009. urtean, kirola eta euskara eskutik helduta. Sortzaileek eta sustatzaileek azaldu dutenez orain arte Burlatan, eta Nafarroan orokorrean, euskarari lotutako politikak oso erasokorrak izan dira. Zailtasun ugari aurkitu dituzte bidean, baina gaur egun umeek euskaraz eta euskal giroan gozatzen dute futbolaz.
“Burlatan, kirol bakoitzak bere kasa funtzionatzen du eta kirol patronatua da guztia koordinatzeaz arduratzen dena”, lehen ez zegoen aukerarik kirola euskaraz egiteko, eta egoera horren aurrean futbola euskaraz praktikatu ahal izateko borroka abiatu zuten 2004an; bost urteren ondoren lortu zuten azkenean Burlata Futbol Eskola. Ez da noski, herriko futbol talde bakarra. Aurretik ere bazegoen Burlades Futbol taldea herrian, zeinak gaztelania hutsean funtzionatzen duen. Bien arteko aldea nabarmena da: “Guk filosofia argia daukagu: Futbola euskaraz”.
Kirola euskaraz egiteko erabiltzen duten estrategiari dagokionean Burlata Futbol Eskolakoak bat datoz Larrañagarekin: “Umeak eroso sentitzea nahi dugu, ez dizkiegu gaizki esanak zuzentzen. Umeak eroso eta gustura sentitu behar du; helburua eremua babestea da”, azaldu dute.
Horrelako ekimen bat sortzeak denen parte-hartzea eskatzen du: hasieran ez zituzten diru laguntzak jasotzen, eta kirola euskaraz egin ahal izateko gehiago ordaindu behar izatea bidezkoa ez zela ondorioztatuta, beste leku batzuetatik lortu behar izaten zuten finantzazioa. Gaur egun, umeez gain, gurasoek, udalak, herriko komertzioek… ere laguntzen dute Burlatako Futbol Eskolak aurrera jarrai dezan: “Partaidetza nabarmena da partidetan, guraso asko aritzen dira laguntzen, taberna ere jartzen dugu, eta euskal musika bozgorailuetatik; oso giro polita sortzen da”.
Orain, Burlatako kirol patronatuaren baitan dago futbola euskaraz egiteko aukera, eta azaldu dutenez, harreman ona daukate gainerako kirol taldeekin. Horrez gain, Nafarroan euskaraz aritzen diren gainerako futbol taldeekin topaketak egiten dituzte; “umeak elkarren artean sozializatu eta euren arteko harremanak euskaraz sortzeko”.
Irunen ahalegin berezia egin dute eskola kirola euskalduntzeko. Udaleko eta BPXport enpresako zenbait arduradunek azaldu zuten proiektua.
Duela 11 urte Irunen ume gehienek gaztelaniaz hitz egiten zuten kirola egiten zutenean. Pazientziarekin eta denborarekin euskaraz aritzea lortu dutela azaldu dute. Horretarako, begiraleen formakuntzan eta profesionalizazioan egin dute apustua. “Begiraleak eta gurasoak erreferentzia dira umeentzat eta berebiziko garrantzia du horiek zein hizkuntzatan hitz egiten duten”. Begirale lanetan arituko direnak denbora gehiagoz eta formakuntza hobearekin aritzeko lanpostu publikoak sortu zituzten: gaur egun 35 kirol hezitzaile ari dira lanean. Euskararen erabileran eragin eta hezitzailea izan nahi duen programa osatzea da helburua.
Udaleko ordezkariek azaldu dutenez, azken urteetako datuetan ikus daitekeenez euskararen erabilerak nabarmen egin du hobera, nahiz eta oraindik hainbat arlotan hobetu beharra nabaritu duten. Epaileak eta boluntarioak kirol eskolaz kanpokoak direnez, ezin dute oraindik haien gutxieneko euskara maila ziurtatu. Bestalde, eskola kirolean neska gutxi ari dela ohartu dira eta egoerari buelta emateko beharra aitortu dute.
Hainbat gako azpimarragarri aipatu dituzte, beraz, kirola eta orokorrean aisialdia euskaraz egiteko: euskara jarduera eta sentipen positiboekin lotzeko ahalegina egin –saihestu zuzentzea–, euskarari buruz gutxiago eta euskaraz gehiago hitz egin, eta begiraleen eta hezitzaileen profesionalizazioa bultzatu.
Begirale, begira egotetik ekitera izenburupean hitz egin zuen Jokin Larrañaga Arabako Euskara Zerbitzuko buruak. Haren hitzetan euskaraz ikastetik euskaraz bizitzera igarotzea da gakoa. Izan ere, Arabako datuen arabera, gazteen erabilera %16koa da, D ereduko ikasleek eskolan baino ez dute erabiltzen euskara; aldiz, eredu bera aisialdira estrapolatu eta begiraleak horretarako prestatuz gero erabilera %14 handituko litzatekeela azaldu du: “Euskara sozializatzeko erabiltzean dago gakoa”.
Eskolan euskaraz ikasteaz gain, autobusean, jantokian, bazkalosteko tartean eta eskolaz kanpoko jardueratan euskaraz egiteak euskararen erabilera nabarmen areagotuko luke. “Ez da D ereduan bakarrik eragin behar, ez da kirolean bakarrik eragin behar; euskarak leku guztietan izan behar du presentzia”, uste du Larrañagak. Horretarako, ezinbestekoa da aisialdian edo eskolaz kanpoko ekintzetan begirale direnak formatzea. Arabako Foru Aldundiak Haur eta gazteen jardunerako hezitzaileentzako gida atera du euskaraz sozializatu eta euskararen erabilera handitzeko beharrezko gakoak emateko.
“Euskaraz bizipenak behar dituzte”, dio Larrañagak. Azaldu duenez, euskara eskolarekin soilik lotzen badute, hizkuntza horrekin harremana ahula izango da. Egunerokoan euskara entzuten eta erabiltzen badute, aldiz, euskaraz bizipenak izango dituzte; “eta hori da bidea euskara eurenganatzeko”.
Bi ideia nagusi azpimarratu zituen Larrañagak: “Ez da eraginkorra etengabe euskaraz hitz egiteko errepikatzea edo euskaraz ez egiteagatik errudun sentiaraztea”; eta “ez hitz egin hainbeste euskarari buruz eta hitz egin gehiago euskaraz”. Euskara gustuko egoerekin eta bizipen positiboekin lotzea da helburua, eta begiraleek horretan lagundu behar dutela uste du. Hori lortzeko gakoa elkarrizketak sortzea, gorputz hizkera eta mimika erabiltzea, eta errefortzu positiboak ematea izan litezke, besteak beste.
Begiraleentzako gidak lau alor lantzen ditu: kultura, aisialdia, euskara eta kirola.
Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]
"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.
Etorkisuneku 01 izenarekin jardunaldia egingo da martxoaren 14an, datorren ostiralean, Errenterian. Badalabek eta TEKS elkarteak antolatuta "hizkuntzari eta komunitateari lotutako iruditeria eta diskurtsoak berritzeko proposamen bat" izango omen da. Badalaben egoitzan... [+]
Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
Euskarazko eskaintza handitzeko akordioa erdietsi dute EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak
Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]
“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]
Pantailak Euskarazek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aurkeztu dituzte datu "kezkagarriak". Euskaraz eskaini diren estreinaldi kopurua ez dela %1,6ra iritsi ondorioztatu dute. Erakunde publikoei eskatu diete "herritar guztien hizkuntza eskubideak" zinemetan ere... [+]
Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]
Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]
Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.
Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.
EH Bilduk sustatuta, Hondarribiako udalak euskara sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak egin eta laguntza-lerro berri bat sortu du. Horri esker, erabat doakoak izango dira euskalduntze ikastaroak, besteak beste.