Hizkuntzan ere, kirol hezitzaileak haurren eredu

  • Kirola D ereduan, noizko? Nork eta zer egin genezake gazteen euskarazko kirol jarduna ziurtatzeko? Galdera horien bueltan antolatu zituzten apirilaren 21 eta 22an Udaleko Euskara Zerbitzuen Topaketak Lasarte-Orian (Gipuzkoa). Hezkuntza arautuan euskarari garrantzia ematen zaion modu berean hezkuntza ez arautuan ere euskara sustatzeko beharra azpimarratu dute. Izan ere, bereziki kirolak gazteen aisialdiko denbora zati handia okupatzen duela aintzat hartuta, euskaraz egiteko aukera bermatu beharra dago.

Burlatako Futbol Eskola 2009an sortu zuten hainbat gurasok.

Horretarako hainbat jarraibide eman dituzte topaketetan, eta datozen lerroetan hiru adibide jaso ditugu: Burlatako Futbol Eskola, Irungo kirol eskola eta Arabako Foru Aldundiak aisialdia euskaraz sustatzeko egindako gida.

Burlatan, futbola euskaraz

Burlatan (Nafarroa), Burlatako Futbol Eskola sortu zuten hainbat gurasok 2009. urtean, kirola eta euskara eskutik helduta. Sortzaileek eta sustatzaileek azaldu dutenez orain arte Burlatan, eta Nafarroan orokorrean, euskarari lotutako politikak oso erasokorrak izan dira. Zailtasun ugari aurkitu dituzte bidean, baina gaur egun umeek euskaraz eta euskal giroan gozatzen dute futbolaz.

 “Burlatan, kirol bakoitzak bere kasa funtzionatzen du eta kirol patronatua da guztia koordinatzeaz arduratzen dena”, lehen ez zegoen aukerarik kirola euskaraz egiteko, eta egoera horren aurrean futbola euskaraz praktikatu ahal izateko borroka abiatu zuten 2004an; bost urteren ondoren lortu zuten azkenean Burlata Futbol Eskola. Ez da noski, herriko futbol talde bakarra. Aurretik ere bazegoen Burlades Futbol taldea herrian, zeinak gaztelania hutsean funtzionatzen duen. Bien arteko aldea nabarmena da: “Guk filosofia argia daukagu: Futbola euskaraz”.

Kirola euskaraz egiteko erabiltzen duten estrategiari dagokionean Burlata Futbol Eskolakoak bat datoz Larrañagarekin: “Umeak eroso sentitzea nahi dugu, ez dizkiegu gaizki esanak zuzentzen. Umeak eroso eta gustura sentitu behar du; helburua eremua babestea da”, azaldu dute.

Horrelako ekimen bat sortzeak denen parte-hartzea eskatzen du: hasieran ez zituzten diru laguntzak jasotzen, eta kirola euskaraz egin ahal izateko gehiago ordaindu behar izatea bidezkoa ez zela ondorioztatuta, beste leku batzuetatik lortu behar izaten zuten finantzazioa. Gaur egun, umeez gain, gurasoek, udalak, herriko komertzioek… ere laguntzen dute Burlatako Futbol Eskolak aurrera jarrai dezan: “Partaidetza nabarmena da partidetan, guraso asko aritzen dira laguntzen, taberna ere jartzen dugu, eta euskal musika bozgorailuetatik; oso giro polita sortzen da”.

Orain, Burlatako kirol patronatuaren baitan dago futbola euskaraz egiteko aukera, eta azaldu dutenez, harreman ona daukate gainerako kirol taldeekin. Horrez gain, Nafarroan euskaraz aritzen diren gainerako futbol taldeekin topaketak egiten dituzte; “umeak elkarren artean sozializatu eta euren arteko harremanak euskaraz sortzeko”.

Irunen 35 kirol hezitzaile

Irunen ahalegin berezia egin dute eskola kirola euskalduntzeko. Udaleko eta BPXport enpresako zenbait arduradunek azaldu zuten proiektua.

Duela 11 urte Irunen ume gehienek gaztelaniaz hitz egiten zuten kirola egiten zutenean. Pazientziarekin eta denborarekin euskaraz aritzea lortu dutela azaldu dute. Horretarako, begiraleen formakuntzan eta profesionalizazioan egin dute apustua. “Begiraleak eta gurasoak erreferentzia dira umeentzat eta berebiziko garrantzia du horiek zein hizkuntzatan hitz egiten duten”. Begirale lanetan arituko direnak denbora gehiagoz eta formakuntza hobearekin aritzeko lanpostu publikoak sortu zituzten: gaur egun 35 kirol hezitzaile ari dira lanean. Euskararen erabileran eragin eta hezitzailea izan nahi duen programa osatzea da helburua.

Udaleko ordezkariek azaldu dutenez, azken urteetako datuetan ikus daitekeenez euskararen erabilerak nabarmen egin du hobera, nahiz eta oraindik hainbat arlotan hobetu beharra nabaritu duten. Epaileak eta boluntarioak kirol eskolaz kanpokoak direnez, ezin dute oraindik haien gutxieneko euskara maila ziurtatu. Bestalde, eskola kirolean neska gutxi ari dela ohartu dira eta egoerari buelta emateko beharra aitortu dute.

Hainbat gako azpimarragarri aipatu dituzte, beraz, kirola eta orokorrean aisialdia euskaraz egiteko: euskara jarduera eta sentipen positiboekin lotzeko ahalegina egin –saihestu zuzentzea–, euskarari buruz gutxiago eta euskaraz gehiago hitz egin, eta begiraleen eta hezitzaileen profesionalizazioa bultzatu.

Arabako begiraleentzako gida

Begirale, begira egotetik ekitera izenburupean hitz egin zuen Jokin Larrañaga Arabako Euskara Zerbitzuko buruak. Haren hitzetan euskaraz ikastetik euskaraz bizitzera igarotzea da gakoa. Izan ere, Arabako datuen arabera, gazteen erabilera %16koa da, D ereduko ikasleek eskolan baino ez dute erabiltzen euskara; aldiz, eredu bera aisialdira estrapolatu eta begiraleak horretarako prestatuz gero erabilera %14 handituko litzatekeela azaldu du: “Euskara sozializatzeko erabiltzean dago gakoa”.

Eskolan euskaraz ikasteaz gain, autobusean, jantokian, bazkalosteko tartean eta eskolaz kanpoko jardueratan euskaraz egiteak euskararen erabilera nabarmen areagotuko luke.  “Ez da D ereduan bakarrik eragin behar, ez da kirolean bakarrik eragin behar; euskarak leku guztietan izan behar du presentzia”, uste du Larrañagak. Horretarako, ezinbestekoa da aisialdian edo eskolaz kanpoko ekintzetan begirale direnak formatzea. Arabako Foru Aldundiak Haur eta gazteen jardunerako hezitzaileentzako gida atera du euskaraz sozializatu eta euskararen erabilera handitzeko beharrezko gakoak emateko.

“Euskaraz bizipenak behar dituzte”, dio Larrañagak. Azaldu duenez, euskara eskolarekin soilik lotzen badute, hizkuntza horrekin harremana ahula izango da. Egunerokoan euskara entzuten eta erabiltzen badute, aldiz, euskaraz bizipenak izango dituzte; “eta hori da bidea euskara eurenganatzeko”.

Bi ideia nagusi azpimarratu zituen Larrañagak: “Ez da eraginkorra etengabe euskaraz hitz egiteko errepikatzea edo euskaraz ez egiteagatik errudun sentiaraztea”; eta “ez hitz egin hainbeste euskarari buruz eta hitz egin gehiago euskaraz”. Euskara gustuko egoerekin eta bizipen positiboekin lotzea da helburua, eta begiraleek horretan lagundu behar dutela uste du. Hori lortzeko gakoa elkarrizketak sortzea, gorputz hizkera eta mimika erabiltzea, eta errefortzu positiboak ematea izan litezke, besteak beste.

Begiraleentzako gidak lau alor lantzen ditu: kultura, aisialdia, euskara eta kirola. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Irunen: “Herritik sorturiko ekitaldiaren jabe egin da Udala”

Herriko elkarte eta eragileek antolatzen dute Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Irunen, sorreratik. Goizetik gauera jakin dute udalak hartu duela ekitaldiaren jabetza eta beraz, ekitaldiaren inguruko azken erabakiak haren gain geratu direla: “Udalari eskatzen diogu... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


2024-12-20 | Edu Zelaieta Anta
Pereza

Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]


Mila euroko soldata artistentzat

Lanartea elkarteak Euskal Artisten Lan eta Bizi Baldintzen I. Inkesta argitaratu berri du. Inkesta bete dutenen %40k du jarduera artistikoa lanbide. Batez beste, hilean, 1.027,5 euro irabazi zituzten 2023an. Inkestatuen %33,8k erantzun du azken urtebetean jarduera uztea pentsatu... [+]


Euskararen Eguneko manifestu bat

Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Patri Urkizu euskaltzale, ikertzaile eta idazle lezoarra zendu da

78 urterekin hil da ibilbide oparoa izan duen euskaltzalea. Euskal Filologian doktore izateaz gain, hamarnaka lan argitaratu zituen, poesian, nobelan zein saiakeran, baita biografiak eta bertso bildumak ere. Lan handia egin zuen antzerkigintza ikertzen.


Euskaltzaleen Topaguneak ‘Taupa' mugimenduari eman dio lekukoa

Euskaltzaleen Topaguneak hasiera berri bat irudikatu du. Hemendik aurrera Taupa, euskaltzaleen mugimendua izena hartuko du. Euskara elkarteen topagunea izatetik, Euskal Herri osoko euskaltzaleak aktibatzea eta saretzea izango du helburu. Topaguneko kideek adierazi dutenez,... [+]


2024-12-13 | ARGIA
Euskarabideak 13,4 milioi euroko aurrekontua izango du 2025ean, iaz baino %9,7 gehiago

Nafarroako Legebiltzarrean datorren urteko aurrekontuak ixteko negoziazioetan ari dira egunotan alderdiak, eta horietan adostutakoaren arabera, euskararen Euskararen Nafar Institutuak iaz baino 1,3 milioi gehiago izango ditu.


Nafarroa osoan euskararen ofizialtasuna bermatzeko lege aldaketak egitea eskatu die Kontseiluak alderdiei

Euskal Herri osoan euskara eta hiztun komunitatea larrialdi egoeran daudela berretsi zuen azaroan Kontseiluak eta, ostegun honetan, egoera hori Nafarroan zertan datzan azaldu du Iruñean. Era berean, herrialdean ataka horretatik ateratzeko egin beharrekoak azpimarratu ditu.


2024-12-12 | Julene Flamarique
“Kanal bat, hizkuntza bat” logika gainditzeko eskatu diote ETBri

Ikusle euskaldun gehien biltzen dituen katea da ETB2, datuen arabera. Aldatu Gidoia mugimenduak agerraldia egin du Bizkarsororen kontraprogramatzearen harira. Salatu dute askotan ETB1 lehian sartzen dela ETB2rekin, eta "herritar guztiak eta publiko bakarra helburu izango... [+]


2024-12-12 | Julene Flamarique
Iruñeko auzo guztietan euskarazko murgiltze eredua duten haur eskolak ipintzeko eskatu diote udalari

Hamabi haur eskola publiko daude Iruñean, eta horretatik bakarrean dago euskarazko eredua. Protesta egin dute dozena bat eragilek, eta euskal hiztunen “egoera berezia” aintzat har dezan galdegin diote udalari.


Behar direlako tituluak

Benetan nahasia da euskara ikasteko dirulaguntzen kontu hori. Euskara ikasi nahi duen herritarrak leihatila bat baino gehiagotara jo beharko du egin nahi duen ikastaroa zenbat kostatuko zaion eta dirulaguntzak nondik, nola eta noiz lortuko dituen jakiteko. Oraindik ere dirua... [+]


Eguneraketa berriak daude