Gizakia munduratua izan da. Munduratze horretan, kale gorrian, zerua goian eta lurra behean, gizakiok hori baino ez dugu aurkitzen. Ezereza da geratzen zaigun bakarra? Etsipena? Ezdeus horretatik irteteko, gizakiak berezkoa du indarra. Aristotelesek Metafisikaren lehenengo liburuan esaten zuen bezala: “Gizaki guztiek izatez dute jakiteko guraria”.
Horrelako baieztapenek indartu egiten dute ideia hau: gizakiak, arestian aipatu dugun etsipen horretatik irteteko, badu nahiko aitzakia. Gizakiak, harridurak bultzatuta, bere ingurunea ikertzeari, atzemateari, ekin zion. Gizakiak, gizaki den ez geroztik, aurrean daukan hori, physisa, ulertu nahi du. Eta berriro ere ekar ditzagun Aristotelesen hitzak, Filosofoarenak: “Gizakiak, orain eta hasieran, lilurarengatik hasi baitziren filosofatzen: hasiera batean, gauza arruntek sortzen duten harriduraren aurrean liluraturik; ondoren, pixkanaka-pixkanaka aurrera egin ahala, gauza konplexuagoen aurrean zalantzan egonik, esaterako, ilargiaren, eguzkiaren eta izarren eta unibertsoaren genesiaren fenomenoen aurrean”.
Beraz, lilura dago gizakiaren baitan. Lilurak bultzatuta saiatzen gara gure galderei erantzuten. Horren adierazle nagusi bat haurraren jarrera da. Errealitatearen aurrean, galderak egiten ditu. Berezkoa du, haurrak, galderaren ariketa. Dialektika sortzen da, beraz, gizakia eta aurrean daukan horrekin. Kezkak sortze bat ekartzen du. Sortzearen ondorioetako bat balio berriak eraikitzea da. Nietzschek, Honela mintzatu zen Zaratustra liburuan, haurraren espiritua eraikitzen du, balio berrien eraikitzaile bezala. Moral tradizionala deuseztatu, eta balio berriak sortu. Jolasetik, askatasunetik. Gizakiak sortzen du, inongo baliagarritasunari begiratu gabe. Eta berriro Aristotelesen hitzak: “Baina zalantzan eta liluraturik dagoenak onartzen du ez dakiela (…). Beraz, ez-jakitetik ihes egiteagatik filosofatu bazuten, agerian dago jakiteagatik eta ez inongo baliagarritasunarengatik ekin ziotela ezagutzeari. Eta horren lekuko da gertatutakoa: beharrezko gauza gehientsuak eta dibertsioaren eta bizitzaren atseginerako ezagutzak lortuak zirenean ekin baitzitzaion halako diziplina bat bilatzeari. Argi dago, bada, hau ez dugula beste inolako baliagarritasunarengatik bilatzen”.
Hezkuntzan bizitzen ari garena horren isla da. LOMCE legearen baitan, Filosofia irakasgaia geletatik desagerrarazi dute
Horren ondorioa begi-bistan dago: filosofiak ez du baliagarritasunik. Eta horrek gaur egungo gizartearen zutabe nagusi batekin talka egiten du, denari bere baliagarritasuna bilatzen baitzaio, baita gizakiarengan, zoritxarrez. Hezkuntzan bizitzen ari garena horren isla da. LOMCE legearen baitan, Filosofia irakasgaia geletatik desagerrarazi dute. Aristotelesen hitzetatik, ez da ezer ulertu, eta gaizki ulertze horretatik, Filosofia baztertu egin dute agintariek, eta hein batean, baita gizakiak ere. Eta hori da larriena. Gizakiak, Filosofia bere bizitzatik baztertzen duenean, uko egiten dio bere izaerari. Filosofiarik gabeko bizitza, ez da bizitza, beste zerbait da.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]