“Bazirudien El Huerto-n ginela” esan zuen ikusleetako batek –60 urtetik gorako emakume alargun oso ezaguna Donostian, zeinaren alaba eta biloba ere ekitaldian baitzeuden– Derribos Arias taldearen omenezko kontzertu laburra bukatu eta gero, jada Ernest Lluch izeneko kultur etxetik kanpo ginela, Anoetako gau euritsuan.
ETAk hiriaren beste muturrean 1980an leherrarazi zuen pub hura, El Huerto izenekoa, Trinitate Plazan, Donostiako mobidaren zilborra omen zena… eta kontzertutxoaren aurretik aurkeztu zuten Derribos Arias: Licencia para Aberrar –Carlos Rego kazetari ourensearrak idatzitako– liburuaren osteko solasaldian, Trantsizioko Kulturaren nolabaiteko aldarrikapena ere entzun genuen, esan nahi baita, RRVaren kitsch-a denaz jabetu aurretikoaz.
Donostia cool –avant la lettre– eta zulatuezin hartan, hiritar moderno eta ezin burgesago haien –gure ikuspegi ezinago estereotipatuan– urrezko kabia. Probintziako mukizuontzat, esan nahi dut. Gerora imajinatu ahal izan dut, demagun kontzertuan bertan zen Alejo Alberdi bera, Ivan zine zuzendariarena bezalako villa dekadente batean bizitzen, hura ere Ondarretara begira. Badakizue, Rafa Berriok handik hogeita hamar urtera idatziriko kanturako pertsonaiak: nire lagunak, abizenez kargaturiko jende hori.
Groseko musikariak ekin zion erronkari: Derribos Arias-en zortzi kanturik onenak –bere ustetan– zuzenean ematea. Baxuan Ikerne Jimenez, Alaskaren ohiko musikaria. Haurdun ageri zen bilbotarra, sekulako bonboaz, irudi post-warholiano ikusgarrian. Gitarrarekin, Iñaki Huarte “Fisuras”, new-wave eszena hartako klasiko bat, indartsua eta sentibera. Baterian, Zumaiako Nagore Etxabe gaztea, riot-grrrl itxuradun danbor-jotzaile dohatsua.
A-Fluor-ekin hasi ziren, ondoren Quién hay entzun genuen. Derribos Arias sekula santan sonatu ez zen gisan, xuxurlatu zidan Montoiak. Ondoegi, esan nahiko zidan. Sendo nahiz fidel, ene ustetan. Poch zenaren dramaturgian nahastu gabe, baina haren kantuetan zetzan dramari eutsita.
Derribos-en maite genituen dekonstrukzioak oro, hala musikan nola hitzetan. Espainolezko “aberrar” hura, euskarazko “aberri” honetatik aldi berean hain gertu eta hain urrun.
Itxuraz azkenean artikulatu da ezker abertzalearen estetikari buruzko kritika post moduko zerbait, ikus Maia, ikus Gure Esku Dago, baina noski, haren ernamuina egun hain deitoratua ageri den Trantsizioko Kultura delako hartan zegoen. Gertatzen dena da hura guztia oso espainola zela eta hango batzuk, euskaldunak ere baginenez, ba gero isildu egin ginela, folklorearekiko errespetuz. Ezagun denez, salbuespen bakarrenetarikoa, Montoia bera (M-ak).
Baina tira, Berriok berak esango lukeen moduan, ya qué importa quiénes fuimos (Este Album, 1971, Warner).
“80 zuzenean” jarduera zikloaren barnean, apirilaren 15ean Donostiako Ernest Lluch kultur etxean Derribos Arias liburua aurkeztu eta taldearen zortzi kantu jo zituzten.
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.
HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.
TU-K
Non: Ahotsenean (Plateruena, Durango)
Noiz: Abenduaren 8an
-----------------------------------------
Bufandak, aterkiak eta begi-zuloak ditu abenduaren 8ak Durangon. Azokaren azken egunari igande eguerdia eta negu giro sarkorra gehitu zaizkio eta erdi hutsik daude... [+]
Anari + Belako
Noiz: abenduaren 5ean.
Non: Iruñeko Zentral aretoan.
-----------------------------------------------
Gogoan dut Erasmuseko lehenengo hilabetean ikusi nituela aurreneko aldiz Belakokoak zuzenean. Ez nintzen haiek ikustera joan, azkenean bertan behera... [+]
Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]
Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]
Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.
---------------------------------------------
Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]
UGER
Noiz: abuztuaren 11n
Non: Santa Klara ermitan (Ondarroa)
--------------------------------------------------------
Sargoriari bizirauten saiatzera egin dugu kostalderantz, husten zihoan hondartzan bainua hartu, afaldu eta Santa Klara eguneko kontzertuak... [+]
OCU kontsumitzaileen Elkarteak hiru arrazoi zehaztu ditu, horien artean kanpoko janaria eta edaria Kobetamendiko esparruan sartzeko debekua, eta eskudirutan edo banku-txartelaren bitartez ordaintzeko ezintasuna. Facuak aurreko urtean egindako salaketan zehazturiko arazoak... [+]
Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]