Hegoafrikatik iritsi berritan harrapatu dugu PEN elkarteko kidea. Translation and Linguistic Rights Committee izeneko kongresuan izan da, hain zuzen, Afrikako idazle eta kazetariek bizi duten egoera gertutik ezagutzen. Egunerokoaren gogorra ikusi arren, baikor itzuli da: lortu dute herrialde afrikarrekin konplizitate sare bat sortzea.
Zer ekarri duzu Hegoafrikatik?
Ez dagoela diferentziarik pertsonen artean, inoiz ez. Benetan gerturatzen bazara bestearengana, askoz gehiago dira partekatzen diren gauzak desberdintzen gaituztenak baino. Eta, afrikarren aldean, iruditzen zait hemen Europan estuegi lotzen gatzaizkiola arauari. Lehenengo egiten dugu araua eta gero ikusten dugu ea moldatzen garen.
Eta, moldatzen gara?
Gure arteko kontaktu handiagoa beharko genuke, gauzak datozen neurrian konpontzen saiatzeko. Adibidez, errefuxiatuen krisian: ahazten zaigu pertsonak direla, gure kidekoak, eta ez zifrak; ez dela besteen arazo bat, gurekin zerikusirik ez duena. Ulertu behar da mundua osotasun bat dela, eta denona, ez soilik mugak jarri dituztenena. Eta hori esan beharra dago, ezin gara nekatu.
Hitzak zer egin lezake hor?
Hitzak indarra du, beti egiten du zerbait. Borroka desorekatua da, noski. Harritxoa baino ez gara boteredunaren oinetakoan. Baina ez bada ezer egiten gauzak ez dira desagertzen, hazi baino ez dira egiten; eta infinituki haz daitezke, haz daitekeen bezala erregimen politikoen eta giza burmuinaren gaiztakeria.
Mundua ez dago erabakita, beraz.
Batek pentsa dezake baietz, egin behar dena dela egokitzea, zure txokotxoa aurkitzea, bizitzea. Baina argi dago ondo ez dabilen gauza gehiegi dagoela. Etengabeko borroka da existentzia. Eta hori ikusten da zurea ez bezalako errealitateekin kontaktua duzunean. Batzuetan oker dauden iritziak ditugu, ezagutza falta zaigulako. Gure oinarriak errepasatzeko beharra dugu, irekitzekoa, ontzat jotzen genituen gauzak beste egoera batzuetan kalterako izan daitezkeelako. Mundua ulertzen saiatzea prozesu bat da, sekula burutuko ez duguna.
Ulertzen saiatzea ote da itzulpena ere?
Itzulpena ez da praxia, aurretiko jarrera bat da: aitortzea beste ertzean dagoena zu bezain baliosa dela. Diferentea dela, egokitu behar zarela, esfortzu bat egin behar duzula ulertzeko. Eta onartzeko: beste arau batzuk onartzeko prest egon behar duzu, askotan zureengandik oso desberdinak izan daitezkeenak. Esango nuke irekiera eta iragazkortasuna direla gakoak.
Asimilazioarekin zerikusi txikia du horrek.
Itzulpena ikusteko bi manera daude. Lehenak baztertzen du publiko orokorrarentzat kaltegarri den guztia. Gehien zirkulatzen duten testuak izan ohi dira, best seller-ak. Baina edozein lekutan idatzitako obrak izan daitezke, ez dute tokiko ezaugarririk. Hori ez da itzultzea. Asimilatzea baizik. Itzultzea da zaintzea arrotz dena obra orijinalean, ulertzea parean zuk ezagutzen ez duzun jendea dagoela, mundua ez duzula menperatzen, ez duzula sekula menperatuko, zabalegia baita. Iristen zara zalantzan jartzera zenituen sinesmen sendo guztiak. Denok behar dugu zerbaitetan sinetsi, erlatibotasun hori zaila da onartzen; baina beharrezkoa, mundua horrelakoa delako.
Eta literatura unibertsala?
Ez da uki ezin daitekeen altxor bat. Etengabeko elkartrukatzea da, kanonaren errebisio konstantea. Tradizioa ez da hainbeste obra bera, obraz hainbestetan idatzi izan dena baizik. Komunikazioak egiten ditu handi hizkuntzak. Eta ikusgarritasuna da besteak ulertzeko gaitasuna. Ez bakarrik haiek gu ikustea, guk haiek ikustea ere.
Ingelesez?
Azken urteotan aldaketa larri bat gertatzen ari da Europako politika kulturalean. Orain denok nahi dugu ingelesa, edo frantsesa, denok Frankfurteko feriara. Diru-esfortzu guztiak kanpora itzultzeko bideratzen dira. Baina zure kulturak hortik ez du ezer hartzen. Hartzen du inportatzen duzunetik, handi nahiz txiki, zure hizkuntzan irakur ditzakezun autore arrotz horiengandik. Bat-batean ez dago txikienganako interesik: hain dira txikiak, etxea zikinduko baitigute haien txikitasunarekin.
Handinahiaren konplexua?
Astakeria da, zu handia zara asko uler dezakezun neurrian, zure ezagutzaren eta aniztasunaren neurrian. Politikariak horren garrantziaz jabearaztea ezinezkoa izango da dagoeneko. Baina zure etxera poeta armeniar bat ekartzeak prestigio handiagoa emango dizu, probetxu handiagoa aterako diozu, zure poetak New Yorken inork ikusiko ez duen jaialdi batera eramateak baino.
Zurea itzultzeari utzi gabe, noski.
Bai, baina harreman bat ezarri behar da. Orain dena egiten da diruaren bidez: auskalo ze bilduma prestigiozko, auskalo ze areto arranditsu. Horrek ez dauka batere interesik. Niri interesatzen zaidana da zer esan duten, zergatik esan duten, nola ikusi gaituzten. Hori da ezagutu behar dena. Lasterketa politikoan jakin nahi dute nor den irabazlea, tori medaila. Arrakasta eta porrotaren erretorika horretan erortzen gara. Baina literatura eztabaida konstantea da, zer gertatzen den pentsatzeko aukera.
Rosvita. Teatro-lanak
Enara San Juan Manso
UEU / EHU, 2024
Enara San Juanek UEUrekin latinetik euskarara ekarri ditu X. mendeko moja alemana zen Rosvitaren teatro-lanak. Gandersheimeko abadian bizi zen idazlea zen... [+]
Idazketa labana bat da
Annie Ernaux
Itzulpena: Leire Lakasta
Katakrak, 2024
Segundo erabakigarriak
Manu López Gaseni
Elkar, 2024
--------------------------------------------------
Nobela labur hau irakurtzen hasi eta harrapatuta sentitzen zara, eta horretan badu zerikusia idazleak ezarritako erritmo bizi eta azkarrak. Lehen hamar... [+]
Istorioetan murgildu eta munduak eraikitzea gustuko du Iosune de Goñi García argazkilari, idazle eta itzultzaileak (Burlata, Nafarroa, 1993). Zaurietatik, gorputzetik eta minetik sortzen du askotan. Desgaitua eta gaixo kronikoa da, eta artea erabiltzen du... [+]
Sexu-genero disidentziak zeharkatutako bost lagunek osaturiko literatur banda da Pomada. Lehenbiziko oholtza gaineko emanaldia sortu dute, Maitaleen hiztegi baterako zirriborroa deiturikoa, poesia eta musika nahasten dituena. Irlak berba dute abiapuntu. Emanaldietako baten... [+]
Dragoiak eguzkia IRENTSI zuenekoa
Aksinja Kermauner
Alberdania, 2024
-------------------------------------------------------
Hamarnaka liburu idatzi ditu Aksinja Kermauner idazle esloveniarrak. Euskaraz plazaratutako lehenengoa dugu hau, Patxi Zubizarretak itzulia eta... [+]
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]
Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]
Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Erein, 2024
----------------------------------------------------
Izenburuak eta azaleko irudiak (Puntobobo, artile-mataza eta trapuzko panpina) osasun mentala, puntua egitea eta haurtzaroa iradokiko dizkigute, baina adabaki gehiago... [+]
Liburutegi publikoak kudeatzearen ardura duen EAEko Liburutegi Zerbitzura gutun bidalketa masiboa egin dute Debako hainbat herritarrek, herriko liburutegiko araudi diskriminatzailearen aurrean esku har dezala eskatzeko. 6 urtetik beherakoek egunean ordubetez baino ezin dute... [+]
Fiesta y rebeldía. Historia oral del Rock Radical Vasco
Javier 'Jerry' Corral
Liburuak, 2025
------------------------------------------------
Javier Corral ‘Jerry’ EHUko Kazetaritzako lehen promozioko ikaslea izan zen, Euskal Herriko rock... [+]
Itsasoa bete urre
Dani Martirena
Irudiak: Ana Ibañez
Txalaparta, 2022
--------------------------------------------
Liburu honetara barneratzen den irakurleak sentsazio ugari izango ditu. Deigarria da azaleko letren urre kolorea eta zuritasuna, goialdean ageri den... [+]