Deabru-zura

Ligustrum japonicum. Argazkia: José Luis Gálvez - CC BY SA
Ligustrum japonicum. Argazkia: José Luis Gálvez - CC BY SA

Zuraz inguratua nabil azken aldi honetan. Basoak eta zuhaitzak gugan duen indarra, eta gure kulturan duen eraginaz dokumental galant horietako bat egiteko ardura tzarra hartua du bizkarrean Jon Maiak; Gutik Zura du izena eta bera gauzatzen sos batzuekin lagundu nahi duenak jo beza webgune honetara, www.verkami.com/projects/14630-gutik-zura. Galdezka etorri zait, eta ezin dut burutik kendu gure kulturak eta zurak duten eman-hartu estua.

Malerrekako Zubietan izan naiz aurreko asteburuan. Ezkurra errekaren erriberetan, Landan barrena ibili gara bertakoekin ikasten bertako landare, mendi, toki eta abarren izenak. Tartean bada Petrixeneko Lino Elizaldek landatutako zuhaitz bilduma polit bat. Han azaldu zuen jendeak zuhaitzotaz dakiena, denon ikasgai: mozkortu nahi baduzu honen fruitua jan, honen loreak ikaragarrizko usaina du, honen alea sagardoari nahasten zitzaion, txiletarra da hau; banan-banan pasa genituen aurrez aurre ezagutzeko. Horrelako aurkezpenak eginez ikasten da. Errekan beherexeago, bide bazterrean ezagutu genuen arbustua –arbustu arrunta edo japoniar arbustua– edo “deabru-zura” deitzen dena, Ligustrum japonicum. “Deabru-zura” hori nondik ote datorkio? Bere zura gogorra eta malgua da; ez da holakorik erraz aurkitzen. Adar berriak lokarri gisa erabili izan dira. Hortik ote datorkio izena, Ligustrum alegia? Plinio Zaharrak omen dio lĭgo,āre (lotu) aditz latinotik datorkiola. Upelak itxi eta irekitzen dituzten txotxetan ere ikusi izan dut zur hori.

Zubietako Landako bueltan zebilen Saldiasko Enekoren sendiak pinudia bota omen du, eta sos batzuk hartu omen dituztenez galdezka nuen ea zer zuhaitz landatu etoooorkizunari begira. Berak sasiakazia (Robinia pseudoacacia) aipatu eta zenbaitek kontuz ibiltzeko esan diola, inbaditzailea dela eta terreno muganteen jabeak kexu izango dituela, eta nik: egiten duena egiten duela, jartzen duena jartzen duela muganteekin triska beti izango duela eta sasiakaziarekin aurrera jotzeko, zalantzarik gabe! Sekuoiez (Sequoia sempervirens eta Sequoiadendron giganteum) ere jakin nahi zuen, eta alertzeaz (Larix europaea), eta nik zedroa (Cedrus sp.) aipatu nion, gure etxera etortzen denero hainbeste ferekatzen duen mahaiaren materiala. Horiez gain, Linoren bilduman ezagutu zuen kriptomeria (Criptomeria japonica) ere jartzeko. Basoen diseinua, etorkizuna.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baso landatuak
Basotik: makroproiektu berria Gipuzkoan, berdez mozorrotua

Basotik fundazioa aurkeztu du duela gutxi Gipuzkoako Foru Aldundiak, lurralde horretako baso pribatuen kudeaketa “aurreratua” egiteko asmoarekin. Baina Gipuzkoako lurrak industria-forestalistaren kolonia edo fabrika handi bihurtu nahi badira, horrek izen bat dauka:... [+]


2021-11-12 | Garazi Zabaleta
SUGARAI
Oihanak modu jasangarrian ustiatuz egurra ateratzeko proiektua

Negu giroaren iritsierarekin, etxe askotan sutondoak piztuta daude dagoeneko. Baina, ba al dakigu sua elikatzeko egurra nondik eta nola ateratakoa den? Nafarroa Behereko Hergarai ibarrean badute basoak modu iraunkorrean ustiatuz egurra ateratzeko kooperatiba bat: Sugarai... [+]


2021-06-03 | Garazi Zabaleta
Baso Biziak
Bertako baso jasangarrien alde sinadura bilketa abian

Egungo basogintza ereduarekin eta kudeaketarekin kezkatuta, hainbat talde sortu dira azken urteotan Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. Pasa den martxoan, talde horietako hamaikak batzea eta plataforma batean antolatzea erabaki dute. “Pinuaren gaixotasuna dela-eta, eukaliptoa... [+]


Klimaren alde zuhaitzak landatu behar dira... baina Sitkako pinu hutsezko baso berriek ito dezakete Irlandako landa eremua

Irlandak hogei urtetan 440 milioi zuhaitz landatu nahi ditu klimaren kontrako borrokan, 2050erako "karbono neutral" izatera iristeko. Urtean 22 milioi zuhaitz landare berri, laurden bat hostozabalak eta beste hiru laurdenak koniferoak. Hori teorian. Praktikan, Sitkako... [+]


2020-03-27 | Jakoba Errekondo
Landare meatzarien euroak

Phyllanthus rufuschaneyi zuhaixkak nikela pilatzeko gaitasuna du. Landarea nikelak kutsatutako lur sailetan landatuz gero, landareari izerdia atera eta bertatik nikel zitratoa eskuratzen dute. Horrela, kolpe bakarrean nikel garbia lortu eta kutsatutako lurrak garbitu daitezke.


Jaizkibel mendian, testuliburuetan baino argiago

Hondarribiko ikasleek ametza zuhaitzaren haziak ernaltzen lagundu eta ondoren Jaizkibelen landatu dituzte, bertako basoa pixkanaka berreskuratu dadin; mendiaren hiru dimentsioko maketa ikusgarria ere osatu dute; eta Jaizkibelen kokatutako hirigintza plan bat asmatu dute... [+]


2019-03-25 | Jakoba Errekondo
Landare onkologia

Iaztik jasotako azken sagarrak jaten ari gara etxean, Malus domestica. Sasoi betean daudenak azaloreak dira, Brassica oleracea var. botrytis. Lizarra, Fraxinus excelsior, hortxe dago, kieto, segurtantzan; egun luzeagoen zain loratzeko.

Gure atari aurrean lizar dotore bat bizi... [+]


2019-03-20 | ARGIA
Galizian eukaliptoak ezabatuz ospatuko dute Basoen Mundu Eguna

Larunbatean, martxoak 23, Basoen Munduko Eguna dela eta, aldarrikapen giroan ospatzeko kanpaina antolatu dute Galizian: bertako mendi eta ibarretan monolabore bilakatua diren eta azken aldian sekulako suteak eragin dituzten eukaliptoak erauziko dituzte egun eta ordu berean, baso... [+]


2019-02-25 | ARGIA
Naturkonek alderdi politikoei baso-politikarekin zer egingo duten galdetu die hauteskunde aurretik

Hego Euskal Herrian –Espainiako estatu osoan bezala– apirilean eta maiatzean hauteskundeak izango direla eta, Gipuzkoako hainbat talde ekologista biltzen duen Naturkon koalizioak Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta Eusko Legebiltzarrean odezkatuta dauden indar politiko... [+]


2018-12-14 | Jakoba Errekondo
Amak miaztu gabeko sasiardia

Arkumeak jaiotzeko sasoia geroxeago izan ohi da, baina han eta hemen dagoeneko ikusi dut bat edo beste. Axuria jaiotzen denean ardi amak miaztuz-miaztuz soina garbitzen dio; maitatzen duela esaten da. Kumeak, ordea, era guztietakoak etortzen dira, amak ere bai, denetakoak dira... [+]


2018-11-30 | Jakoba Errekondo
0,97 segundo

Gure etxe gaineko mendian baso zabalak ditu Aitzondo baserriak. Zuhaitzetan nabarmena du sail bat, batez ere orain udazken minean. Itsasotik enbata sartu eta mendian behera laino kiribil bihurriak jaisten direnean zuhaitz zorrotz horien muturrak lanbrodura artean ageri dira,... [+]


2018-11-09 | Jakoba Errekondo
Mendiak eta basoak

Insignis pinuari eraso dioten onddoek hankaz gora jarri dute Bizkaiko eta Gipuzkoako basogintza. Azken ia mende batean gorabehera handirik gabe moldatu den basogintza osoa kolokan jarri dute onddo xixtrin batzuek. Xixtrin baino gehiago, ziztrin esan beharko dugu, izan ere, a zer... [+]


Bertoko baso ekoizleak
Alternatibarik onena onddoek eragindako pinu landaketen heriotza masiboaren aurrean

Dagoeneko badakigu Kalifornian jatorria duen Pinus radiata landaketa intentsiboek kolapsoa eragin dutela Bizkaiko paisaian. Aurreikuspenen arabera, bost urteren buruan pinu landaketa ia guztiak (70.000 ha baino gehiago Bizkaian) pinuen osasuna erabat kaltetzen duten honako hiru... [+]


2018-03-14 | Garazi Zabaleta
Ingurumen boluntarioek baso jangarria jarri dute Sarrigurenen

2017ko aurrekontu parte-hartzaileetan herritar batek Sarrigurengo (Nafarroa) ubidearen alboko gune naturalean baso jangarria sortzea proposatu zuen. Momentu hartan proiektuen artean bozkatuena izan ez zenez, atzera bota zen proposamena. Baso jangarria sortzearen ideia hor geratu... [+]


Eguneraketa berriak daude