argia.eus
INPRIMATU
Biblia bortitzagoa da Korana baino
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2016ko apirilaren 20a
Argazkia: Abu Amina Elias

Tom Anderson software ingeniariak Biblia eta Korana aztertu ditu berak garatutako Odin Text testuak analizatzeko softwarearen bidez. Indarkeria eta ankerkeria bietako zeinetan diren nabarmenagoak jakin nahi zuen Andersonek eta emaitzak dio Bibliak Koranari irabazten diola zentzu horretan. Anger (haserrea, amorrua) askoz maizago agertzen da Biblian eta trust (konfiantza), aldiz, ohikoagoa da Koranean. Informatikariak  Itun Zahar eta Berriaren nazioarteko bertsio berriak eta Koranaren 1957ko ingelesezko itzulpen bat erabili ditu ikerketarako. Emaitza beharbada zehatzagoa litzateke arabierazko jatorrizkoa aztertu izan balu, baina, behintzat, ez du Kettonen itzulpena erabili.