Europan izan da ARGIA. Bruselan. Tira, izan izan ez, Oiolako urtegiaren deskonexioaren aldeko plataformako kideek, gaiaz ARGIAk egindako bideo bat eraman dute Europako Parlamentura martxoaren 14 eta 15ean. Urtegia lindanoz kutsatuta dagoela salatu eta arazoari konponbidea emateko aldarrikatzera joan dira.
Europako Eskaeren Batzordean eman zuten hainbat europarlamentariren aurrean Lindane: water polution in the Basque Country, euskaraz egin eta ingelesezko azpitituluak dituen ikus-entzunezkoa; azaltzen duena Barakaldo eta Sestao inguruetan Oiolako urtegiarekin duten problema. Eta inguruko bi zabortegi itxita konponduta dagoela dioen txosten batean oinarrituz zenbait erakundek Oiolako gaia bukatutzat eman nahi bazuten ere, urtegiaren deskonexioaren aldeko plataformak lortu du Bruselan kasua aztertzen jarraitzea.
Ekozinemaldian ere eskaini da ARGIAk ekoitzitako bideoa, Barakaldon, Ataunen, Seguran, Leioan eta Artean. Ekologistak Martxan taldeak antolatutako ekozinemaldiaren hamargarren edizioaren egitarauan sartu dute eta zenbait emanalditan izan da Unai Brea ARGIAko kidea ere.
Komunikabideak sortutako produktua erabilgarri egin zaio herri mugimenduari. Bustitzen den seinale. “Herri mugimenduak kexa hau du eta beste aldeak hau dio” formatu ohikoa alde batera utzi eta azalpenetan bere egiten du problema, denona baita. Eta agian hitz egin beharko dugu herri mugimenduekin eta galdetu zertan lagun dezakegun hedabideok; igual gure lanak albistea egin eta gaia mahai gainean jartzeaz gain izan beharko du eragile sozialen eskura jartzea euren borroketan baliagarri zaien materiala (gaiaren azalpen edo laburpen bideoa, argazki-bildumak...). Agian gakoa borroka horiek nork bere esparrura ekartzea da, gure sentitzen ditugun momentutik hedabidean atal horri emango zaion trataera ezberdina izango baita, gertuagokoa.
AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea: Elena Diaz.
Zuzendaritza: Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]
Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.
Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.
Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.
Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.
Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.
Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]
Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.
Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.
Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.