Kama Sutraren gako ezkutuak

Sexu jarrerak biltzeagatik da ezaguna Kama Sutra. Baina jarrera bildumaz gain, liburuak beste sei zati ditu eta, besteak beste, kriptografia du hizpide, emaztearen jarrera egokiari buruzko atalean.
Sexu jarrerak biltzeagatik da ezaguna Kama Sutra. Baina jarrera bildumaz gain, liburuak beste sei zati ditu eta, besteak beste, kriptografia du hizpide, emaztearen jarrera egokiari buruzko atalean.

India, K.a. 240. eta 550. urteen artean. Vatsyayana idazle eta lekaideak Kama Sutra edo Sexualitateari buruzko aforismoak idatzi zuen. Lana ezagun egin duten sexu jarrerez gain, Kama Sutrak beste gai batzuk jorratzen ditu; esaterako, emaztea aukeratzeko irizpideak eta emaztearen betebeharrak eta pribilegioak.

Hala, liburuaren hirugarren atalean emazte perfektuak menperatu beharreko 64 arte zerrendatzen dira: janaria prestatzea, janzkera, masajeak, lurrinak nahastea, xakea, konjuruak egitea, zurgintza, koadernaketa... Horien artean, zerrendako 45. tokian, Mlecchita Vikalpa edo idazketa eta komunikazio sekretuaren artea dago. Horrenbestez, Kama Sutran jasotakoa kriptografiaren aipamen zaharrenetakoa da.

Jatorrizko bertsioan enkriptatzeko metodoaren xehetasunik ematen ez den arren, liburuari geroago erantsi zitzaizkion iruzkinetan, esaterako, Yasodharak gehitutako Jayamangala iruzkinean –X. eta XIII. mendeen artean– sistema zehatzak proposatzen dira. Horien arabera, testuak enkriptatzeko ordezkapen kode monoalfabetiko soilak erabili ohi zituzten. Alfabetoa bi zatitan banatu, letrak ausaz nahastu, bikoteak osatu eta letra bat besteaz ordezkatu besterik ez zen egin behar.  Ordezkapenezko sistema horri Kama Sutra kodea edo Vatsyayana  kodea esaten zaio eta gaur egun erraz deszifra daiteke frekuentzien analisia eginda. Baina garai hartako teknologia eta alfabetatze maila aintzat hartuta, nahikoa zen amodio kontuen sekretutxoak gordetzeko. Eta beste helburu batzuetarako ere bai, Julio Zesarrek Galiako gerran ordezkapen hutsezko enkriptatze sistema erabili baitzuen.

Kama Sutrak proposatzen duen erabilerak gerrarako baino bakeari eusteko asmoa du. Kriptografiak emakumeei beren harremanen xehetasunak gordetzeko balio behar die eta, hala, senarra hobeto zerbitzatuko dute. Baina ez hori bakarrik. Sekretuak gordetzeko artea “beti da erabilgarria eta gogoz hartua”, baita emakumea senarrik gabe edo atzerrian bakarrik dagoenean ere. Kama Sutraren teknikak menperatzea  jarrera akrobatikoak erabiltzea baino gehiago baita.

Erdi Aroan jarri zieten mamuei izara zuria

Hildakoen arimak askotariko itxura hartu du historian zehar, baina Erdi Aroaren amaieran, nagusiki XIII. mendetik aurrera, uste zuten hildakoek ehorztean zuten itxura izango zutela mamuek. Soinean zeramana ere atxikitzen omen zuen espirituak eta, horregatik, fantasmak hil-oihalak estalita irudikatzen hasi ziren. 

Oihalaz gain, bakerik lortzen ez zuten espirituei kateak ere jarri zizkieten, lurreko bizitzarekin zuten lotura sinbolizatzeko. Defuntuak bete gabe utzitako zereginek ez zioten hil ondorengo atsedena lortzen uzten, eta mundu honen eta bestearen artean harrapatuta, katez lotuta, geratzen zen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literatura
Lore bat izan zen

Asfaltoaren azpian, lorea
Testua: Mónica Rodríguez
Ilustrazioak: Rocío Araya
Itzulpena: Itziar Ultzurrun
A fin de cuentos, 2025

--------------------------------------------------------
Liburu honetara hurbiltzen dena harrituta gera daiteke, liburu... [+]

Hasier Larretxea. Arraioz, homosexualitatea, Madril
“Beharrik gauzak garbi nituela, eta ttiki-ttikitatik garbi jakin nuela zer nahi nuen, zerk erakartzen ninduen”

Larretxeatarren oinordea da, aizkolari, harri-jasotzaile, txinga-eramale eta, oro har, herri-kirolari handien ondokoa. Patxi du aita; Donato, berriz, osaba. Hasier Larretxea, aldiz, da gizarte langile, da idazle, da homosexual. Harro beharko genuke denok.

 


Eugene Pottier
‘Kanta iraultzaileak’: inoiz galduko ez den kantuaren gauza

Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]


ANE LABAKA MAYOZ:
“Ama izatean bizitako zurrunbiloari hitzak jartzen saiatu naiz”

Ane Labaka Mayoz bertsolari eta idazleak ‘Hezur berriak’ (SUSA, 2025) poesia liburua plazaratu berri du. Bertan, amatu aurreko eta ondorengo hilabeteetan bizitako beldurrak, ilusioak, biolentziak, presio sozialak, erruak, pozak eta nekeak bildu ditu.


“Badaude diskriminazio egoera baten zantzu nahikoak, gutxienez eskatzen dutenak Debako liburutegian ikerketa bat aurrera eramatea”

Irati Aizpurua Alquezar abokatuak zuhurtziaz erantzun ditu ARGIAren galderak, eta testuinguru juridikoa eman digu, Debako udal liburutegian gertatzen denaren inguruan. Elkarrizketa zabal batean berriki kontatu dugunez, 2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur... [+]


2025-04-07 | Behe Banda
barra warroak
Zutitu berri denari

Testu hau balorazio bilera baten ondorio dela esan genezakeen agian. Ordea, balorazio bilerek sarritan uzten dute aho zapore lehor eta gazi-gozoa. Astearte arratsalde eguzkitsu bat da. 16:53. Balorazio bilerara konektatu, eta erabaki dugu limoizko karamelu bana sartzea... [+]


Pippi Kaltzaluzek 80 urte bete ditu, beti bezain iraultzaile

Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]


Matxinadara!

Odolaren matxinadak. Gorputza, politika eta afektuak
Miren Guilló
EHU, 2024

--------------------------------------------------------------------
 

Miren Guilló antropologoaren saiakera berria argitaratu du EHUk. Odolaren matxinada da izenburu... [+]


“Umeak ez dira ongi etorriak Debako udal liburutegian”

2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur liburutegian egotea, eta 2-6 urtekoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute egon. Hogei urtez horrela funtzionatu duen ageriko diskriminazioa buka dadila eskatzeko ama talde bat elkartu denean, ezetz erantzun die udal gobernuak... [+]


Miranderi buruzko zikloa abiatuko dute Iruñean, bere obraz eta figuraz gogoetatzeko

Astelehen honetan hasita, astebetez, Jon Miranderen obra izango dute aztergai: besteren artean, Mirande nor zen argitzeaz eta errepasatzeaz gain, bere figurarekin zer egin hausnartuko dute, polemikoak baitira bere hainbat adierazpen eta testu.


Humanismotranshumanismo...

Zero. Transhumanismoa ate-joka erdi aro berrian
Aitor Zuberogoitia
Jakin, 2024

-----------------------------------------------------------

Hasieran saiakera filosofiko-soziologikoa espero nuen, baina ez da hori liburu honetan aurkitu dudan bakarra. Izan ere, biografia... [+]


2025-03-25 | Julen Azpitarte
Kresalezko amodio birtuala

Adolfo Bioy Casares (1914-1999) idazle argentinarrak 1940an idatzitako La invención de Morel (Morelen asmakizuna) eleberria mugarritzat jotzen da gaztelaniaz idatzitako literatura fantastikoaren esparruan. Nobela motza bezain sakona da, aparta bere bakantasunean, batez... [+]


Zertaz ari garen ezer gertatzen ez denean, edo hiru idazle errealista

Anton Txekhov, Raymond Carver eta Alice Munroren ipuingintzari buruzko mahai-ingurua egin dute Iker Sancho, Harkaitz Cano eta Isabel Etxeberria idazle eta itzultzaileek, Ignacio Aldecoa zenaren ipuin literarioaren jaialdian, Gasteizen. Beñat Sarasolak gidatuta, autore... [+]


Mona Lisaren lapurreta

Ihes plana
Agustín Ferrer Casas
Itzulpena: Miel A. Elustondo
Harriet, 2024

---------------------------------------------------------

1936ko azaroaren 16an Kondor legioko hegazkinek Madrilgo zenbait museori egin zieten eraso. Eta horixe bera da liburu honetara... [+]


Eguzki beltza

Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]


Eguneraketa berriak daude