Azken hilabeteotan hautsak harrotzen ari da –ez lehenbizikoz– mende hasieratik datorren azpiegitura proiektu bat: hegoaldeko trenbide saihesbidea, Santurtziko portura iristen diren merkantziak trenez ateratzeko helburua duena. Momentuz zati bakarra dago eginda, Serantes mendiaren azpiko tunela. Eginda, baina itxita; 2010ean amaitu zenetik ez da trenik ibili bertan. Tunelari behingoz erabilpena emateko Espainiako Gobernuak Ortuella eta Bilbo arteko hamabi kilometroko trenbide berria proposatu du, baina proiektuari dozenaka alegazio aurkeztu dizkiete Ezkerralde eta Meatzaldeko herri elkarte eta erakundeek, eskualdeoi ekarriko lizkiekeen kalteak direla eta.
Euskal Herriko “Castelló-ko aireportua” esan izan zaio Seranteseko tunelari. Espainiako Sustapen Ministerioak 2001ean onartu zuen hura eraikitzeko proiektua, baina lanak ez ziren 2005era arte hasi. Amaitu, berriz, 2010ean. Iragarritako helburua zen Santurtziko Portutik trenez ateratzen diren merkantzien zati bat bertatik eramatea, Ezkerraldeko herri populatuak (Santurtzi, Portugalete, Sestao, Barakaldo) garraio horren zamaz libratzeko hein batean.
Batzuk libratzeko beste batzuen bizkar gainean ipini behar, ordea. Seranteseko tunelak jarraibidea izateko portuko merkantziak Ortuella eta Trapagaran herrietatik igaro behar ziren, Meatzaldea bailaran. Proiektuak erantzuna jaso zuen herriotan –haren aurkako Meatza plataforma sortu zen besteak beste–, eta azkenik adostu zen tunelak ez zuela funtzionatuko hegoaldeko trenbide saihesbide osoa egin arte.
2008an onartu zen saihesbide proiektua, hamazortzi kilometrokoa, Arrigorriagaraino iritsiko zena hirigunerik zeharkatu gabe. Kostua, 600 milioi euro. Ordurako hasita zegoen krisi ekonomikoa, eta Madril ez zen proiektuan murgildu. Seranteseko tunela amaitu egin zen, ia 50 milioi euro gastatuta, baina erabiltzeke dago oraindik.
Afera lozorroan egon zen 2014ra arte. Orduan, eskualdeko herritarrek prentsaren bidez ezagutu zuten Espainia eta Euskal Herriko zenbait ordezkari publiko tunela martxan jartzeko asmoa agertzen hasiak zirela. Hamarkada bat lehenagoko erresistentziak berpiztu eta Meatza plataforma berriz hasi zen lanean; 2015eko urtarrilean 2.000 lagun bildu ziren Ortuella eta Trapagaranen egindako manifestazioan.
Azkenik, azaro amaieran, hauteskunde orokorretarako kanpaina hasi baino astebete lehenago jakin zen Sustapen Ministerioaren asmo zehatza. Zehazki, azaroaren 28an argitaratu zuten hegoaldeko trenbide saihesbidearen lehen faserako ikerketa txostena, alegazioak aurkezteko hilabeteko epea irekiz. 2008ko helburuak apaldu egin dira, baina ez dira makalak: txostenak hainbat ibilbide aztertzen baditu ere, Ministerioak lehenesten duenak hamabi kilometroko luzera eta 300 milioi euro inguruko kostua leukake.
Ibilbidearen zati handiena –bederatzi kilometro inguru– hiru tunelen azpitik igaroko litzateke, eta biadukto bi ere izango lituzke. Aukera guztietan garestiena eta ingurumenerako kaltegarriena dela onartzen du txostenak berak, baina “funtzionalitateagatik” lehenesten du. Hau da, Bilbo eta Santander arteko balizko AHT linearekin lotura egiteko egokiena litzatekeelako.
Proiektuak alegazio ugari jaso du, bai herri mugimenduarenak bai erakundeenak, inguruko udalenak batik bat. Azpimarratzekoa da, zentzu horretan, Amaia del Campo Barakaldoko alkate jeltzaleak proposatutako ibilbideaz esandakoa: “Ingurumenerako basakeria da”. Udalerriko azken gune naturalen defentsan diharduen Barakaldo Naturala plataformak, hain zuzen, hainbat alegazio aurkeztu dizkio Espainiako Gobernuaren txostenari. Besteak beste, balio handiko parajeak suntsituko liratekeela azpimarratzen dute.
Bestalde, Barakaldo Naturalak bere alegazioetan gogorarazten du proiektuaren txostenak ez duela kontuan hartzen Argalarioko biltegia –haren azpian tuneletako bat eraikiko litzateke– beranduenez hamar urte barru hustu behar dela. Ehunka mila tona lindano daude gordeta Argalarion.
Ingurumenarekin zerikusia duten alegazio zehatzetatik harago, Barakaldo Naturala eta Meatza elkarteek –bigarrenak 72 alegazio aurkeztu ditu orotara– proiektu osoa jartzen dute ezbaian. Portuko merkantzien garraioari irtenbidea emateko modua birpentsatu behar dela diote, inguruko herritarren iritzia benetan kontuan izanik. “Arazoa da”, diosku Meatzako kide batek, “ikerketa txostenaren helburua nagusia Seranteseko tunela irekitzea dela. Gure bizi-kalitatearen aurkako erasoa da, eta ez da lehena, tunela irekitzeari alternatibarik ba ote dagoen pentsatu gabe”.
Espainiako Gobernuak proposatu duen ibilbidearen aldekoak eta kontrakoak ez datoz bat funtsezko gauza batean. Lehenbiziko multzokoek –Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten talde politiko gehienak barne– diote premiazkoa dela Santurtziko Portuko merkantzien garraioari bide berriak eskaintzea, handitu egin baita portura iristen diren salgaien kopurua: %10 inguru, 2012tik. Bestelako iritzia dute egitasmoaren aurka dauden herritar taldeek eta EH Bilduk, besteak beste. Koalizioak eta Eguzki talde ekologistak argudiatzen dute ikuspuntu zabalago batez begiratuta datuak oso bestelakoak direla: zehazki, %25eko jaitsiera 2007 eta 2013 bitartean.
Espainiako Sustapen Ministerioaren hurrengo urratsaren zain daude orain, batzuk bezala besteak.
Frantziako Gobernuak Espainiakoari baieztatu dionez, Abiadura Handiko Trena ez da Hego Euskal Herrira iritsiko (Irungo loturara) gutxienez 2042 urtera arte. Ez dago Parisen lehentasunen artean.
Eusko Jaurlaritzaren esku geratu dira beste bi eskumen: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduera. Astelehenean bildu da Transferentzien Batzorde Mistoa, Madrilen, eta han adostu dute bi eskumen horiek EAEra eskualdatzea.
Ezkeltzun eraikitzekoa zuten parke eolikoaren egitasmoa, momentuz ez dute gauzatuko. 2022ko otsailean jakin zen Ezkeltzun parke eolikoa eraikitzeko zegoen asmoa. Hortik aurrera, ibilbide bat egin du gaiak, baina badirudi, momentuz, proiektuak ez duela aurrera egingo. Hala... [+]
Ribabellosan 300 megawatioko gaitasuna duen eskala handiko datu zentroa eraikitzen ari da Merlin Propertiers enpresa madrildarra. Milaka milioi euro ari da gastatzen Iberiar Penintsula osoan, ustez puntako teknologia “jasangarria” duten baina elektro-intentsiboak... [+]
Espainiako Garraio Jasangarrirako estatu idazkari José Antonio Santanok adierazi du Eusko Jaurlaritzaren helegite bat onartu dutela Ezkio-Itsasoko konexioari buruz, Aralarri "hainbeste" kalte egingo ez liokeena.
2023an ezagutu genuen Solway Investment Group multinazional suitzar-errusiarraren boterea noraino iristen den. Guatemalan duen Fenix meategiaren gehiegikeriak agerian uzten zituen ikerketa baten berri eman zigun Prensa Comunitariako kazetari batek, eta elkarrizketa hori [+]
2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]
Esako urtegia handitzeko proiektua berraztertu dezala eskatu dio Chunta Aragonesista alderdiak Espainiako Gobernuari, tanta hotzak berriki utzitako hondamendia ikusita. Halako euriteak jasanez gero, Esak ur hori guztia askatzeko gaitasun nahikorik ez lukeela izango eta... [+]
Duela bi urte Urdaibai Guggenheim Stop! plataforma herritarra sortu zenetik, Urdaibai ez dago salgai! leloa nonahi ari gara entzuten. Joan den urriaren 19an Gernikan milaka lagun bildu ginen proiektu horri ezetza emateko eta, nire aburuz, hiru dira arrazoi nagusiak... [+]
Araba mendebaldeko Gaubeako proiektu eolikoak eskualdeko energia berriztagarrien potentziala areagotzea helburu duela adierazi du Mendia Wind enpresak. Gasteiz eta Arratzua-Ubarrundia udalerrietan hiru parke fotovoltaiko egiteko proiektua aurkeztu du, bere aldetik, San Miguel... [+]
Pasaiako Portuko Agintaritza eta Algeposa taldea lan arriskuen babesa ez bermatzeagatik kondenatuak izan direla adierazi du Amiantoaren Biktimen Euskal Elkarte ASVIAMEk. Osakidetzak laneko gaixotasunak ezkutatu izana salatu dute.
Arano eta Hernani inguruetan Repsol eta Endesa enpresek eraiki nahi dituzten makro-zentral eolikoen aurkako txosten kritiko mardula egin du Mikel Alvarez ekintzaile ekologista donostiarrak. Bere esanetan, "Euskal Herrian planteatzen den era horretako azpiegitura... [+]
Erramun Galparsoro eta Joxe Manuel Muñoz aranoarrak dira. 22 eta 30 urte daramatzate, hurrenez hurren, 440 metroko garaieratik itsasoari begira dagoen eta 114 biztanle dituen Nafarroako herri txiki hartan bizitzen. Inguruetan Repsolek eraiki nahi duen zentral eoliko... [+]
Informaziorik helarazi gabe eta baimen eskaerarik gabe hasi dituzte Abiadura Handiko Trena eraikitzeko asmoz lehenago egin beharrak diren zundaketa lanak Otsobi kontzejuaren lurretan. Stop Zundaketak plataformak jakinarazi du egoera: "Izako Udalari edo Otsobiko kontzejuari... [+]