Migratzaile eta errefuxiatuek pilatuta jarraitzen dute Idomenin (Grezia eta Mazedoniaren arteko pasabidean), eta Lesbos uharteko kanpamentuak atxilotze-zentro bilakatu dira. Europar Batasunak itxita ditu ateak, eta 50.000 bat lagun ez atzera ez aurrera dabil Grezian. Egoeraren lekuko zuzenak izan dira Dabid Sanchez argazkilari iruindarra eta Laura Vera kazetari madrildarra, Refugee Care taldeko kideak.
Lesbosera iristen diren ontzien harrera nola dago antolatuta?
Laura Vera: Proactivako sorosle katalanak etorri baino lehen, ontziak noragabean iristen ziren, sarbide zaileko lekuetara, haitzen arteko gune arriskutsuetara. Sorosleak daudenetik, ontziak kostaldera atoian eramaten dituzte.
Dabid Sanchez: Katalan hauen lana hil ala bizikoa da, etorkinen heriotza kopurua asko murriztu da. Urritik daude bertan, ontzien etorrera masiboa hasi zenetik. Proactivako bi kide etorri ziren lehenik, eta 15 egun eman zituzten bertan, harik eta dirua agortu zitzaien arte. Bada, Lesbosko herritarrek eurek dirua bildu zuten sorosleak han gelditu ahal izateko.
Deigarria da Europako afera garrantzitsuenetako batean, errefuxiatuen etorreran erakunde ofizialik ez egotea.
D. Sanchez: Ez da erakunde ofizialik ikusten, ez Lesbosen ez Idomenin. Lan egiten ikusi ditugun bakarrak Mugarik Gabeko Medikuak dira, eta batik bat Grezia eta atzerriko boluntarioak. Acnur-eko logotipoa zenbait kanpadendatan irakurri dugu, baina ez da haien langileen arrastorik.
L. Vera: Gobernuz Kanpoko Erakunde handiak hedabideak datozenean ateratzen dira, adierazpenak egitera.
Eta Idomenin zer ikusi duzue?
D. Sanchez: Idomeni tren geltoki bat da, laborantza sailez inguratua. Migratzaileek egin dezaketen protesta bakarra trenbidea moztea da, egunero handik zerealak eramaten dituen tren bat pasatzen baita. Geltokia kanpadendez jositako itsaso handi bat da.
L. Vera: Lesbosetik Atenasera eramaten dituzte errefuxiatuak, ferryan. Eta hiriburutik gora egiteko modua bilatzen dute ondoren. Mazedoniara jo dute orain arte, Balkanetako bidean barna Suedia edo Alemaniara joan nahi dutelako. Ez dute Grezian geratu nahi, hango egoera ere ez baita batere samurra.
Migratzaileei ematen zaien tratuan alderik badago?
D. Sanchez: Idomenira iritsi ginen lehenengo egunean, siriarrek baino ezin zuten pasa, eta afganiarrek edo irakiarrek ez. Bigarren egunean ere siriarrak pasatzen ziren, baina Alepo bezalako zonaldekoak bakarrik. Homs-ekoek ez zuten pasatzeko eskubiderik, une horretan gatazkarik ez zegoela argudiatuta. Egunetik egunera muga gurutzatzen zutenen kopurua murrizten joan ziren.
L. Vera: Baina ez dute sartzeko itxaropena galdu. 10.000 pertsona baino gehiago dago Idomenin, eta sinetsita daude egoera horretan ezin dituztela luzaz mantendu. Horregatik ez dira beren lekutik mugitzen. Ilara luzeak egiten dituzte eta txanda ez galtzeko bertan jaten eta lo egiten dute. Hamar egun baino gehiago eman ditzakete ilaratik mugitu gabe.
Nolakoa da jatorri ezberdineko errefuxiatuen elkarbizitza?
D. Sanchez: Idomenin herrialdeka antolatuta daude. Beste leku batzuetan, Atenasko Pireon kasu, siriar eta afganiarren artean izan da liskarrik. Aljeriarrak eta marokoarrak urrutixeago daude, ez baitute sartzeko inolako aukerarik.
L. Vera: Idomenin ez dugu ia-ia borrokarik ikusi. Baina han lan egiten duten erakunde bakanek ere bereizketak egiten dituzte, eta erregistratuta daudenei baino ez diete ematen laguntza. Afganistan, Somalia edo Aljeriako herritar bat janari eske joaten bazen, Greziako Gurutze Gorriak janari-poltsa ukatu egiten zion erregistraturik ez zegoelako.
D. Sanchez: Migratzaileek ez dituzte bereizketaren arrazoiak ulertzen. Irakiarrek eta afganiarrek esaten ziguten gerran urteak daramatzatela. Idomenin palestinarrak ere badaude, Gazako lerrokoak. Edo Turkiako kurduak... Eta orain, Turkian zapaldutako kurduak ere, atxilotu eta arerioen besoetan utzi nahi dituzte!
Mafiek probetxu atzeratzen diote migratzaileen beharrari?
D. Sanchez: Turkiatik Lesbosera igarotzeko 800-2.000 euro ordainarazten diete, 15-20 bidaiari eramanen dituen ontzi batean joateko, eta azkenean ontzian 70 edo 80 pertsona sartzen dituzte. Errefuxiatu batzuek Turkian Alemaniara eramanen dituen bidaia osorik kontratatzen dute, 12.000 euroren truke. Baina negozioa ez dute horiek bakarrik egiten, taxilariek ere mozkin ederrak izaten dituzte. Guk arazoak izan ditugu bidean errefuxiaturen bat hartu eta autoz laguntzeagatik, salaketa jarriko zutela esaten ziguten taxilariek, legez kanpoko trafikoa egotzita.
Lesbosen ikusitako errefuxiatuak zein aldarterekin iristen dira Idomenira?
D. Sanchez: Lesbosen edo Idomenin ikusi, aurpegiak oso bestelakoak dira. Lesbosera pozarren iristen ziren, etaparik gogorrenetako bat pasatuta. Idomenin begitartea ilunagoa ageri zitzaien.
L. Vera: Lekuarekin ere badu zerikusirik. Idomenin okerrena euria da: berotzeko darabilten egurra bustitzen zaie, ura kanpadendetan sartu, arropak blaitu... Egoera horretan bizitzea oso gogorra da animikoki. Gainera, anputatutako jende mordoa dago, edo aulki gurpildunean ibiltzen dena, eta lokatzetan mugitzea ia ezinezkoa zaie.
Nola erantzuten ari da Greziako Gobernua?
L. Vera: Egoerak gainezka egin die. Gobernua baino gehiago, gizarte zibila da erantzuten ari dena. Eurak dira oinarrizko laguntzak ematen dituztenak.
D. Sanchez: Atenasen errefuxiatu andana dago, eta Pireon boluntarioak ikusten dira bakarrik, ez dago Gobernuko ordezkaririk. Herritarren antolakuntzari esker hartu ahal izan dituzte Grezian errefuxiatuak.
PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]
Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]
Gerra Urte, Gezur Urte!
Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.
Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]
Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.
Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]
Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]
Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]
Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]
PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak bat egin dute Borboiak Nafarroako kultura sari nagusitik at gera daitezen. Espainiako erregeak 2015etik, Uxue Barkos lehendakari zenetik, ez daude ekitaldi handi honetara gonbidaturik.
Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.
Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun... [+]
Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]
Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]
Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]