Biologoa da Sonya Charest eta jendeok naturari begira dugun harremana bestelakotzea du betidanik helburu. Horretarako monarka deitu tximeleta lanabes ezin hobea dela dio: “Naturaz interes gutxi duen pertsona bere barrenean hunki eta erabat metamorfizatzeko gai da monarka”. Klima aldaketa, transgenikoak edota oihan mozteak direla eta, 4.000 kilometroz migratzen duten tximeleta horiek arriskuan dira.
Bi zenbaki: hamar bat zentimetro, 4.000 kilometro.
Horixe. Quebecetik Mexiko erdira migratuko dute, negua han iragaiteko. 0,5 gramoko tximeleta ñimiño horientzat sekulakoa da 4.000 kilometroko migrazioa. Airean irristatzeko eta elikagai erreserbak egiteko gaitasun gaitza dute, eta hastetik buru, tximeleta berek dute iparretik hegora arteko bidea eginen.
Egingaitza dirudi.
Baldintzak alde izanez gero, ehun bat kilometro egiten dituzte egunka. Aitzinatzeko berotasuna ezinbestekoa izanki, gauetan pausatzen dira. Hain zuzen, jendeon metabolismoa nahiko egonkorra baldin bada, intsektuena ez da hala; haien baitan ez dute berez doan berotasunik eta kanpoko tenperaturaren erabat dependente dira. Sekulako indar hori eginik ere, pisua hartzen segitzen dute.
Helmugan ere energia behar dutelako.
Helmuga mendi goretan ukanki, energia hori ezinbestekoa dute. Helmugan biziki hotz da, ez dago elikagairik eta gainera, ezin dute aktibatu, tenperatura hotzengatik. Erreserbei esker bizi dira, diapausan, geldi-geldirik, beste lau hilabetez.
Hori nola da posible?
Migrazio hori egin ahal izateko, monarka horiek besteetarik ezberdinak dira, ugalketarako sistema ez dute garatua. Ez dute horren beharrik hegora arteko bidaian, ez eta ere Mexikon. Hori horrela izanki, energia erreserba gehiago egin ditzakete.
Udaberriarekin berriz abiatzen dira.
Udaberriaren berotasuna ailegatzen denean, ugalketarako sistema garatzen zaie eta erreproduzitzen dira. Hori eginik, arrak hiltzen dira haien betebeharra beterik, hots, haien geneak transmititurik, eta emeak iparrerantz abiatzen dira, Texas aldean diren asklepiade landareetan arrautzak erruteko. Iparrerako bidea bizpahiru belaunaldiz eginen dute.
Asklepiade landarea ala hil.
Harrak asklepiade landarea jaten du soilik, besterik ez. Harrak ezin du bizi asklepiaderik gabe.
Oreka hauskor hori zertan da gaur egun?
Gaur egungo egoera nahiko kezkagarria da. Miliarka monarka izanki, ezin ditzakegu konta eta Mexikon estaltzen duten eremuari so gara. Azken hogei urteetan batez beste zortzi hektareako eremua zuten estaltzen; iaz haatik hektarea bakarra! Hala ere, duela bi urte baino hobea da egoera, orduan 0,67 hektarea zituztelako estali. Kezkatzekoa badugu bai eta funtsean, kezkaturik gara.
Jendeon jarduerengatik izango da.
Bai, hiru arrazoi nagusi dira eta hirurak guri loturik. Nagusia soja eta arto transgenikoen ekoizpena da. Landare transgenikoek belar-pozoiei gaina hartzen dietenez, belar-pozoia hedatzen dabiltza beti eta beti. Arazoa da horrela asklepiade landareak ere suntsitzen dabiltzala. Erreproduzitzeko gaitzeko gaitasuna dute monarkek; 300 edo 400 arrautza erruten ditu bakar batek, baina badakigu ere asklepiadarik gabe monarkaren harrak ezin daitezkeela bizi. Erran dudan bezala, ez bada asklepiaderik ez da bizirik! Landare horien suntsitzen segitzen duten bitartean, gure esperantza txikituz doa.
Klima aldaketa ere izango da arrazoietariko bat.
Bistan da, klima aldaketa ere hor dugu. 0,5 gramoko tximeleta batentzat sekulakoa da bidean hotzaldi edota idorte bat kausitzea. Pentsa, aro gaizto horien trabeskatzea zerbait da monarkentzat. Maleruski, gehienetan ezin gaindituak dira! Horrez gain, Mexikoko bizilekuaren suntsiketa ere badugu. Zuhaitzak moztuz, ingurune hori ilegalki ustiatzen dabiltza. Zuhaitz bakar bat kentzea aski da hotza ala hezetasuna sartzeko eta bertako mikroklima erabat zangoz gora jartzeko.
Desagertzekotan dea monarka?
Migrazioaren fenomenoa da desagertzeko lanjerrean. Danaus plexippus espeziea ez da desagertzeko zorian, Hego Amerika guztian badira, lekualdatzerik egin gabe ala migrazio distantzia laburrak eginez bizi direnak. Baina, 4.000 kilometroko migrazio fenomeno paregabe hori da desagertzeko bidean. Hala ere, azken urteetan aldaketarako nahia sentitzen da.
Erran nahi baitu?
Ipar Amerikaren baitako trukaketen sinboloa da monarka eta Mexikok, AEBek eta Kanadak babesteko hainbat programa jarri dituzte martxan. Gainera, sekulako komunitatea dago monarkaren inguruan. Asklepiada landatzen dabiltzanak, monarken segipena egiten dabiltzanak, tximeleta horri buruzko herri hezkuntzan dabiltzanak, eta abar. Montrealeko Insectarium-ean, asklepiade landare batez, bi krisalidaz eta lau harrez osaturiko zorroak herritarrei banatzen gabiltza. Uda bukaeran, segipenarentzat etiketatu eta askatzen ditugu. 1.250 zorro saldu genituen iaz. Hogei zorrorekin hasi ginen orain duela 21 urte.
Ez da ez nahikoa izango...
Konpainia batzuk milaka hektarea transgenikoz estaltzen dabiltzan bitartean, argi da gaizki gabiltzala. Anitzez indar gehiago behar genuke kontrapisua egiteko.
“Lilurari izugarri sentsiblea naiz, baina hori baino gehiago dugu monarka tximeletarekin. Zure, nire ala edonoren bizira sartuz, gure bihotzak irekitzen dituen Troiako zaldia da monarka. Kurioski, pertsonen erreakzioek naute monarkari lotu.
Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]
"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]
Urriaren 19an, Xiberoko Batzorde Sindikalak bozketa egin eta adostu zuen lurraldea "babesteko zaila den eremu gisa" (ZBD) izendatzeko eskaera abiatzea, otsoaren "arriskuari" aurre egitea helburu. Artaldeei eraso egin ez badie ere, artzainek otsoari tiro... [+]
Badira hainbat espezie arrandegietan beti egotera derrigortuak diruditenak. Haien arteko arrain batek dirdira berezia du, urrezko koroarekin begiratzen baikaitu: urraburuak (gazteleraz ere, ezaugarri berari men eginez, dorada-k). Ondoan haien artean anaiak diruditen sorta dago,... [+]
Getarian (Gipuzkoa) itsasoratu berri dute Euskal Herriko lehen itsas zabaleko arrain haztegia. 50 metroko diametroa eta 40 metroko sakonera duten bi kaiola jarri dituzte, eta itsasoko baldintzetara ongi egokitzen badira, aurtengo udan 50 hegalabur (atun gorri gisa ere ezaguna,... [+]
Gaua da. Zuhaitzetan geratzen diren hosto gutxien artetik igarotzen da ilargiaren argia. Isiltasuna da nagusi. Txoriak sasi artean daude, babestuta lo, lo-edo. Baina bat batean zerbaitek kolpatu du sasia. Txori gehienak izutu diren arren, izoztuta bezala geratu dira, isilik... [+]
Astearte honetan onartu dute otsoaren babes egoera murriztea, espeziearen kudeaketa malgutzea eta landa-eremuko interesak babestea argudiatuta. Zorrotz babestutako espezieen zerrendatik, babestutako espezieen zerrendara pasatzea erabaki du Europako Kontseiluaren Bernako... [+]
Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]
Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.
Antzinako greziar eta erromatarrek izaki mitologikotzat zituzten animalia hauek, itsas hondoan jaio eta hazi ostean, lehorreko zaldien tamainara heltzean, Neptunoren gurditik tiratuko omen zuten. Urrutian ikusten omen zituzten, olatu tontorretan jauzika.
UNESCOk Munduko Biosfera Erreserben Sarea zabaldu du hamaika izendapen berrirekin, horien artean da Iratiko Oihana. Astearte honetan jaso dute diploma Zaraitzu eta Aezkoa ibarretako presidenteek Ariben.
Badoaz basoak kolorez aldatzen, haizea hozten eta egunak mozten. Badator negua, eta lur lehorrean ageri da; baita itsasoan ere. Animalia migratzaileak hasi dira hegoalderanzko bidean, eta zerutik kurriloak hegan pasatzen diren bitartean, itsasotik zerea doa, ur epelagotara... [+]
Copernicus ingurumen behategiaren arabera 2024ak errekorra hautsiko du Lurreko tenperaturari dagokionez, eta hori bakarrik ez, industria aurreko garaiko batez bestekoa baino 1,5ºC altuagoa izango da lehen aldiz.
Mendietxe museoak zabaldu ditu ateak, irakurri dugu Berria-n. Eta boteprontoan pentsatu, "hau izango al da EMMOA Euskal Mendizaletasunaren Museoa fundazioak ireki nahi zuen museoa?". Ramon Olasagasti kazetariak argitu dizkigu zalantzak: "Alex Txikon alpinistaren... [+]
Hego Euskal Herrian energia berriztagarrien makroproiektuen zaparradari zenbakiak jarri dizkiogu erreportaje honetan. Datuek marrazten duten mapan, Nafarroak gori-gori jarraituko du eta Araban daude kontzentratuta EAEn enpresek egin nahi dituzten energia zentralen %75,4. Hori... [+]