Donostiako Egia auzoa. Urtarrilaren 8tik martxoaren 4 arte auzotarrek norbere kabuz eta eragileek astebetez euskara hutsean aritzeko konpromisoa hartu zuten. 200 pertsona inguruk hartu du parte Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako ekimenean. Kalera atera dira eta euskaraz dakitenei, ez dakitenei, erdizka dabiltzanei... Denei argi utzi nahi izan diete euskaraz egin nahi dutela. Beldur ziren jendearen erreakzioez, baina uste baino harrera hobea jaso dute. Harritu ere harritu dira, beti euskarari eutsita noraino irits daitezkeen ikusita.
Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako ekimenaren sustatzaileen iritziz, “erabat aberasgarria izan da hilabete eta erdi honetan Egian gertatutakoa. Erratzeko beldurrik gabe esan daiteke ez dela inoiz horrelako esperientziarik martxan jarri Euskal Herrian”. Amaiera ofiziala emateko jaia egin zuten martxoaren 12an. Ekimena bukatu da, baina auzotar askok konpromiso txikiak hartu dituzte eta hemendik aurrera betetzen saiatuko dira.
Egiak Añorga auzoari pasa dio lekukoa. 2.000 biztanle inguru ditu eta Donostiako euskaldunenetakoa da. Laster herri batzarra egitekoak dira eta dagoeneko kuadrillak zirikatzen hasita daude.
Donostiako Bagera euskara elkarteak ekimena auzo gehiagotara zabaltzea nahiko luke. Elkarteak ez du auzoetan ekimena antolatzeko ardura hartuko, baina bi egiteko baditu: batetik, Egiako esperientzia kontuan hartuta, hurrengoei antolaketarako balioko dien gida praktikoa idatziko du, eta bestetik, auzoek ekimena abiatu dezaten sustapena egingo dute.
Euskaraz aritzeak eragindako bizipenak
Idurre Beobide, Aitor ikastolako Latxaga guraso elkartea: “Esan izan dit norbaitek, ‘uste duzu ez dizudala ulertzen baina moldatzen naiz’, eta euskaraz egiteko eskatzen didate. ‘Idu euskaraz!’, baina barneratuta daukat errespetu faltarena eta kosta egiten zait euskaraz egitea”
Nerea Txapartegi, Aitor ikastolako irakaslea: “‘Niri erdaraz egin’ esaten dutenakdira nire hurrengo erronka.
Euskaraz zenbateraino moldatzendiren jakin nahiko nuke”.Ikastolan diote: ‘Guk euskaraz egiten dugu dena!’. Guraso erdi-euskaldunekin ere bai? Irakasleok guraso horiei telefonoz deitzen diegunean saiatzen al gara euskaraz, ala zuzenean gaztelaniaz egiten diegu?”
Amaia Beristain, auzotarra: “Zaila dela iruditu zait. Ematen dizkiguten erantzunak... eta batik bat begiradak. Dena dela, beraiek aldatu behar dute”
Lutxo Egia, hilabetez gaztelania erabili gabe bizi izan zen Bilbon: “Konturatu naiz niri gertatu zitzaizkidan gauza batzuk gertatu zaizkizuela: hizkuntza ohiturak aldatu ahala talkak sortzen ziren, ez derrigorrez negatiboak, eta talka horiek kudeatzen ikasi dugu. Harridura ere izan da: gure solaskideak harritu egiten ziren lehendabiziko hitza ez ezik bigarrena eta hirugarrena ere euskaraz egiten genuenean, eta gu ere harritu gara ikustean noraino iritsi garen, erdarara jotzen dugula eta ez dugula zertan erabili askotan”
“Euskaraz egin izan dugun ezagunekin hasi euskaraz. Ezagutu haren jakite edo ulermen maila eta lortu elkarrizketa elebiduna izatea. Ezagunak ez direnekin hasi lehenik euskaraz eta saiatu euskaraz hitz egiten jarraitzen, ezagutza maila izan edo ez. Ezin bada jarraitu, erabaki zer egin, garrantziaren arabera edo. Ahalegina serio hartu, baina jolas edo abentura bat izango balitz bezala”
“Nerabeekin asko dago egiteko, euskaldunenak direnak ere, 14-15 urterekin, harremanak zabaldu eta erdalduntzen doaz”
“Jarrera pertsonal hau auzoko beste hainbatekin konpartituko dudala jakiteak egiten du kitzikagarri ekimen hau. Plazara atera gara euskara ahoan, eta ez dugu euskararen alde egiten den ohiko festa baten eskeman gelditu nahi. Euskaraz ariko gara, eta xinple-xinple”
“Asteko ariketa oso ona izan da gure ‘elebitasunaz’ hausnartzeko. Hemendik aurrera lehenengo hitza beti euskaraz egiteko konpromisoa hartu dut nire buruarekin. Komertzioetan euskaraz egitea izan da errazagoa, nire kuadrillarekin baino”
“Ohartu naiz pentsatzen nuena baino gehiagotan erabiltzen dudala gaztelania, beraz aurrerantzean ‘txip’ aldaketa egin behar dut. Bestalde, ohartu naiz euskara hutsez komunikatu naitekeela”
“Gaur euskaraz ondo ulertu baina hitz egiteko erraztasunik ez duen familiako kide batekin pasa dut egun erdia eta azkenerako egoera ezeroso samarra suertatu zait. Normalean gaztelaniaz hitz egiten dugu, eta gaur biok euskaraz egin dugu hein handi batean, baina berak zailtasunak zituen”
Urriaren 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak.
“Geldi euskara zapaltzea” lema berriz hartu du Euskal Herrian Euskaraz taldeak larunbatean egin duen prentsaurrekoan. Maiatzaren 17an, esaldi hori Baionako suprefeturan tindatzeaz akusaturik, irailaren 10ean epaituko dute Gorka Roca Torre.
Euskara, eremu digitala den itsasoan ezagutzara eta harremanetara abiatzeko portua da. Adimen artifizialarekin, portu horretatik mundu osoarekin euskaraz harremanetan jartzeko aukera ematen dela dirudi. Euskararen automatizazioa laguntza ederra da belaunaldi berriekin euskal... [+]
Udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen duena euskara dela nabarmendu du mankomunitateak eta bisitariek zein bisitariekin harremana duten zerbitzu sektoreko arduradun eta langileen konpromisoa eskatu du. Kanpaina ekainaren 8tik irailaren erdialdera arte egingo da.
Euskararen egoera soziolinguistikoa aztertu, eta Kultur Erakundeko lehendakaria eta Eusko Batasuna alderdiko kide izan zen. Astelehenean zendu zen 96 urterekin.
Aiara eskualdeko euskarazko komunikabide bakarra da Aiaraldea, eta Amurrioko Udalarekin 2012. urtetik izenpetua eta indarrean zuten euskara sustatzeko hitzarmena "alde bakarrez" eta "inolako jakinarazpenik eman gabe" eten du udalak. Erabakia "oso... [+]
Baionan egin dute agerraldia euskalgintzako 25 bat eragilek maiatzaren 15 honetan. Erakunde publikoen interpelazioaz gain, datorren urteko maiatzaren 15etik 25era iraganen den Euskaraldiaren berri emateko unea ere izan da.
"Zubiak zeharka” lemapean, egun osoko egitaraua prestatu dute UEMA eguna ospatzeko. Herriko eragile guztiek hartu dute parte programaren prestaketan eta ekimen herrikoi eta partehartzailea izatea lortu dute horrela.
Gasteiz Antzokia "lehenbailehen" martxan jartzeko eskatu dio udalari Gasteiz Antzokiaren Aldeko Plataformak, eta Lazarraga elkartearentzat zein euskalgintzarentzat "errespetua" galdegin dute.
Egitarau aberatsa muntatu du beste behin Basaizea elkarteak: bertsolariak, dantzariak, gaiteroak, txarangak, herri bazkaria, merkatua eta kontzertuak. "Folklorismotik haratago", euskararen zilegitasuna aldarrikatuko dute Baigorritik apirilaren 28an.
Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak
Lazarraga kultur elkarteak jaso du udalaren eskutik 2023ko dirulaguntzaren zuriketaren xedapena: 112.000 euro itzuli beharko ditu. Elkarteak adierazi du “udalaren borondate faltak” Gasteiz Antzokiaren proiektua kolokan jarri duela eta “udalak sortutako... [+]
Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) batzar orokorra izan du astelehenean 2024ko aurrekontua bozkatzeko. Alain Iriart, Euskal Elkargoko ordezkaria kontra bozkatu duen bakarra izan da.